20. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etapa garaipen handia lortu du Izagirrek, jaitsiera bikaina eginda

Ormaiztegikoak erakustaldia eman du, eraso bortitza eman eta iheskideak atzean utzita. Chris Froomek ziurtatu egin du Tourra hirugarrenez irabaztea.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ion Izagirreren azken kilometroa

Ion Izagirrek txirrindulari euskaldun baten lehen garaipena lortu du aurtengo Frantziako Tourrean, Jarilson Pantano kolonbiarraren eta Vincenzo Nibali italiarraren aurretik. Chris Froomek, berriz, Frantziako Tourra hirugarrenez irabaztea ziurtatu du.

Movistarreko txirrindulariak, gainera, lehen garaipena eman dio bere taldeari, Joux Plane mendateko jaitsieran erakustaldia emanda. Izagirre maisu aritu da, errepidea oso irristakor egon baita, euriaren eraginez.

Gipuzkoarra eguneko ihesaldian izan da. Azken porturako igoeran, Nibali eta Pantano harrapatu ditu, jarraian atzean uzteko.

Froome, Bardet eta Quintana, podiumean

Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da lehiarik izan eta Froomek hirugarrenez irabaziko du Frantziako Tourra. Bardet, bigarren, eta Quintana, hirugarren, izango ditu ondoan Pariseko podiumean.

Liderrak etapa lasaia izan du, bost taldekide izan baititu ondoan denbora guztian. Aurkariek ez dute eraso egiteko indarrik izan.

Adam Yatesek eta Richie Portek ere ez dute erasorik jo, podiuma segundo bakar batzuetara izan arren (Yatesek 19 segundora, eta Portek, 40ra).

"600">

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X