Frantziako Tourra (4. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kittelek irabazi du etapa Coquard milimetro bategatik gainditu ostean

Marcel Kittel (Etixx) izan da Tourreko laugarren etapako irabazlea. Esprint estua izan du Bryan Coquardekin eta photo-finishak erabaki du garaipena alemaniarrak lortu duela.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Kittelek oso gutxigatik irabazi dio esprinta Coquardi

Marcel Kittel (Etixx) alemaniarrak irabazi du Frantziako Tourreko laugarren etapa eta Peter Saganek (Tinkoff) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan. Eslovakiarrak liderraren elastiko horia mantentzea lortu du etapa hirugarren postuan bukatuta.

Kittelek esprint estua izan du Bryan Coquardekin. Garailea photo-finisharen irudiaren laguntzarekin erabaki behar izan da, eta irdudiak argitu du Marcel Kittel izan dela nagusi, milimetro bategatik. Astelehenko etapan ere photo-finisharen irudiak argitu zuen Cavendishek irabazi zuela. Tourrean lortzen duen bederatzigarren garaipena da Kittelek eskuratutakoa.

Etapak euskal txirrindulari baten protagonismoa ere izan du. Markel Irizar (Trek-Segafredo) eguneko ihesaldian sartu da Gougeard, Schillinger eta Naesen txirrindulariekin batera, baina helmugarako 7 kilometro falta izan direnean harrapatu ditu tropleak.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X