Aurten, Vuelta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbo, Tourreko etapa bat hartzeko prest

Bilboko alkateak Tourrari informazioa eskatu duela onartu du, halere, 2018 baino lehen ezinezkoa dela argitu du ere.
Vuelta, Bilbon. EFE
Vuelta, Bilbon. EFE

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Frantziako Tourreko antolatzaileekin harremanetan jarri da. Aburtok Tourreko etapa bat Bilbon hasi edo amaitzeko zer egin behar den jakin nahi izan du.

Bizkaiko hiriburuan Tourreko etapa bat jokatzen bada 2018 baino lehen ez dela izango argitu nahi izan zuen ere.

Aurten Espainiako Itzuliko etapa

Vuelta txirrindularitza munduko hiru lasterketa handietako bat da, eta 2016. urtean Espainiako Itzuliko hamabigarren etapa Bilbon amaituko da. 2011. urtean pasa zen Vuelta azken aldiz Bilbotik. Antolatzaileak oso pozik agertu ziren Bilbon amaitu zen etaparekin eta Bizkaiko hiriburuak berriro etapa amaiera bat hartzea zuten helburu. Hala izango da 2016an.

Irailaren 1ean amaituko da Vueltako 12. etapa Bilbon.

. etapa Bilbon.

. etapa Bilbon.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X