103. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur, Frantziako Tourraren aurkezpena

Uztailaren 2an hasi eta 21an amaitu da; aurten ere erlojuaren kontra kilometro gutxi izango dira azken urteetan gertatu den bezala.
Chris Froome, azken irabazlea. EFE

Parisen egingo da gaur 2016ko Frantziako Tourraren aurkezpena. 103. edizioaren ibilbidea Sporza.be webguneak eman zuen jakitera aurreko astean, bertan, erlojuaren kontrako kilometro gutxi eta mendiaren protagonismoa erakusten zen.

Ibilbidea (Sporza.be)

Etapa 1 (uztailak 2): Mont-Saint-Michel - Utah Plage

Etapa 2 (uztailak 3): Saint-Lo - Cherbourg

Etapa 3 (uztailak 4): Granville - Tours

Etapa 4 (uztailak 5): Tours - Limoges

Etapa 5 (uztailak 6): Limoges - Le Lioran

Etapa 6 (uztailak 7): Saint-Flour - Montauban

Etapa 7 (uztailak 8): Montauban - Auch

Etapa 8 (uztailak 9): Auch - Pla de Beret (Espainia)

Etapa 9 (uztailak 10): Saint-Girons - Arcalis (Andorra)

Uztailak 11: atseden eguna

Etapa 10 (uztailak 12): Andorra (Andorra) - Revel

Etapa 11: (uztailak 13): Carcassonne - Montpellier

Etapa 12 (uztailak 14): Montpellier - Mont Ventoux

Etapa 13 (uztailak 15): Bourg-Saint-Andéol - Vallon Pont d'Arc (erlojupekoa)

Etapa 14 (uztailak 16): Vaison-La-Romaine - Digne

Etapa 15 (uztailak 17): Digne - Briançon

Uztailak 18: atseden eguna

Etapa 16 (uztailak 19): Serre-Chevalier - Aix-les-Bains

Etapa 17 (uztailak 20): Chambery - Le Grand Bornand

Etapa 18 (uztailak21): Megeve - Lausanne (Suitza)

Etapa 19 (uztailak 22): Pontarlier - Colmar

Etapa 20 (uztailak 23): Strasbourg - Mulhouse

Etapa 21 (uztailak 24) Chantilly - Paris Campos Eliseos

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X