18. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bardet frantziarrak jardunaldi gogorra biribildu du

AG2R taldeko txirrindularia izan da hasieran sortutako ihesaldiko indartsuena. Haren atzetik Rolland eta Anacona sailkatu dira eta Froomek lidergoan jarraitzen du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Romain Bardeten garaipen handia

Romain Bardetek (AG2R) eskuratu du Frantziako Tourraren 18. etapa (186,5 kilometro Gap eta de Saint-Jean-de-Maurienne artean). Chris Froomek, bestalde, lidergoari eutsi dio.

Frantziarra izan da hasierako kilometroetan sortutako ihesaldiko indartsuena eta amaiera biribila eman dio jardunaldi gogorrari. Glandon jaitsieran erasora jo du eta bakarrik helmugaratu da. Rolland eta Anacona bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.

Alberto Contadorrek behin eta berriro jo du erasora, baina ezin izan du garaipena lortu.

Ostiral honetan Alpeetako hirugarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 138 kilometro izango ditu Saint-Jean-de-Maurienne eta Toussuire- es Sybelles artean. Txirrindulariek maila bereziko Croix de Fer igo beharko dute eta helmuga lehen mailako mendate batean kokatuta dago.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X