4. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etapa eta lidergoa eskuratu ditu Tony Martinek Cambrain

Helmugara heltzeko hiru kilometroren faltan erasora jo du Etixx-Quick Stepeko alemaniarrak. Degenkolb eta Sagan bigarren eta hirugarren helmugaratu dira.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Tony Martinek ametsa bete du

Tony Martin nagusitu da Frantziako Tourraren laugarren etapan (223,5 kilometro Belgikako Seraing eta Frantziako Cambrai artean) eta liderraren elastikoa eskuratu du.

Helmugara heltzeko hiru kilometroren faltan erasora jo du Etixx-Quick Stepeko alemaniarrak eta bakarrik helmugaratu da. Jardunaldi luzea izan da eta tropelak hainbat harbide gainditu behar izan ditu azken 50 kilometroetan. Degenkolb eta Sagan bigarren eta hirugarren helmugaratu dira.

Faboritoek ez dute kale egin eta lehian jarraitzen dute. Chris Froomek (Sky), halere, lidergoa galdu du eta sailkapen nagusian liderrarengandik 12 segundora kokatu da.

Asteazken honetan bosgarren etapa jokatuko da Arras Communaute Urbaine eta Amiens Metropole artean. Jardunaldiak 189.5 kilometro izango ditu eta laua izango da. Hasiera frenetikoa izan da Tourrean eta bihar arnasa hartzeko parada izango dute txirrindulariek. Esprinta espero da.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X