Frantziako Tourra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Contador: 'Nire hankek arduratzen naute; aurkariek ez'

Madrilgo txirrindulariak bere sasoi onean konfiantza duela onartu du, eta Chris Froomek eta Bradley Wigginsek ez dutela arduratzen nadierazi du.
Alberto Contador. Argazkia: EFE

Alberto Contador Saxo-Tinkoff taldeko liderrak bere burua ondo ikusten du 2013ko Frantziako Tourrerako, eta argi utzi du Bradley Wigginsek eta Chris Froomek ez dutela arduratzen.

"Ibilbidea iazkoarekin alderatuta nahiko ezberdina da. Aurten 30 kilometroko bi erlojupeko daude, eta bat oso gogorra, 1.000 metroko igoerarekin. Gainera, mendian bukatzen diren lau etapak ondo egokituko zaizkidala uste dut2, azaldu du Contadorrek Ser irratian.

Pintoko txirrindularia "oso pozik" dago egiten ari den prestaketarekin, eta aurkari nagusia Froome izango dela onartu du: "Bi urte ikusgarri egin ditu, eta taldeak lagundu izan balu itzuli handi bat irabazteko aukerak izan lituzke. Erantzunkizun handia du, urte ona darama eta emaitza onak lortu ditu".

Contadorren ustez, Bradley Wigginsek 2013ko Tourrean ziur parte hartuko du, britainiarrak titulua defendatu nahi izango baitu. Hala ere, madrildarra ez dago kezkatuta. "Nire hankek kezkatzen naute, eta indarrek erantzuten badute, aurkariek ez naute kezkatzen. Horrela pentsatu behar da, norberarengan konfiantza izan behar da emaitzak lortzeko", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X