18. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mark Cavendishen erakustaldia esprintean

Britainiarrak Goss eta Sagan gainditu ditu azken metroetan, eta bere bigarren garaipena eskuratu du aurtengo Frantziako Tourrean. Wigginsek lidergoan jarraitzen du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Cavendishen esprint ikusgarria

ref="/kirolak/txirrindularitza/txirrindulari-profesionalak/txirrindulariak/12443/cavendish-mark/" _fcksavedurl="/kirolak/txirrindularitza/txirrindulari-profesionalak/txirrindulariak/12443/cavendish-mark/">Mark Cavendish britainiarrak irabazi du esprintean Frantziako Tourraren 18. etapa (222,5 kilometro Blagnac eta Brive La Gaillarde artean). Bradley Wigginsek, bestalde, lidergoari eutsi dio.

Cavendishek esprint ikusgarria egin du eta azken metroetan Goss eta Sagan gainditu ditu. Eguneko ihesaldia 16 txirrindularik osatu dute, baina azken kilometroetara Luis Leon Sanchez eta Nicolas Roche (AG2R) heldu dira, ihesaldian. Etaparen amaiera ikusgarria izan da. Cavendish jaun eta jabe izan da esprintean.

Helmugara heltzeko 70 bat kilometroren faltan hasi da tropela ihesaldia harrapatzeko lanean. Lissac-sur-Couze igoeran harrapatu dituzte.

Haimar Zubeldiak 33. postuan bukatu du 18. etapa eta sailkapen nagusian zazpigarren dago, liderrarengandik 10:11ra.

18. etaparen sailkapena:

1. Mark Cavendish (GBR/Sky) 04:54:12

2. Matthew Harley Goss (AUS/Orica) d.b.

3. Peter Sagan (SVK/Liquigas) d.b.

4. Luis Leon Sanchez (ESP/Rabobank) d.b.

5. Nicolas Roche (IRL/AG2R) d.b.

6. Tyler Farrar (USA/Garmin) d.b.

7. Borut Bozic (SLO/Astana) d.b.

8. Sebastien Hinault (FRA/AG2R) d.b.

9. Daryl Impey (RSA/Orica) d.b.

.10. Samuel Dumoulin (FRA/Cofidis) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 83:23:18

2. Christopher Froome (GBR/Sky) a 2:05

3. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) a 2:41

4. Jurgen Van den Broeck (BEL/Lotto) a 5:53

5. Tejay Van Garderen (USA/BMC) a 8:30

6. Cadel Evans (AUS/BMC) a 9:57

7. Haimar Zulbeldia (EUS/RadioShack) a 10:11

8. Pierre Rolland (FRA/Europcar) a 10:17

9. Janez Brajkovic (SLO/Astana) a 11:00

.10. Thibaut Pinot (FRA/Bigmat) a 11:46

19. etapa 53.5 kilometroko erlojuopekoa izango da. Faboritoak 16:00etatik aurrera irtengo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X