17. etapak 5 mendate ditu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrenekoz, amaiera Peyragudeseko gainan

Wigginsek, Froomek eta Nibalik podiuma ziurtatu nahi dute. Gaur, maila bereziko Bales gaindituta, Peyragudesen dago helmuga, mendate honek 15 kilometroko luzera du eta batez beste 5,1eko pendiza.
Col du Tourmalet, euskal zaleen mendatea

 

Aurrenekoz amaiera Peyragudesen, 17. etapan

Tropela Peyragudesetik pasatu da urte askotan, baina inoiz ez da etaparik bertan amaitu. 17. etapak 143 kilometro besterik ez du, eta, nahiz eta bezperako etaparen gogortasuna izan ez, egun zaila izango dute txirrindulariek.

 Aurreneko mendatea Col de Menté izango da (1. mailakoa), Col de Bureta (ez da puntuagarria izango) gainditu beharko dute ondoren, eta, gero, Col des Ares (2. mailakoa) eta Côte de Burs (3. mailakoa).

Eguneko mendate gogorrena Port de Bales (maila berezikoa) izango da, 16:00ak aldera igaroko dira bertatik, eta 17:00etan helduko dira Peyragudeseko helmugara.

 Pirinioetako etapetan, Euskaltel Euskadiko gizonak eta gainerako euskal txirrindulariak etaparen bat lortzen saiatuko dira, Roberto Laisekak aspaldi Luz Ardidenen egin zuen bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X