Sarekada hotelean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Remy Di Gregorio atxilotu dute, Tourreko atseden egunean

Dopinaren aurkako operazio batean, sarekada egin dute Cofidis taldearen hotelean, eta txirrindulari frantziarra atxilotu du Poliziak.
Remy Di Gregorio (Cofidis). Argazkia: EFE

Remy Di Gregorio Cofidis taldeko txirrindulari frantziarra atxilotu dute Frantziako Tourreko lehen atseden egunean. Dopinaren aurkako operazio batean, sarekada egin dute Cofidis taldearen hotelean, eta txirrindulari frantziarra atxilotu dute.

26 urteko txirrindulari frantziarra "ustez dopatzeagatik" atxilotu dute Annaick Le Goff epaileak esandakoaren arabera. Iaz hasi zuten ikerketa baten ondorioa da atxiloketa.

Di Gregoriok 2005ean egin zuen debuta profesional mailan, La Francaise des Jeux taldearekin. 2011. urtean, Astana taldean aritu zen, eta denboraldi honetarako fitxatu zuen Cofidisek. 2006ko Etorkizuneko Tourreko etapa bat, 2011ko Paris Nizako etapa bat eta Asturiaseko Itzuliko etapa bat ditu bere palmaresean.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X