Tourrera abiatu baino lehen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Samuel Sanchez: 'Oraindik ez nago ehuneko ehunean'

Ekaina hasieran erorikoa izan zuen Euskaltel Euskadiko liderrak Dauphine Liberen. Frantziako Tourrerako ez du helbururik finkatu izan nahi Sanchezek.
Samuel Sanchez Euskaltel Euskadiko liderra. EFE

Ekaina hasieran erorikoa izan zuen Samuel Sanchez Euskaltel Euskadiko liderrak Dauphine Liberen. Eroriko horretatik guztiz osatu ez dela eta "oraindik ehuneko ehunean ez" dagoela onartu du Sanchezek. Hala ere, "minik ez" duela eta azken asteetako prestakuntza "egokia" izan dela erantsi du.

Bestalde, azken Tourreko mendiko erregeak aitortu duenez, Alberto Contador eta Andy Schleck Tourreko irteeran ez izateak "ikuskizunari kalte egingo" dio eta, ondorioz, txirrindulariek eta zaleek, "guztiek", galtzen dute horrekin.

Sanchezek ez du helbururik finkatu izan nahi, baina "aukerak aprobetxatzen" saiatuko direla gaineratu du, "guztia eman dutenaren sentsazioarekin" etxera itzultzeko. Cadel Evans eta Bradley Wiggins faborito nagusiak direla adierazi du Asturiaseko txirrindulariak.

Evans, faboritoa

"Guztien gainetik Evans dago, azken Tourra irabazi duelako eta zenbait podiumetan egon delako", esan du. "Beste hautagai nagusia Wiggins da, aurten ibilbide ona izan duelako, nahiz eta iaz Vueltako podiumean bakarrik izan", azpimarratu du. "Menchov, Gesink eta Nibali ere indartsu" daudela gaineratu du Euskalteleko txirrindurlariak.

"Mendateetan amaitzen diren etapak gutxiago dira, bakarrik hiru, baina Tourra lasterketa oso gogorra da eta kontzentraturik egon behar zara beti. Erorikoak ez izatea eskatzen dut eta gero errepideak bakoitzak bere tokian jarriko du", amaitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X