Leknessundek irabazi du Valdelinaresen, eta Pogacarrek lider jarraitzen du
Bigarren Tobias Johannessen (Uno X) norvegiarra izan da, 34 segundora; eta hirugarren, Wout Van Aert belgikarra, 47ra.
Andreas Leknessund (Uno-X Mobility) txirrindularia gailendu da 2026ko Espainiako Itzuliko 7. etapan. Guztira, 149,8 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Vall d 'Alba eta Aramon Valdelinares artean. Tadej Pogacarrek (UAE Team Emirates XRG), bestalde, sailkapen nagusian duen aldea handitu du eta Enric Mas sendo da bigarren postuan.
Leknessunden garaipena ihesaldia helmugaraino heldu den lehen etapan etorri da. Itzuli handi batean lortutako lehen garaipena da norvegiarrarentzat, etapa hasieran sortutako ihesaldia baliatuz.
Etapako bigarren postua Tobias Halland Johannessen herrikide eta taldekideak lortu du, eta hirugarrena, Wout van Aertek.
Andreas Leknessund (Uno-X Mobility) txirrindularia gailendu da 2026ko Espainiako Itzuliko 7. etapan. Guztira, 149,8 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Vall d 'Alba eta Aramon Valdelinares artean. Tadej Pogacarrek (UAE Team Emirates XRG), bestalde, sailkapen nagusian duen aldea handitu du eta Enric Mas sendo da bigarren postuan.
Leknessunden garaipena ihesaldia helmugaraino heldu den lehen etapan etorri da. Itzuli handi batean lortutako lehen garaipena da norvegiarrarentzat, etapa hasieran sortutako ihesaldia baliatuz.
Etapako bigarren postua Tobias Halland Johannessen herrikide eta taldekideak lortu du, eta hirugarrena, Wout van Aertek.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Pogacarrek 16 segundotan handitu du Enric Masekin duen aldea, 3 minutu eta 30tan utzita. Masek ere bere aldea handitu du Primoz Roglic hirugarren sailkatuarekiko.
Masi aldea murriztu diona, 10 segundo, Felix Gall (Decathlon) izan da, austriarra laugarren dago orain, podiumetik 11 segundora.
Larunbatean, zortzigarren etapa jokatuko dute, "trantsiziozkoa", esprinterrentzat egokia. 171 kilometroko ibilbidea du Puçol eta Xeraco artean, mendate bakar batekin, Barx (3. mailakoa, 4,7 kilometroko igora % 5,6ko aldaparekin) helmugatik 27 kilometrora.
Aurreikuspenen arabera, etapa esprinterren taldeek kontrolatuko dute.
Sailkapenak:
Zure interesekoa izan daiteke
Pogacarrek Enric Mas gainditu du Castelloko helmugan eta lidergoa sendotu du
UAEko txirrindulari esloveniarrak argi eta garbi gainditu du Movistar taldeko espainiarra, orain sailkapen nagusiko bigarren postuan dagoena, biek beste faborito batzuekiko abantaila hartu ostean.
Matthew Brennanek bere indarra erakutsi du esprintean eta bigarren garaipena lortu du Vueltako bosgarren etapan
Visma taldeko txirrindulari britainiarrak Jordi Meeus belgikarra (Red Bull) eta Vincenzo Albanese italiarra (EF Education) gainditu ditu Roquetesko helmugan. Pogacarrek (UAE) lider jarraitzen du.
Pogacar bakarrik helmugaratu da Andorran, beste maisutasun erakustaldi bat eginda
Esloveniarrak kolpe handia eman du goi-mendiko lehen etapan, helmugarako 50,5 kilometro falta zirela hautsi du lasterketa, Coll de Beixalisen. Widar izan da bigarren, eta Gall, hirugarren.
Kazkabar ekaitz batek Vueltako hirugarren etapa bertan behera uztera behartu du
Antolatzaileek bertan behera utzi behar izan dute hirugarren etapa, Mont Louiseko igoeran izandako kazkabar ekaitz baten ondorioz.
Matthew Brennanek irabazi du Manosquen, esprintean, eta Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du Espainiako Vueltan
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari britainiarra izan da azkarrena lasterketako bigarren etapako azken metroetan. Pogacar hirugarren postuan helmugaratu da, eta, hala, maillot gorriari eutsi dio, sailkapen nagusiko lehen tokian segitzen baitu.
Pogacarrek irabazi du Monakon, eta La Vueltako liderra da lehen egunean
Esloveniarrak bederatzi ehunenengatik irabazi dio Ethan Hayterri gorriz janzteko.
Mikel Landa Soudal Quick-Step taldeko liderra izango da bere hamargarren Vueltan
Horrela, arabarrak hamargarren aldiz korrituko du Espainiako Vuelta, kasu honetan Soudal Quick-Step taldeko lider gisa. Hala ere, Filippo Zana italiarra eta Valentin Paret-Peintre frantziarra dira sailkapen nagusirako taldearen beste aukerak.
Pello Bilbaok bere azken Espainiako Vueltan lehiatzeko aukera izango du Bahrain taldearekin
Frantziako Tourra galdu ostean, txirrindulari gernikarrak motibazio bereziarekin egingo dio aurre bere azken Vueltari, eta hiru asteetan zehar talde gaztea gidatzen lagunduko du. "Azkenean, Tourra korritu ez izanak Vuelta egiteko ateak ireki dizkit, eta oso motibatuta nago", adierazi du Bilbaok.
Markel Beloki gasteiztarra Vueltako irteeran izango da Carapaz buru duen EF taldearen eskutik
Txirrindulari arabarrak bere bigarren Vueltan izango duen zeregin nagusia taldeburu ekuadortarrari laguntzea izango da. "Denboraldian zehar hainbat lasterketatan izan ditut aukerak, baina orain taldeari ahalik eta gehien laguntzen saiatuko naiz. Hori da hurrengo hiru asteetarako helburu nagusia", azaldu du Belokik.