Kepa Ormazabal, Ander Otegi eta Alain Suarez, Euskaltel Euskadira
Euskaltel-Euskadik BBK-Euskadiko hiru txirrindulari emango die aukera udan talde nagusiarekin bat egiteko, abuztuaren 1etik aurrera: Kepa Ormazabal (2006, Gabiria, Gipuzkoa), Ander Otegi (2006, Zegama, Gipuzkoa) eta Alain Suarez (2003, Los Corrales de Buelna, Kantabria).
Batetik, Ormazabalek Valladolideko Klasikoa (Espainiako Koparako puntuagarria) irabazteaz gain, Ronde de l'Isard probaren hirugarren etapan postu bikaina lortu du ikasturte honetan, baita zortzigarren lekua Mungiako Sari Nagusian. Bestetik, Otegiri dagokinez, Gipuzkoako eta Euskadiko erlojupeko txapeldun izan da, eta euskal egutegian top 10 ugari bildu ditu. Azkenik, Alain Suarez nagusi izan da Berriatuan eta Markina-Xemeinen. Halaber, Nafarroako Itzuliko etapa bat ere eskuratu du, bigarren izan da Boucles de l'Essor lasterketan eta laugarren, Valladoliden.
Sasoi berriko lehen hitzorduak zehaztu dituzte. Ander Otegik debuta egingo du Poitou-Charentes Tourrean, abuztuaren 25etik 28ra; Kepa Ormazabalek eta Alain Suarezek, berriz, maillot laranja jantziko dute ZLM Tourrean, irailaren 2tik 6ra.