Jon Izagirre, Giulio Ciccone eta Juan Ayuso, Frantziako Tourraren zaporea duen Getxoko Zirkuituan
Frantziako Tourraren zaporea izango du 2023ko Getxoko Zirkuituak. Pike gaina bi aldiz igoko dute txirrindulariek eta Juan Ayuso 2022ko irabazlea ere bertan izango da, Tourretik datozen Ion Izagirre eta Giulio Cicconerekin batera.
Lasterketa ETB1ek eta eitb.eusek zuzenean emango dute.
78. edizioak 193,3 kilometroko ibilbidea izango du, sei mendate puntuagarrirekin. Bilbotik aterako dira, Guggenheim museotik, lasterketan parte hartuko duten 18 taldeak, horietariko sei 'World Tour' mailakoak.
Ayusok izango dituen aurkari nagusien artean, Giulio Ciccone (Lidl-Trek) Frantziako Tourreko mendiko sailkapeneko eta etapa baten irabazlea izango da.
Jon Izagirre (Cofidis) ere irteeran izango da. Gipuzkoarrak etapa bat irabazi zuen bukatu berri den Frantziako Tourrean. Oier Lazkanok ere parte hartuko du; hain zuzen, Lazkano eta Ayuso nor baino nor gehiago aritu ziren Ordiziako klasikoan eta biak azken kilometroan erori ziren. Bora taldeko Maximilian Schachmann eta Alexandre Vlasov dira aipatzeko beste izen batzuk.
Aipatutako taldeekin batera beste talde batzuk ere lehiatuko dira Getxon: Euskaltel-Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma eta Burgos-BH, Eolo Kometa (Italia), Human Powered Health (AEB) eta Total Energies (Frantzia); eta kontinental mailako Electro Hiper Europa, JCL Team Urkyo (Japonia), Sicasal (Angola), Global 6 (Zeelanda Berria) et Victoria Sports (Filipinak).
Lasterketa amaitzeko, 23 kilometroko zirkuituari zazpi itzuli emango dizkiote Arkotxako horman amaitzeko: 800 metroko aldapa da, % 14ko desnibeleko tarteekin.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Paula Patiño Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourra
Asteazken honetan korritu da lasterketako azken etapa, Santa Anan. 96 kilometroko ibilbidean, euskal taldeak kontrolpean izan du lasterketa, eta, azkenean, sailkapen nagusiko saria eskuratu du txirrindulari kolonbiarraren bidez.
Caja Rural-Seguros RGA taldeak ilusioz aurkeztu du denboraldi berria
Nafarroako taldea 25 talde onenen artean geratu zen iaz eta horrek jauzi handia egiteko aukera eman dio denboraldia planifikatzerako orduan. Pro team mailako lasterketa guztietan parte hartzeko aukera izanen du.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourreko hirugarren etapa
Euskal taldearen hirugarren garaipena da lasterketan, Sotok berak atariko etapa bereganatu baitzuen, eta Marjolein Vant Geloof Herbeheretako txirrindulariak, aurreneko etapa.
Euskaltel Euskadik denboraldiko proiektua aurkeztu du
Talde laranja gogotsu ageri da deboraldi berriari begira. Harrobiaren aldeko apustua egin dute, eta lehen 30en artean sartzea dute helburu. Hogei txirrindulariko taldeak, ostiralean jokatuko du lehen proba, Morvedre Sari Nagusia, Castellón.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorko Tourraren atarikoa
Txirrindulari gaztea San Salvadorko erdigune historikoan korritutako 2,7 kilometroko ibilbidean nagusitu da, 3 minutu eta 48 segundoko denbora eginda, eta taldearen lehen garaipena lortu du UCIren lasterketa batean.
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Laboral Kutxa, denboraldi berriari heltzeko gogoz
Laboral Kutxa txirrindularitza taldea Altean egon da egunotan. Laster hasiko dute aurtengo denboraldia, eta iaz burututakoaren ondoren, gogotsu daude aurtengorako.
Vingegaard Giroan eta Tourrean lehiatuko da datorren denboraldian
"Denbora daramat Giroa korritzeko asmotan. Egutegiko lasterketa garrantzitsuenetako bat da, eta inoiz egin ez dudan bat", adierazi du txirrindulari danimarkarrak.