Madrilen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Aznar nafarrak irabazi du 23 urtez azpikoen Espainiako errepideko Txirrindularitza Txapelketa

Aznar Josep Tomas eta Fran Muñoz iheskideei gailendu zaie azken metroetan.
Unai Aznar
Unai Aznar. Argazkia: RFECiclismo.

Unai Aznar nafarrak irabazi du 23 urtez azpikoen Espainiako errepideko Txirrindularitza Txapelketa, ostiralean erlojuaren kontrako saioa irabazi ostean. Aznar azkarrena izan da lasterketa buruan izan diren hiru txirrindularien artean: Josep Tomas eta Francisco Muñoz izan ditu iheskide.

Aznarrek 4:04:26ko denbora egin du helmugan, Josep Tomas valentziarrak baino 4 segundo gutxiago eta Fran Muñoz kataluniarrak baino 12 gutxiago.

Sailkapena

1-. AZNAR Unai (Finisher) 4:06:26

2-. TOMAS Josep + 0:08

3-. MUÑOZ Francisco (EOLO) + 0:12

4-. GUTIERREZ Jorge + 0:14

5-. GARCÍA Pablo (Caja Rural) + 0:17

6-. PAZ Alejandro (Club Ciclista Padrones) + 0:20

7-. ARRIOLA-BENGOA Julen (Caja Rural) d. b.

8-. LOPEZ Raul (EOLO) + 0:42

9-. ARTIGUES Jordi + 2:06

10-. CABEDO Marc + 2:11

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X