Lehen etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sam Bennett, Turkiako Itzuliko lehen liderra estreinako etapa irabazita

Txirrindulari irlandarrak irabazi du lehen etapa, eta liderraren elastikoa jantzi du. Esprintean gainditu ditu Jakobsen (bigarren) eta Ewan (hirugarren).
20190416170044_sambennett_
18:00 - 20:00
Bennett nagusitu da Turkiako Itzuliko lehen etapan

Sam Bennett (BORA Hansgrohe) da 2019ko Turkiako Itzuliko lehen liderra, estreinako etapan nagusitu ostean. Lehen etapa Istanbul eta Tekirdag artean egin da, eta 156,7 kilometroko ibilbidea izan du.

Sei lagun sartu dira eguneko ihesladian: Alvaro Robredo (Burgos BH), Lucas De Rossi (Delko Marseille Provence), Ferit Samli (Sel. Turca), Lindsay De Vylder (Sport Vlaanderen - Baloise), Emerson Oronte (Rally UHC) eta Lorenzo Fortunato (Neri Sottoli). Hala ere, tropelak ez die utzi helmugara ihes eginda iristen.

Etapa garaipena esprintean erabaki da. Sam Bennett izan da azkarrena, Fabio Jakobsenek (Deceuninck - Quick Step) bigarren amaitu du, eta Caleb Ewan (Lotto Soudal) hirugarren izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X