Plumelecen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saganek irabazi du Europako txapelketa

Eslovakiarra izan da garaile Plumelecen (Frantzia), lehenengo eliteen edizioan. Alaphilippe izan da bigarrena, eta Moreno, hirugarrena.
sagan tour de suiza efe

Peter Saganek irabazi du lehenengo Europako Txapelketa errepideko txirrindularitzan, Plumelecen (Frantzia). Lehenengoz egin da elite txirrindularientzat. Julien Alaphilippek irabazi du zilarrezko domina, eta Dani Morenok, brontzezkoa.

Txirrindulariek 17 itzuli eman diote zirkuituari; guztira, 232,9 kilometro. Eslovakiarra, munduko txapelduna, nagusi izan da helmugako esprintean, azken igoeran onena izanda. Ez du atzean talde sendorik izan, belgiarrek, espainiarrek, frantziarrek edota italiarrek ez bezala.

Apur bat atzerago, Alaphilippe frantziarra Moreno espainiarrari gailendu zaio esprintean.

EUROPAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X