Lehenengo etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juanjo Lobato da Burgosko Itzuliko lehen liderra

Cadizeko txirrindularia Dani Morenori eta Thomas Damuseau gailendu zaie azken metroetan.
18:00 - 20:00
Juanjo Lobatok irabazi du lehen etapa

Juan Jose Lobato Movistar taldeko txirrindulariak irabazi du Burgosko Itzuliko lehenengo etapa. 143 kilometro egin dituzte guztira, Mirador del Castilloko helmugara iritsi arte. Lobato da lasterketako lehen liderra.

Azken 10 kilometroetan eraso ugari izan da, arriskutsuena, Paolo Tiralongo italiarrak eta Javier Aramendiak egin dutena, baina ez dute arraskatarik izan.

Begirada guztiak Dani Morenorengan eta Nayro Quintanarengan egon direnean jo su bere erasoa Lobatok.

Andaluziarra Dani Morenori (Katusha) eta Thomas Damuseauri gailendu zaie azken metroetan, urteko bigarren garaipena lortuta.

Ostegunean bigarren etapa korrituko dute, 152 kilometro Briviesca eta Villadiego artean. Lasterketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eusek.

Ā 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X