2015era arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igor Anton, Movistarrera

Galdakaoko txirrindularia, 30 urtekoa, pelotoi profesionaleko igotzaile handienetako bat da, eta Movistar Team taldean bultzada eman nahi izango dio bere ibilbide profesionalari.
18:00 - 20:00
Igor Anton: 'Oso pozik nago'

Movistar Team taldeak Igor Anton Euskaltel Euskadiko txirrindularia fitxatu du datozen bi denboraldietarako, 2015era arte, talde laranjan bederatzi denboraldi egin ondoren, Eusebio Unzuek

zuzentzen duen taldeak jakinarazi duenez.

Galdakaoko txirrindularia, 30 urtekoa, pelotoi profesionaleko igotzaile handienetako bat da, eta Movistar Team taldean bultzada eman nahi izango dio bere ibilbide profesionalari.

Antonen garaipenen zerrendan daude Italiako Giroko etapa bat -2010ko etapa nagusia, Zoncolan mendatean bulatu zena- eta Espainiako Vueltako lau -Calar Alto (2006), Valdepeñas de Jaen eta Pal  (2010) eta Bilbo (2011)-. Halaber, Romandiako -Morgins (2007)- eta Suitzako -Flumserberg (2008)- etapa gogorrenetan ere irabazle izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X