Tadej Pogacar
2025/06/12 - 19:21
2025eko Dauphine Kriteriumeko 5. etapako azken kilometroa, esprinta eta Evenepoelen erorikoa
2025eko Dauphine Kriteriuma azken txanpan sartu da. Atzean utzi du 5. etapa, eta bideo honetan ikus dezakezu azken kilometroa, oso-osorik. Irabazlea esprintean erabaki da. Remco Evenepoel liderrak erorikoa izan du azken 1.000 metroetan.
2025/06/11 - 19:33
Dauphine Kriteriumeko 4. etapako erlojupekoaren laburpena eta momentu nabarmenak
2025eko Dauphine Kriteriumak atzean utzi du 4. etapa. Banakako erlojupekoa izan da, 17,7 kilometroko ibilbidea izan duena. Bideo honetan ikus ditzakezu momentu onenak.
2025/06/11 - 19:28
Remco Evenepoel bikain gailendu da Dauphine Kriteriumeko erlojupekoan, eta maillot horia eskuratu du
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari flandriarra ezin hobeto aritu da asteazkenean jokatutako 17,4 kilometroko banakako erlojupekoan; Evenepoel, lider berria bera, Vingegaard baino 20 segundo azkarrago ibili da, eta Pogacar baino 48 segundo arinago.
2025/06/10 - 19:12
Ivan Romeok irabazi du Charantonnayn, Dauphine Kriteriumeko hirugarren etapan, eta lider jarri da
Movistar taldeko txirrindulari espainiarra bakarka gailendu da, helmugarako bost kilometro gelditzen zirela erasoa jota; aurretik, eguneko ihesaldian izan da, eta maila bikaina izan du ihesaldi horrek, tartean Lipowitz eta Van der Poel izan direla. Romeok 1:08 atera dio tropelari.
2025/06/09 - 19:39
Jonathan Milanek irabazi du Issoireko esprinta, eta Dauphine Kriteriumeko lider jarri da
Lidl-Trek taldeko txirrindulari italiarra nagusitasunez gailendu da lasterketako bigarren etapan, azken kilometroetan taldekideek egindako lan bikaina oso ondo baliatuta; gainsariari esker, sailkapen nagusiko liderraren maillot horia janztea lortu du.
2025/06/08 - 19:14
Vingegaardek erasoa jo du azken igoeran, eta Pogacar gailendu da, Dauphineko lehenengo etapan
Visma-Lease a Bike taldeko danimarkarrak jo du lehenengo erasoa, baina UAEko esloveniarrak, Van der Poelek, Evenepoelek eta Buitragok harrapatu egin dute, eta bost txirrindulari horiek jokatu dute garaipena; Pogacar izan da azkarrena.
2025/06/08 - 17:16
Tadej Pogacarrek irabazi du Dauphine Kriteriumeko lehenengo etapa, eta lasterketako aurreneko liderra da
UAEko txirrindulari esloveniarrak Jonas Vingegaard (Visma) eta Mathieu van der Poel (Alpecin) aurreratu ditu esprintean, eta Remco Evenepoel (Soudal) helmugaratu da laugarren postuan. Pogacar, Vingegaard eta Evenepoel hasieratik ibili dira bikain.
2025/06/07 - 16:32
Pogacarrek, Vingegaardek eta Evenepoelek indarrak neurtuko dituzte Dauphinen Tourra hasi aurretik
Tadej Pogacar esloveniarrak, Jonas Vingegaard danimarkarrak eta Remco Evenepoel belgikarrak indarrak neurtuko dituzte Dauphine kriteriumean, ekainaren 8a eta 15a bitartean, Frantziako Tourrerako azken proba izango den lasterketan. ETBn eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
2025/06/04 - 19:35
2025eko Dauphine Kriteriumeko etapa guztien profilak eta ibilbideak
Lasterketako 77. ekitaldian, 2025eko denboraldian lehenengoz, Tadej Pogacar (UAE), Jonas Vingegaard (Visma-Lease a Bike) eta Remco Evenepoel (Soudal Quick-Step) arituko dira nor baino nor gehiago. Oier Lazkano (Red Bull-BORA) ere izango da. EITBk etapa guztiak emango ditu.
2025/04/27 - 19:04
Pogacarrek bere hirugarren Lieja eskuratu du bakarkako beste erakustaldi batekin
26 urteko txirrindulariak hirugarrenez irabazi du Lieja, denboraldiko 7. garaipena eta bere palmareseko 95.a eskuratzeko.
2025/04/26 - 14:39
Pogacar eta Evenepoel nor baino nor gehiago izango dira Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan
Denboraldiko laugarren monumentua igande honetan leihatuko da, eta lasterketa zuzenean eskainiko dugu, 13:00etatik aurrera, eitb.eus atarian eta ETB4n; eta 15:05ean, Euskal Telebistaren emanaldia ETB1era pasako da.
2025/04/23 - 18:46
2025eko Fleche Wallone lasterketako azken kilometroa eta Huyko igoera
Tadej Pogacar (UAE) txirrindulari esloveniarrak irabazi du 2025eko Fleche Wallone lasterketa, Huyko azken igoeran argi eta garbi nagusituta, gainerako aurkariak atzean utzita. Hemen ikus dezakezu nolakoa izan den lasterketaren azken kilometroa eta igoera gogorra.
2025/04/22 - 19:29
Flèche Wallonne klasikoak, asteazkenean, gogoratuko du nola duela 40 urte igo zuen estreinakoz Huyko Harresian
Lasterketako 89. ekitaldia, Ardeetako Triptikoaren bigarren proba, Amstel Gold Race eginda eta Lieja-Bastogne-Lieja jokatu aurretik, gainera, Ciney herritik irtengo da lehenengo aldiz. EITBk zuzenean emango du, 14:00etatik, eitb.eus-en eta ETBren bidez.
2025/04/13 - 19:17
Van der Poelek bere hirugarren Paris-Roubaix irabazi du
Tajej Pogacarrekin batera borrokatu du lasterketa, baina esloveniarra erori egin da 38 kilometroren faltan eta garaipena lehiatzeko aukera galdu du.
2025/04/12 - 15:18
Van der Poel eta Pogacar oilarren arteko norgehiagoka, “Iparraldeko infernuan”
Oier Lazkano ere irteeran izango da ibilbideko ia 260 kilometroei eta 30 harbide tarteei aurre egiteko. Lasterketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETBk 12:00etatik aurrera.
2025/04/06 - 20:39
Tadej Pogacarrek eta Lotte Kopeckyk irabazi dute 2025eko Flandriako Tourra
Bi txirrindulariak argi eta garbi nagusitu dira, helmuga munduko txapeldunen ostadar maillotarekin gurutzatuta.
2025/02/23 - 17:45
Pello Bilbao, hirugarren Tadej Pogacarrek irabazi duen UAE Tourrean
Horrela, Pogacarrek bere bigarren etapa garaipena lortu du Arabiar Emirerri Batuetan, Cicconeri 1:14 minutuko aldea aterata eta 1:19koa Bilbaori.
2024/12/07 - 13:54
Tadej Pogacar eta Lotte Kopecky, 2024ko onenak
Esloveniarra eta belgikarra izendatu dituzte denboraldiko txirrindulari onenak, Urrezko Bizikleta sarian.
2024/10/29 - 18:49
2025eko gizonezkoen Frantziako Tourra oso menditsua izango da, eta esprinterrei aukera gutxiago emango dizkie
Lilletik irtengo da, uztailaren 5ean, Parisen amaitu, uztailaren 27an, eta Frantzian jokatuko dute osorik. Lasterketako 112. ekitaldia asteartean aurkeztu dute.
2024/10/24 - 20:13
Tadej Pogacarrek kontratua berritu du UAE Emirates taldearekin 2030era arte
Txirrindulari esloveniarrak beste sei urtez jarraituko du Arabiar Emirerri Batuetako taldean.