San Mames
2024/12/27 - 18:38
Athleticek F Ligako hiru partida jokatuko ditu San Mamesen: Bartzelonaren, Realaren eta Real Madrilen aurka
Partidak F Ligako 15., 19. eta 20. jardunaldiei dagozkie. Klubak zaleen eskura jarri du hiru partidetarako sarrera barne hartzen duen pack bat.
2024/12/20 - 19:02
Valverde: ''Zentratuta egon behar dugu eta urteari amaiera ona ematen saiatu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 18. jardunaldian Osasunaren aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du. Osasuna oso ondo kokatuta ikusten du zelaian, baina argi du derbia eraman nahi duela (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/12/19 - 20:11
Iñaki Williams Athleticekin partida gehien jokatu dituzten futbolarien sailkapeneko 10. postuan kokatuko da
Iñakik 444 partida jokatu ditu Athleticekin eta larunbatekoa 445.a izango da aurrelariarentzat, Osasunaren aurkako derbian jokatuz gero.
2024/12/11 - 19:20
Ofiziala da: San Mamesek eta Anoetak 2030eko Munduko Txapelketako partidak hartuko dituzte
FIFAk ofizial egin du 2030eko Munduko Futbol Txapelketa Espainian, Portugalen eta Marokon jokatuko dela. Horrez gain, baieztatu du Bilboko eta Donostiako estadioek Munduko Kopako neurketak hartuko dituztela.
2024/12/08 - 20:02
Aitor Paredes: ''Gaur gola sartzea tokatu zait, eta pozik nago''
Athleticek 2 eta 0 irabazi dio Vila-reali, eta Marcelinoren taldea sei puntura utzi du sailkapenean. San Mamesen bildu diren zaleek gozatua hartu dute beste behin. Partidako golegileak Aitor Paredes eta Iñaki Williams izan dira.
2024/12/08 - 19:54
Athleticek geldiezin jarraitzen du (2-0)
Zuri-gorriak Marcelinoren Vila-real taldeari gailendu zaizkio, Aitor Paredesek eta Iñaki Williamsek egindako golei esker.
2024/12/05 - 01:19
Gorosabel: ''Oso pozik gaude, egindako lanarekin; zaila zen, baina lortu egin dugu''
Athleticeko jokalariak partida oso ona egin du Real Madrilen aurka, talde zuri-gorriaren garaipenean (2-1). Neurketa amaituta, arrasatearra EITBrekin izan da.
2024/12/05 - 00:18
Athleticek Real Madril menderatu du San Mamesen (2-1), eta meritu handiko hiru puntu eskuratu ditu
Berenguerrek eta Guruzetak sartu dituzte talde zuri-gorriaren golak, eta Agirrezabalak penalti bat gelditu dio Mbapperi. Athleticek 2015etik lehen aldiz hartu du mendean Ligan Real Madril.
2024/12/04 - 14:03
Bergomi eta Gstöttner, ''harro'', 2024ko One Club Man eta One Club Woman sariak jaso dituzte eta
Giuseppe Bergomik, Inter Milaneko jokalari ohia, eta Maria Gstöttnerrek, USV Neulengbach futblari ohia, jaso dituzte Athleticek ematen dituen 2024ko One Club Man eta One Club Woman sariak. Ibilbide guztia klub berean eman dute. Sariok zer dakarkieten azaldu dute.
2024/12/03 - 20:21
Ernesto Valverde: ''Real Madrilen aurka, dena egin behar dugu ondo, une batez ere ezin zara deskuidatu''
"Badakigu zer den San Mames beteta egotea eta bultzatzea; guk egin behar dugu zaleek are gehiago bultzatzea gu", adierazi du Athleticen entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Real Madrilen aurka asteazkenean jokatu aurretik.
2024/11/28 - 21:42
Athleticek Elfsborg menderatu du San Mamesen (3-0), eta oso sendo jarraitzen du Europa Ligan
Adamak eta Pradosek, lehen zatian, eta Guruzetak bigarrenean, talde zuri-gorriaren golak sartu dituzte, eta Unai Simon izan da atepean. Europa Ligako liga faseko zortzi jardunaldietatik bost jokatuta, Valverderen gizonek hamahiru puntu dituzte, eta sailkapeneko aurreneko zortzietan jarraitzen dute.
2024/11/27 - 20:47
Yuri: ''Partida hau guretzat final bat da, gure maila onena eman beharko dugu 3 puntuak eskuratzeko''
Yuri Berchiche Athleticen jokalariak Elfsborgen aurkako Europa Ligako azaroaren 28ko partidari buruz hitz egin du, neurketaren bezperan.
2024/11/27 - 12:00
Athleticek Elfsborg izango du aurkari, eta Realak, Ajax, Europa Ligako bosgarren jardunaldian
Ostegun honetan jokatuko dira norgehiagokak. Zuri-gorriek Suediako taldea hartuko dute San Mamesen, 18:45ean; txuri-urdinek ere etxean jokatuko dute Herbehereetako taldearen kontra, 21:00etan.
2024/11/25 - 00:52
Mikel Oyarzabal: ''Kosta egin zaigu partidan sartzea eta aukerak sortzea''
San Mamesen jokatutako derbiaren ostean, Realaren kapitainak adierazi du Athleticen eta Realaren artekoa "aukera gutxiko partida" izan dela; halaber, Oyarzabalek gogora ekarri du Realak, ostegunean, partida garrantzitsua duela.
2024/11/25 - 00:44
Prados: ''Derbia partida hutsa baino gehiago da''
Beñat Prados Athleticen jokalariak Realaren aurka lortutako garaipena baloratu du, EA Sports Ligako 14. jardunaldiko derbian.
2024/11/25 - 00:06
Sanceten golak garaipena eman dio Athletici Realaren aurkako derbian (1-0)
Oihan Sancetek sartu du partidako gol bakarra, txuri-urdinek markagailua berdintzeko hainbat aukera izan dituzten arren.
2024/11/24 - 15:46
Nork irabaziko du San Mameseko derbia?
Athleticeko eta Realeko zaleek euren pronostikoak eman dizkigute, derbia hasi baino ordu gutxi batzuk lehenago.
2024/11/23 - 19:36
Valverde: ''Hiru puntu daude jokoan, baina bi taldeen arteko lehia berezia hor dago''
Athleticek Reala hartuko du igandean San Mamesen, EA Sports Ligako 14. jardunaldiko partidan.
2024/11/23 - 15:05
Imanol: ''Seguruenik gure momenturik onenean gaude''
Realak eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute igandean, 21:00etan, San Mamesen. Imanol Alguacilentzat oso partida berezia da.
2024/11/19 - 14:27
Iribar: ''Bi taldeak ondo daude, derbiak zailak izaten dira, jokaldi puntualek erabakitzen dute normalean''
Jose Angel Iribar Athleticen atezain ohiak eta klubaren egungo ordezkari instituzionalak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak eta Realak azaroaren 24an San Mamesen jokatuko duten EA Sports Ligako euskal derbiari buruz.