Ofiziala da: San Mamesek eta Anoetak 2030eko Munduko Txapelketako partidak hartuko dituzte
San Mamesek eta Anoetak 2030eko Munduko Futbol Txapelketako partidak hartuko dituztela baieztatu du FIFAk asteazken honetan. Espainiak, Portugalek eta Marokok antotatuko dute txapelketa.
Bilbok bigarrenez hartuko ditu Munduko Txapelketako neurketak, San Mames zaharrean, 1982an, Espainiako Munduko Txapelketako partida batzuk jokatu baitziren.
Bestalde, Anoetak lehenengoz hartuko ditu Munduko Txapelketako norgehiagokak, 2030ean. Donostiako estadioak 40.000 pertsona hartzeko handitu beharko du edukiera, baina hori aurreikusita du Realak.
Euskal Herriko bi hiriez gain, Espainian, Coruñan, Bartzelonan, Las Palmasen, Madrilen, Malagan, Sevillan eta Zaragozan jokatuko dira partidak; baita Marokoko Agadir, Casablanca, Fez, Marrakex, Rabat eta Tanger hirietan ere. Gainera, Portugaleko Lisboa eta Porto hiriek ere hartuko dituzte partidak.