San Mames
2025/02/16 - 18:48
Ane Azkonaren bi golek garaipena eman diote Athletici Realaren aurkako derbian (2-0)
Athleticek garaipena lortu du San Mamesen, Realaren aurka F Ligako 19. jardunaldian jokatutako partidan.
2025/02/16 - 16:17
Cecilia: ''Partida, orokorrean, gurea izan da''
Realak 2-0 galdu du Athleticen aurka San Mamesen jokatutako derbia, F ligako 19. jardunaldian.
2025/02/16 - 15:51
Ane Azkona: ''Aurrelariontzat oso garrantzitsua da golak sartzea, eta pozik nago''
Athleticek 2-0 irabazi dio Realari San Mamesen jokatutako derbia. Partidako bi golak Ane Azkonak egin ditu.
2025/02/15 - 11:00
Nahikari Garcia: ''Azken urteetako derbirik politenetakoa izango da''
Nahikari Garcia Athleticeko jokalariak F Ligako 19. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du. Partida zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.
2025/02/13 - 12:53
Athleticen aurkako derbia ''parekatua'' izango dela aurreikusten dute Realeko jokalariek
Realak Athleticen aurka jokatuko du otsailaren 16an F Ligako euskal derbia, San Mamesen. Izarne Sarasola eta Amaiur Sarriegi jokalari txuri-urdinek EITB Mediarekin hitz egin dute euskal derbiari buruz. Partida zuznean emango dute eitb.eus-ek eta ETB2k.
2025/02/12 - 15:00
Athletic Herri Harmailarekin dagoen afera konpontzeko prest agertu da, eta errespetuz animatzeko deia egin du
Jon Uriarte Athleticen presidenteak, Jon Berasategi zuzendari nagusiak eta Johana Ruiz-Olabuenaga arlo sozialeko zuzendariak prentsaurrekoan hitz egin dute Herri Harmailarekin dagoen gatazkari buruz. Adierazi dute Herri Harmailarekin batzarra egingo dutela, konponbidea lortzeko asmoz.
2025/02/08 - 20:23
Oihan Sancet: ''Oso pozik nago, hiru gol sartu baititut taldeari laguntzeko''
Athleticek 3-0 irabazi dio Gironari larunbat honetan San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 23. jardunaldiko partida. Oihan Sanceten hat-trick batek garaipena eman die zuri-gorriei, jaun eta jabe izan diren partidan.
2025/02/08 - 19:20
Sanceten hat-trick batek laugarren postuan sendotu du Athletic (3-0)
Zuri-gorriek 3-0 irabazi diote Gironari, nagusi izan diren partidan, eta bi debut izan dituzte: Maroan Sannadi eta Endika Bujan.
2025/02/06 - 18:57
Unai Lasok ohorezko sakea egingo du larunbat honetako Athletic-Girona partidan
Bizkarreta-Gerendiaingoak, 2024ko Lau t'erdiko txapelduna bera, ohorezko sakea egingo du Athleticek eta Gironak larunbatean San Mamesen jokatuko duten EA Sports Ligako partidan.
2025/02/05 - 16:12
Sannadi: ''Beti izan dut hemen jokatzeko eta kamiseta hau janzteko ametsa''
Maroan Sannadi Athleticeko jokalari berria aurkeztu dute asteazken honetan San Mamesen. Futbolariak nola sentitzen den kontatu du prentsaurrekoan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/02/01 - 15:59
Athleticek Maroan Sannadi Alaveseko aurrelaria fitxatu du
Jokalari gasteiztarra Barakaldon aritu da denboraldi honetan, talde babazorroak utzita.
2025/01/31 - 01:03
Prados: ''Ez dugu gogokorik, guztiak talde potenteak dira''
Beñat Prados Athleticeko jokalariak Viktoria Pilsenen aurkako garaipenari (3-1) buruz hitz egin du. Garaipen horrek final-zortzirenetarako txartela eman die zuri-gorriei Europa Ligako bigarren sailkatu gisa.
2025/01/31 - 00:00
Athletic bigarren sailkatu da final-zortzirenetara, Viktoria Pilseni irabazita (3-1)
Nico, Yeray eta Martonen golek garaipena eman diete zuri-gorriei, eta Porto, Erroma, Ferencvaros edo Viktoria Pilsen, berriz, izan ahal dituzte aurkari Europa Ligako final-zortzirenetan.
2025/01/29 - 21:27
Valverde: ''Viktoria Pilsenek enbarazu egiten dizu, partida nahi duen puntura eramaten du, goian estutzen du''
Athleticek, ostegunean, Viktoria Pilsen aurkari, Europa Ligako final zortzirenetara zuzenean sailkatzeko moduko emaitza nahi du; Ernesto Valverde entrenatzailearen iritziz, norgehiagoka zaila izango da, gogorra.
2025/01/29 - 21:17
De Marcos: ''Kantatzen ez uztea ez da errespetuz aritzea, eta horixe ez zaio taldeari gustatu''
Ostegunean, Athleticek Viktoria Pilsenen aurka jokatuko du, San Mamesen, Europa Ligan; aurreko egunean, talde zuri-gorriaren kapitainak nabarmendu du Bilboko klubean "pertsona guztiak" direla "beharrezkoak". Ernesto Valverdek ere izan du hizpide gaia.
2025/01/28 - 13:55
UEFAk Bilboko Europa Ligako finaleko kartelak aurkeztu ditu
Europa Ligako finala Bilbon jokatuko da, San Mamesen, maiatzaren 21ean. UEFAk finala iragartzeko kartelak nolakoak izango diren publikatu du. Txapelketako garaikurrarekin batera hiriko hainbat toki eta eraikin esanguratsu agertzen dira.
2025/01/28 - 11:01
Athleticek "onartezintzat" jo ditu Herri Harmailaren kide batzuek jasotako presioak
"Animatzailea hertsatzen duena sobera dago San Mamesen", nabarmendu du klubak astelehenean argitaratutako komunikatuan; halaber, Athleticek Unai Simonen eta Iñaki Williamsen adierazpenak babestu egin ditu.
2025/01/27 - 23:20
Athletic-Reala derbia otsailaren 16an jokatuko da San Mamesen, eta EITBk zuzenean emango du
Bi taldeak sailkapeneko hirugarren postuagatik lehian dira, Atletico Madrilekin batera.
2025/01/26 - 23:01
Unai Simon: ''Animatu nahi ez duten horiek etxean geratzea daukate''
Unai Simon eta Iñaki Williams Athleticen jokalariak oso kritikoak izan dira kluba zaleekin bizitzen ari den egoerarekin. Atezaina izan da gogorrena, eta egoera "kaka hutsa" dela argitu du. (Adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/01/26 - 21:50
Vesga: ''Azkarregi hasi gara azken pase hori bilatzen''
Mikel Vesga Athleticen jokalariak Leganesen aurka lortutako berdinketaz (0-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 21. jardunaldian. Adierazi du hiru puntuen bila atera direla, baina Leganes ondo aritu dela denfentsan.