San Mames
2024/11/27 - 20:47
Yuri: ''Partida hau guretzat final bat da, gure maila onena eman beharko dugu 3 puntuak eskuratzeko''
Yuri Berchiche Athleticen jokalariak Elfsborgen aurkako Europa Ligako azaroaren 28ko partidari buruz hitz egin du, neurketaren bezperan.
2024/11/27 - 12:00
Athleticek Elfsborg izango du aurkari, eta Realak, Ajax, Europa Ligako bosgarren jardunaldian
Ostegun honetan jokatuko dira norgehiagokak. Zuri-gorriek Suediako taldea hartuko dute San Mamesen, 18:45ean; txuri-urdinek ere etxean jokatuko dute Herbehereetako taldearen kontra, 21:00etan.
2024/11/25 - 00:52
Mikel Oyarzabal: ''Kosta egin zaigu partidan sartzea eta aukerak sortzea''
San Mamesen jokatutako derbiaren ostean, Realaren kapitainak adierazi du Athleticen eta Realaren artekoa "aukera gutxiko partida" izan dela; halaber, Oyarzabalek gogora ekarri du Realak, ostegunean, partida garrantzitsua duela.
2024/11/25 - 00:44
Prados: ''Derbia partida hutsa baino gehiago da''
Beñat Prados Athleticen jokalariak Realaren aurka lortutako garaipena baloratu du, EA Sports Ligako 14. jardunaldiko derbian.
2024/11/25 - 00:06
Sanceten golak garaipena eman dio Athletici Realaren aurkako derbian (1-0)
Oihan Sancetek sartu du partidako gol bakarra, txuri-urdinek markagailua berdintzeko hainbat aukera izan dituzten arren.
2024/11/24 - 15:46
Nork irabaziko du San Mameseko derbia?
Athleticeko eta Realeko zaleek euren pronostikoak eman dizkigute, derbia hasi baino ordu gutxi batzuk lehenago.
2024/11/23 - 19:36
Valverde: ''Hiru puntu daude jokoan, baina bi taldeen arteko lehia berezia hor dago''
Athleticek Reala hartuko du igandean San Mamesen, EA Sports Ligako 14. jardunaldiko partidan.
2024/11/23 - 15:05
Imanol: ''Seguruenik gure momenturik onenean gaude''
Realak eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute igandean, 21:00etan, San Mamesen. Imanol Alguacilentzat oso partida berezia da.
2024/11/19 - 14:27
Iribar: ''Bi taldeak ondo daude, derbiak zailak izaten dira, jokaldi puntualek erabakitzen dute normalean''
Jose Angel Iribar Athleticen atezain ohiak eta klubaren egungo ordezkari instituzionalak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak eta Realak azaroaren 24an San Mamesen jokatuko duten EA Sports Ligako euskal derbiari buruz.
2024/11/11 - 14:58
Athleticek abenduaren 4an jokatuko du Real Madrilen aurkako Ligako partida, 21:00etan, San Mamesen
Bi taldeek Superkopa jokatuko dutenez, EA Sports Ligako 19. jardunaldiko neurketa abenduaren 4ra aurreratu da.
2024/11/06 - 21:30
Imanolen eta Valverderen iritzia, Athletic-Reala derbiaren balizko atzerapenaren gainean
Realak Errege Kopako lehen kanporaketako neurketa oraindik jokatu gabe du, eta, berez, azaroan jokatu beharko luke, bigarren kanporaketa abenduaren hasieran baita. San Mameseko derbia, hasiera batean, azaroaren 24rako dago iragarrita, baina baliteke aldaketarik izatea.
2024/11/04 - 00:36
Berenguer: ''Hiruzpalau gol sar genitzakeen. Gaur ez dute sartu nahi izan''
Alex Berenguer Athleticeko jokalariak Betisen aurkako berdinketari buruz hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 13. jardunaldian. Taldeak gehiago merezi izan duela azpimarratu du, baina horrela jokatuta garaipenak iritsiko direla esan du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/11/04 - 00:08
Punteria faltaren ondorioz, Athleticek puntu gazi-gozoa eskuratu du Betisen aurka (1-1)
Zuri-gorriek gola egiteko hamaika aukera izan dituzte, baina Berenguer besterik ez da gai izan Fornalsen gola berdintzeko eta zapore gazi-gozoa duen puntu bat eskuratzeko.
2024/10/25 - 01:17
Nico Williamsen golak eta Agirrezabalaren geldiketek hiru puntuak eman dizkiote Athletici, Slaviaren aurka
Ernesto Valverderen taldeak 33. minutuan egin du 1-0ekoa, Nico Williamsen bidez, eta gogotik lan egin behar izan du garaipena eskuratzeko; hori lortuta, zuri-gorriek 7 puntu dituzte Europa Ligan, liga faseko hiru jardunaldi jokatuta.
2024/10/24 - 16:53
Slaviak zaleen babesa izango du Athleticen aurkako partidan
Athleticek San Mamesen jokatuko du hirugarren jardunaldiko neurketa Slavia Pragaren kontra, 21:00etan. 1.200 zale inguruk egin dute Bilbora bidaia.
2024/10/23 - 21:11
Galarreta: ''Bihar hiru puntuak lortzen saiatuko gara''
Iñigo Ruiz de Galarretak asteazken honetan jakinarazi duenez, Athletic Clubek San Mamesen jokatuko duen Slavia Praga taldearen aurkako partidaren helburua jokoan dauden hiru puntuak lortzea da. Europan berriz jokatzeko aukera "ametsa" dela adierazi du.
2024/10/22 - 20:54
Giuseppe Bergomi eta Maria Gstöttner, Athleticen 2024ko 'One Club Man/Woman Award' saridunak
Kirol ibilbide guztia Inter Milanen eman zuen Bergomik jasoko du Bilboko klubaren 'One Club Man' saria, eta ibilbide osoa USV Neulengbachn egin zuen Maria Gstöttnerrek jasoko du 'One Club Woman' saria.
2024/10/19 - 18:05
Athleticek Espanyol jipoitu du San Mamesen (4-1)
Vivianek ireki du markagailua, lehen minutuetan, eta Williamsek erakustaldia eman du, bi gol sartuta. Bigarren zatian, Berenguerrek ginga jarri du. Bisitarien gola Tejerok sartu du.
2024/10/18 - 15:39
Valverde: ''Jokoari erreparatu behar zaio, eta Espanyolen jokoa ona da''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 10. jardunaldian Espanyolen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Emaitza irregularrak lortu arren, Espanyol joko ona erakusten ari dela azpimarratu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/10/11 - 21:05
''Emakumeak Athletic Cluben: itzaletik argira'' erakusketa, 2025eko maiatzera arte San Mamesen ikusgai
Athleticek "Emakumeak Athletic Cluben: itzaletik argira" izeneko erakusketa inauguratu du, baita "Hamaika andra zurigorri" izeneko dokumentala ere. Erakusketa 2025eko maiatzera arte egongo da ikusgai San Mameseko museoaren erabilera anitzeko aretoan.