Primož Roglic
2025/07/07 - 11:19
2025eko Frantziako Tourreko 4. etaparen profila: Amiens Métropole-Rouen (174,2 km)
Txirrindulariek 3. eta 4. mailako bost mendate igo beharko dituzte azken 40 kilometroetan.
2025/07/06 - 20:03
Van der Poelek irabazi du bigarren etapa, eta horiz jantzi da
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarra gainditu du azken esprintean, Philipsen taldekidearen tokia hartu du sailkapen nagusian, eta, ondorioz, maillot horia jantzi du.
2025/07/06 - 18:55
2025eko Frantziako Tourreko 3. etaparen profila: Valenciennes-Dunkerque (178,3 km)
Txirrindulariek igoera puntuagarri bakarra izango dute, Mont Cassel, 4. mailakoa, etapako 147,4. kilometroan.
2025/07/06 - 12:28
Ikusi hemen Frantziako Tourreko gaurko etaparen profila: Lauwin-Planque – Boulogne-sur-Mer (209 km)
Mendi ertaineko etapa izango da, eta lehen 100 kilometroetatik aurrera hasiko dira liskarrak. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/05 - 15:40
Frantziako Tourreko gaurko etapako profila: Lille-Lille (185 km)
Ibilbide guztia laua da, esprinter batek maillot horia janzteko aproposa, baina 2020tik ez da halakorik gertatu. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/03 - 22:49
2025eko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketa 112. aldiz jokatuko dute, uztailaren 5etik hilaren 27ra bitartean. 2025eko Tourra Lilletik irten eta Parisen amaituko da. 23 taldek parte hartuko dute, eta bakoitzak zortzi txirrindulari ditu. Bi euskal ziklista lehiatuko dira, biak Cofidis taldekoak: Jon Izagirre eta Alex Aranburu.
2025/06/24 - 02:17
2025eko Frantziako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
112. Frantziako Tourra uztailaren 5etik 27ra bitartean jokatuko dute, eta Lillen hasiko da eta Parisen amaitu; EITBk, eitb.eus-en eta ETBren bidez, lasterketako etapa guztiak emango ditu, zuzenean.
2025/05/30 - 21:50
2025eko Italiako Giroko 20. etaparen profila: Verres-Sestriere (205 kilometro)
Azken-aurreko etapa. Profil menditsua du eta txirrindulariek 4 mendate igo beharko dituzte: 4. mailako bat, 3. mailako bat, 2. mailako bat eta maila bereziko beste bat. Giroaren 108. edizioa erabakita geratuko da.
2025/05/27 - 23:33
2025eko Italiako Giroko 17. etaparen profila: San Michele all'Adige-Bormio (155 kilometro)
Hiru mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, helmugarako 48 kilometrora, Mortirolo da. Etapa gogorra da; sailkapen nagusian mina egin nahi duenak aukera bikaina izango du, profilak hala ahalbidetzen baitu.
2025/05/27 - 19:36
Scaronik eta Fortunatok Astanaren erakustaldia gidatu dute, eta Simon Yatesek 26 segundora du Del Toro, Giroan
Passo di San Valentinon amaitu den etapa ikusgarria izan da; Astana taldeak garaipen bikaina lortu du, bi gizon lehen bi postuetan jarrita, Simon Yates eta Richard Carapaz oso ondo aritu dira, Ayuso erabat jokoz kanpo gelditu da, eta Roglicek Giroa utzi behar izan du.
2025/05/27 - 18:53
Primoz Roglicek 2025eko Italiako Giroa utzi du, 16. etapan
Amaitu zaio 2025eko Italiako Giroa Primoz Roglici. 16. etapa amaitzeko 95 kilometro falta zirenean bizikletatik jaitsi eta taldearen autoan sartu da. Erorikoa ere izan du, eta aurreko egunetan ere osasun arazoekin ibili da. Azkenean, esloveniarra erretiratu egin da.
2025/05/27 - 02:07
2025eko Italiako Giroko 16. etaparen profila: Piazzola Sul Brenta-San Valentino (203 km)
Mendiko etapa handia, 2. mailako mendate batekin eta 1. mailako hiru mendaterekin. San Valentinoko 18,1 kilometroko igoerak emango dio amaiera egunari. Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/05/25 - 19:30
Helmugatik 40 kilometrora eraso eginez bereganatu du Carlos Veronak Giroko 15. etapa
Sailkapen nagusiko podiumean ez da aldaketarik egon, baina Primoz Roglic (Red Bull) esloveniarra hamargarren postura jaitsi da jardunaldi txar baten ostean.
2025/05/25 - 10:32
2025eko Italiako Giroko 15. etaparen profila: Fiume Veneto-Asiago (219 km)
Maiatzaren 25eko etapak hiru mendate izango ditu (4. mailako bat, 2. mailako bat eta 1. mailako bat), eta azken metroek goranzko joera dute. Etapa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en 11:15ean hasita, ETB4n 14:00etatik aurrera eta ETB1en 15:05etik aurrera.
2025/05/24 - 19:37
Asgreenek erakustaldia eman du eroriko handi batek markatutako etapan
23 kilometroren faltan, 10 txirrindulariko erorikoa izan da, besteak beste, Pello Bilbao, Mads Pedersen eta Giulio Ciccone.
2025/05/23 - 19:18
Pedersenek bere laugarren etapa irabazi du eta Del Torok abantaila handitu du
Txirrindulari danimarkarrak Van Aert gainditu du Vicenzako esprintean, eta Del Toro, berriz, lehen postuan sendotu da, hirugarren helmugaratuta.
2025/05/22 - 19:50
2025eko Italiako Giroko 12. etapako azken kilometroa eta esprinta
Giroak atzean utzi du jada 12. etapa. Garailea esprintean erabaki da. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa eta esprinta.
2025/05/22 - 19:49
Olav Kooijek irabazi du Viadanan izandako esprinta, eta Del Torok Italiako Giroko lider jarraitzen du
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari herbeheretarra izan da onena probako hamabigarren etapa erabaki duen esprintean; 2024ko ekitaldian lortutakoa ere zenbatuta, Kooijek bi garaipen daramatza Italiako Giroan.
2025/05/21 - 19:25
Richard Carapazek irabazi du Castelnovo ne' Montin, Del Toro bigarren izan dela, eta lehia bizia dabil Giroan
EF Education taldeko txirrindulari ekuadortarrak eraso bikaina egin du Pietra di Bismantovarako igoeran, helmugarako bederatzi kilometro gelditzen zirela, eta aldeari eutsi dio; Isaac del Torok (UAE) oso indartsu dabilela erakutsi du berriro, eta Azparren eta Pello Bilbao ondo aritu dira.
2025/05/21 - 19:13
2025eko Italiako Giroko 11. etapako azken txanpako momenturik onenak
Italiako Giroak atzean utzi du 11. etapa. Ez da mendate gainean amaitu, baina txirrindulariek 2. mailako bi mendateri eta 1. mailako bati aurre egin behar izan diete. Ikuskizuna izan da nagusi. Bideo honetan dituzu ikusgai azken txanpako momentu onenak.