Nico Williams
2024/01/25 - 01:10
Athleticek Bartzelona kanporatu du (4-2), luzapenean, San Mamesen jokatutako partida ikusgarrian
Gorka Guruzetak, Oihan Sancetek eta, luzapenean, Iñaki eta Nico Williamsek, Ernesto Valverderen taldea Errege Kopako finalerdietan jarri duten hiru golak sartu dituzte. Talde zuri-gorriak norgehiagoka bikaina jokatu du, emozioz beterikoa.
2023/12/16 - 19:44
Nico Williams: ''Taldeak bikain jokatu du''
Athleticek 2-0 irabazi dio Atletico Madrili larunbat honetan San Mamesen. Guruzeta eta Nico Williams izan dira neurketako golegileak. "Oso pozik nago, taldeak bikain jokatu du", adierazi du Nikok, partida amaitutakoan.
2023/12/16 - 19:20
Athleticek joko bikaina erakutsiz gainditu du Atletico Madril (2-0)
Lehoiak aurkaria baino askoz gehiago izan dira partida osoan zehar, eta gol aukera ugari izan dituzte, baina Guruzeta eta Nico Williams izan dira saria aurkitu dutenak.
2023/12/08 - 00:32
Athleticek arazo handirik gabe menderatu du Cayon, 0-3, Sardineron
Asier Villalibrek bi gol sartu ditu lehen zatian, eta Nico Williamsek egin du hirugarrena, azken minutuetan. Valverderen gizonek ez dute ia estutasunik izan final hamaseirenetarako sailkatzeko.
2023/12/02 - 20:20
Nico Williams: ''Aste ikaragarria izan da, ezin sinetsita nago''
Nico Williams pozarren agertu da Rayo Vallecano jipoitu ostean (4-0), Athleticen azken gola sartuta, eta baita bere ibilbidea talde zuri-gorrian jarraitzeko "ametsa egia bihurtu" duelako ere, ostiralean kontratua 2027ra arte berritu ostean.
2023/12/02 - 19:35
Athleticek bolada onari eutsi dio, Rayo Vallecanoren aurka erakustaldia emanda (4-0)
Zuri-gorriek 4 eta 0 irabazi diote Madrilgo taldeari, eta EA Sports Ligako sailkapeneko bosgarren postuari eutsi diote. Guruzeta, Espino bere atean, Iñaki Williams eta Nico Williams izan dira golegileak.
2023/12/01 - 14:00
Nico Williams: ''Pozik nago nire etxean jarraitzeagatik, Athleticen familian segituko dudalako''
Nico Williams Athleticeko jokalariak adierazpen hauek egin ditu klubarekin 2027ra arte kontratua berritu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/12/01 - 11:58
Nico Williamsek kontratua berritu du Athleticekin 2027ra arte
Jokalari zuri-gorriak hiru denboraldiz luzatu du Bilboko klubarekin lotzen duen kontratua. Athleticek ez du jakinarazi etete-klausula zenbatekoa izango den.
2023/10/16 - 15:03
Yerayri asteazken honetan egingo diote ebakuntza aduktorean, eta Nico Williamsek giharretako lesioa du
Williamsek Espainiako selekzioaren kontzentrazioa utzi behar izan zuen, ezker saihetsartean min hartu zuelako, eta oraindik ez dakite aste honetan Bartzelonaren kontra jokatzeko moduan izango ote den.
2023/10/13 - 13:40
Sancetek gola sartu du Espainiako selekzioarekin debuta egin duen partidan; Nico Williams Bilbora itzuli da
Oihan Sancet Athleticeko jokalariak debuta egin zuen Espainiako selekzioarekin Eskoziaren aurkako norgehiagokan. Gainera, nafarrak gola sartu zuen espainiarren garaipena biribiltzeko (0-2). Bestalde, Nico Williamsek kontzentrazioa utzi du, min hartuta.
2023/10/06 - 15:13
Oihan Sancet, De la Fuenteren deialdiko berritasun nagusia
Luis de la Fuente Espainiako futbol-hautatzaileak lehen aldiz deitu du Athleticeko erdilaria. Berarekin batera honako beste euskal jokalariak ere zerrendan daude: Simon eta Williams (Athletic), Merino, Oyarzabal, Zubimendi (Reala), Garcia (Osasuna) eta Arrizabalaga (Real Madril).
2023/09/28 - 16:15
Nico Williams prest egon daiteke Realaren aurka jokatzeko
Nikok giharretako lesioa izan zuen Espainia-Zipre partidan, hilaren 12an, eta hirugarrenez aritu da bere taldekideekin.
2023/09/25 - 16:58
Nico Williams hobeto dago, aduktorean duen lesioari dagokionez, eta baliteke Getaferen aurka aritzea
Jokalari iruindarrak, Espainiako selekzioaren partida batean lesioa jasan ostean, ezin izan du jokatu Athleticeko azken bi neurketetan; astelehenean, baina, entrenamenduan, baloia erabilita egindako ariketa batzuetan parte hartu du. Ruiz de Galarreta eta Nolaskoain baja izan litezke.
2023/09/14 - 19:00
Nico Williamsen giharretako lesioa "arin-moderatua" da
Klubeko zerbitzu medikoek lesioaren maila baieztatu dute beste erresonantzia bat egin ostean.
2023/09/13 - 21:39
Nico Williamsek lesioa du eskuin hankako aduktore ertainean
Athleticek asteazkenean iragarri duenez, proba osagarriak egingo zaizkio, ostegunean, jokalari iruindarrari, lesioaren irismena zehaztasun handiagoz zehazteko. Asteartean lesionatu zen aurrelaria, Espainia-Zipre partidan.
2023/09/01 - 16:36
Simon, Kepa, Azpilicueta, David Garcia, Zubimendi, Merino eta Nico Williams, De la Fuenteren deialdian
Luis de la Fuente gizonezkoen Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak zazpi euskal jokalari deitu ditu 2024ko Eurokoparako sailkatzeko partidak jokatzeko.
2023/08/28 - 11:34
Nico Williams: ''Oso argi daukat, jendea lasai egon dadila''
Nico Williamsek bere etorkizunaren inguruko espekulazioei buruz hitz egin du Betisen kontrako partida eta gero. Lasaitasun mezua zabaldu du, oso argi daukala adierazita.
2023/06/02 - 14:57
Simon, Kepa, David Garcia, Zubimendi, Merino eta Nico Williams, Nazioen Ligarako deialdian
Luis de la Fuente gizonezkoen Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Nazioen Ligako Lau Finalerako deitu ditu sei euskal jokalari. Gainera, Realeko Robin Le Normand ere sartu du deialdian.
2023/04/22 - 20:41
Athleticek irabazi egin dio Almeriari (1-2) eta Europarako postuetara hurbildu da
Bizkaiko taldeak garaipena bereganatu du Power Horse estadioan 1-2ko emaitzarekin, Santander Ligako 30. jardunaldiko partidan. Nico Williamsek eta De Marcosek sartu dituzte golak Athleticentzat. Almeriako golegilea Centelles izan da.
2023/04/09 - 14:50
Iñaki Williams: ''Nire anaiaz oso harro nago, beti esaten diot beregan sinesteko''
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak gola sartu zuen Espanyolen aurkako partidan, baita Nico Williams bere anaiak ere. Nicok sare sozialetako bere kontuak itxi zituen Errege Kopatik at geratu ostean, eta Iñakik babesa eskaini dio. (adierazpenak gaztelaniaz)