Nico Williams
2023/04/08 - 22:43
Athleticek Espanyol menderatu du Williams anaien golei esker (1-2)
Iñaki eta Nico Williamsen bi golek garaipena eman diote talde bilbotarrari. Darderrek 90. minutuan egindako golak azken emaitza itxi du.
2023/04/05 - 18:29
Athletic eta Nico Williams, irmo jokalariak jasotako kritiken aurrean: "Denak ez du balio"
Ohar bat argitaratu dute elkarrekin, aurrelari zuri-gorriari zuzendutako "irain eta errespetu faltak" errefusatzeko.
2023/04/05 - 13:18
Nico Williamsek sare sozialak utzi ditu, Kopako kanporaketagatik kritikatua izan ostean
Bere anaia Iñakik babesa adierazi zion Osasunaren aurkako partidaren ostean: "Inork baino gehiago dakit zer gertatzen den huts egiten duzunean eta badakit nire anaia zer pasatzen ari den. Ahalegintzen eta lanean jarraitzea besterik ez dago".
2023/03/17 - 13:46
Kepa, David Garcia, I. Martinez, Zubimendi, Merino, Oyarzabal eta Nico Williams, De la Fuenteren deialdian
Luis De la Fuente gizonezkoen mailako Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak zazpi euskal jokalari deitu ditu Norvegiaren eta Eskoziaren aurkako partidetarako. Neurketak martxoaren 25ean eta 28an jokatuko dira hurrenez hurren.
2023/02/27 - 12:53
Athleticeko bost jokalari lesionatu dira asteburuan, Osasunaren aurkako finalerdiaren atarikoan
Nico Williams larunbateko entrenamenduan lesionatu zen; Simon, Morcillo, Yeray eta Raul Garcia, aldiz, Gironaren aurkako partidan. Iñigo Martinezek eta Herrerak, bestalde, aste batzuk daramatzate zelairatu ezinik.
2023/02/12 - 00:04
Athleticek merezitako garaipena atera du Mestallatik (1-2)
Nico Williamsen eta Sanceten golek eta Unai Simonen lan bikainak garaipena eman diete euskaldunei Europako postuetan sartzeko.
2022/11/14 - 18:22
Berenguerren eta Williamsen golek hurrengo faserako txartela eman diote Athletici
Lehen zatian partida bideratuta utzi zuten zuri-gorriek. Berenguerren eta Nico Williamsen gol banak garaipenaren bidean utzi zuten Athletic eta bigarren zatian emaitzari eustearekin nahikoa izan zuten hurrengo fasera sailkatzeko.
2022/11/14 - 00:40
Athleticek aurrera egin du Kopan Alziraren aurka gehiegi sufritu gabe (0-2)
Alex Berenguer eta Nico Williamsen golek garaipena eta Errege Kopako hurrengo faserako txartela eman diote Bilboko taldeari.
2022/11/11 - 14:07
Simon, Azpilicueta, Guillamon eta Nico Williams, Munduko Txapelketarako Espainiako selekzioaren deialdian
Luis Enrique Martinez Espainiako selekzioko hautatzaileak 26 futbolari deitu ditu 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketarako. Lau euskal jokalari daude deialdian. Zerrendan da Laporte Athleticeko jokalari ohia ere.
2022/10/01 - 00:57
Athleticek erakustaldia eman du San Mamesen Almeria garaituta (4-0)
Williams anaien bi golek (anai bakoitzak bat), Sancetek sartutako beste batek eta Vesgak penaltiz sartutako azkenak, merezitako garaipena eman diete bilbotarrei, Europako postuetan kokatuz.
2022/09/29 - 20:46
Valverde: ''Aurreko partiden ildotik jarraitu nahi dugu''
Athleticek Almeria hartuko du Santander Ligako zazpigarren jardunaldian. Bilboko taldearen entrenatzailearentzat hiru puntu garrantzitsu dira, aurkariei begira urri gogorra izango baitute. Nico Williamsek Espainiako selekzioarekin egindako debutaz ere hitz egin du. (Adierazpenak gaztelaniaz).
2022/09/28 - 13:51
Espainia, Kroazia, Italia eta Herbehereetako selekzioek jokatuko dute Nazioen Ligako azken fasea
Luis Enriquek zuzentzen duen taldea Portugali 0-1 irabazi ostean sailkatu zen, Unai Simon eta Nico Williams Athleticeko jokalariek protagonismo handia izan zuten neurketan.
2022/09/25 - 14:43
Nico Williamsek debuta egin du Espainiako selekzio nagusiarekin
Athleticeko jokalariak debuta egin zuen Espainiako selekzio nagusiarekin Suitzaren aurkako porrotean (1-2). 63. minutuan zelairatu zen eta ondo jokatu arren, ezin izan zuen emaitza aldatu.
2022/09/18 - 01:26
Athleticek Iraolaren Rayo Vallecano garaitu du San Mamesen (3-2)
Williams anaien golek, Iñakiren bat eta Nikoren beste bat, eta Sanceten hirugarren batek garaipena eman diote talde bilbotarrari, partida hasi eta berehala jasotako gol bati buelta eman behar izan dionak.
2022/09/16 - 14:28
Nico Williams, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Luis Enrique Martinez Espainiako selekzioko hautatzaileak lehen aldiz deitu du Nico Williams. Espainiak Nazioen Ligako partidak Suitza eta Portugalen aurka jokatuko ditu. Unai Simon, Cesar Azpilicueta eta Hugo Guillamon euskal jokalariak ere deialdian sartu ditu.
2022/07/23 - 23:17
Athleticek eta Mainzek berdindu egin dute (1-1)
Nico Williamsen golak aurretik jarri ditu zuri-gorriak. Azken minutuan berdindu du Mainzek norgehiagoka.
2022/03/22 - 00:03
Lobetek ordezkatuko du min hartuta dagoen Nico Williams 21 urtez azpiko Espainiako selekzioan
Luis de la Fuente hautatzaileak Julen Lobete Realeko jokalaria deitu du Athleticeko Nico Williamsek utzitako hutsunea betetzeko.
2022/01/16 - 13:34
Iñaki eta Nico Williams: ''Geuria da!''
Williams anaiek Real Madrilen aurkako Superkopako finaleko atariko orduak animatu dituzte, Athleticek berak bere sare sozialetan zabaldutako mezu batean.
2022/01/15 - 16:04
Williams anaien ama: ''Negarrez hasi nintzen''
Maria Arthuer Iñaki eta Nico Williams Athleticeko jokalarien ama da eta Riaden dago Superkopa gertutik jarraitzeko. Ostegunean momentu berezi bizi zuen, Nicok finalerako txartela ematen zuen gola egin zuenean.
2022/01/14 - 14:31
Nico Williams: ''Aspalditik amesten nuen zerbait da''
Nico Williams Athleticeko jokalariak prentsaurrekoa eman du Atletico Madrilen aurkako Superkopako finalerdietako kanporaketa gainditu ostean. Zuri-gorrien erasoko jokalaria neurketako protagonistetako bat izan zen.