Mikel Landa Meana
2023/04/08 - 12:31
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar – Eibar (137,8 km)
2023ko Itzuliaren azken etapa biziki gogorra izango da; izan ere, zazpi mendate puntuagarri ditu 137,8 kilometroko ibilbidean, 1. mailako hiru tartean.
2023/04/07 - 23:03
Higuitak erakustaldia eman du Zornotzan; Vingegaardek lider jarraitzen du
Sergio Higuitak (Bora Hansgrohe) irabazi du esprintean Itzulia Basque Countryko bosgarren etapa, hainbat txirrindulariko talde batean nagusitu ondoren, eta Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) danimarkarrak jarraitzen du lider.
2023/04/07 - 20:06
Mikel Landa: ''Etapa gogorra izan da, erne egotekoa, baina prest gaudela erakutsi dugu''
Mikel Landa Bahrain Victorious taldeko euskal txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Itzuliko 5. etapa amaituta. Arabakoa sailkapen nagusiko bigarren postuan da, Vingegaard liderrarekiko 12 segundora.
2023/04/07 - 19:48
2023ko Itzuliaren 5. etapako azken kilometroa
Zornotzan hasi eta bukatu den bosgarren etapak lasterketa buru asko izan ditu, eta podiuma osatzeko hainbat aukerarekin iritsi dira esprintean helmugara.
2023/04/07 - 19:25
Sergio Higuitak irabazi du Zornotzako etapa lehiatua
Jonas Vingegaardek lider jarraitzen du Mikel Landarengandik 13 segundora. David Gauduk hirugarren postua mantendu du.
2023/04/07 - 14:52
Landa: ''Pozik nago, gogotsu nabil eta azken etapari begira esperantzarekin''
Mikel Landa Baharin Victorius taldeko euskal txirindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Itzuliko 5. eta 6. etapaterako dituen helburueui buruz.
2023/04/07 - 11:55
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Zornotza-Zornotza (164,5 km)
2023ko Itzuliaren azken-aurreko etaparen ibilbidea egokia da taldeek estrategiak probatzeko; izan ere, azken kilometroak zirkuitu batean egingo dituzte, eta amaiera horretan faboritoak lehen postuetan ibili beharko dira.
2023/04/06 - 23:22
Mikel Landa, bikain Itzulian: sailkapen nagusiko bigarren postuan dago, soilik Vingegaard du aurretik
Bahrain - Victorious taldeko murgiarra maila oso handia ari da ematen Euskal Herriko Itzulian. Ostegunean, Santurtziko etapan, La Asturiana mendatean Vingegaardek aurrera jo duenean, berak baino ez du izan danimarkarrekin batera aritzeko adinako indarra.
2023/04/06 - 23:11
Vingegaardek Santurtzin ere irabazi du, eta lider jarraitzen du Itzulian
Mikel Landa menderatu du esprintean, La Asturiana mendatean erasoa jo eta gero. Landa bigarren tokian dago, oso sendo, eta Jon Izagirre laugarren sailkatuarekin berdinduta dabil.
2023/04/06 - 21:35
Euskal Herriko Itzuliko 4. etapako unerik ikusgarrienak
Bideo honetan, Santurtzik irten eta heldu den 2023ko Itzuliko laugarren etapako unerik esanguratsuenak ikus daiteke izango dituzu.
2023/04/06 - 20:58
Mikel Landa: ''Podiumean bukatzea gustatuko litzaidake''
Mikel Landa (Bahrain) bigarren dago une honetan 2023ko Itzuliko sailkapenean, laugarren etapa jokatu eta gero. Bere asmoa lasterketa podiumean bukatzea litzateke, eta ez du baztertzen etapa bat irabazteko aukera.
2023/04/06 - 20:24
2023ko Itzuliaren 4. etapako azken hiru kilometroak
Itzuliko laugarren etapako azken kilometroek lehia zirraragarria sortu dute bi iheslarien (Vingegaard eta Landa) eta euren atzetik jazarpenean zebiltzan txirrindularien artean.
2023/04/06 - 19:35
Vingegaardek Mikel Landa gainditu du bien arteko esprintean, Santurtzin
Bi txirrindulariek La Asturianako igoeran utzi dituzte atzean aurkari guztiak, eta euren arteko lehian daniarra izan da azkarrena helmugan.
2023/04/06 - 19:25
Vingegaard eta Landa La Asturianako igoeran ihes egin duten unea
Itzuliko 4. etapako azken igoeran, Jonas Vingegaardek eta Mikel Landak atzean utzi dituzte gainerako aurkariak, eta, horrela gainditu dute La Asturianako mendatea, aurkariei 30 segundoko aldea aterata.
2023/04/06 - 12:21
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Santurtzi – Santurtzi (175,7 km)
Ibilbidean lau mendate puntuagarri izango dira, eta azkena, La Asturiana, 2. mailakoa, helmugarako soilik 15 kilometro geratzen direnean gaindituko dute. Azken jaitsiera, Zugaztietatik, erabakigarria izan liteke.
2023/04/05 - 22:43
Vingegaardentzat Itzuliko 3. etapa eta lidertza
Jonas Vingegaardek bereganatu du garaipena Euskal Herriko Itzuliko 3. etapan eta liderraren elastikoa jantzi du. Etapan bigarren eta hirugarren izan dira Mikel Landa eta Enric Mas hurrenez hurren. Landa bigarren da sailkapen nagusian Vingegaardekiko 5 segundora.
2023/04/05 - 19:55
2023ko Itzuliko 3. etapako azken kilometroa
Bideo honetan duzu ikusgai 2023ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etapako azken kilometro zirraragarria. Amaierako azken malda erabakigarria izan da.
2023/04/05 - 19:25
Vingegaard da Itzuliko lider berria hirugarren etapako azken aldapan Landa mendean hartu ostean
Jonas Vingegaardek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa. Azken maldan jaun eta jabe izan da danimarkarra. Mikel Landa bigarren izan da, eta Enric Mas hirugarren.
2023/04/05 - 12:22
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Errenteria – Villabona (162,8 km)
Mendiko sailkapenerako puntuagarriak diren sei mendate daude etapa honetan, 3. mailakoak denak; bereziki gogorra izango da, baina, bukaera, Hikan, % 26rainoko aldapak baitaude.
2023/04/04 - 20:50
Mikel Landaren ihesaldia Itzuliko bigarren etapan
Etapa serio jartzen hasi da 47 kilometrora, Saldiasko Bigarren Mendatean gora (2,3 km % 9,2ra), non Mikel Landak erasoa jo du.