Mikel Landa Meana
2023/06/05 - 19:02
Alaphilippek irabazi du Dauphine Kriteriumaren bigarren etapako esprinta; Laportek lider jarraitzen du
Soudal-Quick Step taldeko txirrindulari frantziarra izan da azkarrena La Chaise-Dieuko helmugan; Richard Carapaz (EF Education) eta Natnael Tesfatsion (Trek-Segafredo) sartu dira bigarren eta hirugarren postuetan. Laportek (Jumbo-Visma) laugarren egin du, eta maillot horiari eutsi dio.
2023/06/04 - 19:26
Christophe Laportek irabazi du Dauphine Kriteriumaren lehen etapa, eta lasterketako lehen liderra da
Jumbo-Visma taldeko txirrindulari frantziarrak ia helmugan bertan menderatu du Intermarcheko Rune Herregodts belgikarra; azken hori eguneko ihesaldian izan da, eta amaierara arte borrokatu da garaipena lortzeko. Mikel Landak 22 segundo galdu ditu.
2023/06/04 - 19:11
Dauphiné Kriteriumeko lehen etapako azken kilometroa
Hasi da 2023ko Dauphiné Kriteriuma. Lehen etapa bizia izan da, eta bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa, oso-osorik.
2023/06/03 - 15:28
Vingegaard faborito nagusi eta Landa Bahraineko taldeburu, Dauphine Kriteriumean
Lasterketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETBk, eta zortzi etapa izango ditu; lau aldapan gora amaituko dira eta beste batean erlojuaren kontrako saioa egingo dute.
2023/06/02 - 19:05
Mikel Landa izango da Bahrain taldeko liderra Dauphinen
Landak talde indartsua izango du ondoan, Bilbon uztailaren 1ean hasiko den Frantziako Tourrerako entsegu orokortzat jotzen den lasterketako podiumean tokia bilatzeko.
2023/04/23 - 19:36
Lieja-Bastogne-Lieja klasikoko momentu onenak eta Evenepoelen eraso erabakigarriak
Ikusgarria izan da 2023ko Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa. Bideo honetan dituzu ikusgai momenturik onenak.
2023/04/23 - 19:25
Remco Evenepoel eta Demi Vollering izan dira Lieja-Bastogne-Lieja lasterketako irabazleak
Belgikarra bakarrik helmugaratu da, Pidcock eta Buitrago baino minutu bat lehenago. Bestalde, Volleringek esprintean bereganatu du garaipena Longo Borghiniren aurka.
2023/04/23 - 13:08
Lieja-Bastogne-Lieja 2023: profila, ibilbidea eta parte-hartzaileak
EITBk zuzenean eskainiko du lasterketa. 14:30etik aurrera ikusgai egongo da eitb.eus-en eta ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1era pasako da bertan jarraitzeko emisioarekin bukaerara arte.
2023/04/19 - 22:55
Pogacarren erakustaldia Flèche Wallonne klasikoan
Tadej Pogacarrek irabazi du 2023ko Flèche Wallonne klasikoa. Esloveniarrak erakustaldia eman du beste behin. Mattias Skjelmose izan da bigarren eta Mikel Landa hirugarren.
2023/04/19 - 19:19
Mikel Landa, Flèche Wallonneko podiumean
Mikel Landa Bahrain Victorious taldeko euskal txirrindularia hirugarren izan da Flèche Wallonne klasikoan, eta podiumera igo da. Tadej Pogacar izan da irabazlea, eta Mattias Skjelmose bigarren.
2023/04/19 - 18:59
2023ko Fléche Wallonne klasikoko Huyko azken igoera, oso-osorik
Ikuskizun bikaina eskaini dute txirrindulariek 2023 Flèche Wallonne klasioan. Bideo honetan duzu ikusgai Huyko azken igoera, oso-osorik.
2023/04/19 - 18:27
Pogacarrek irabazi du Flèche Wallonne klasikoa, eta Landa hirugarren izan da
Tadej Pogacarrek bereganatu du garaipena Belgikako klasikoan, Huyko igoeran erabateko nagusitasuna erakutsita. Skjelmosek gurutzatu du helmuga bigarren postuan, eta Mikel Landak osatu du podiuma hirugarren amaituta.
2023/04/17 - 19:18
Flèche Wallonne 2023: profila, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Txirrindularirik onenetako batzuk irtengo dira asteazkenean, hilaren 19an, Belgikako klasikoan; eitb.eus-ek eta ETBk zuzenean emango dute, 14:30etik aurrera. Tadej Pogacar eta Tom Pidcock dira faborito nagusiak gizonezkoen lasterketan, eta Demi Vollering eta Marta Cavalli, emakumezkoetan.
2023/04/08 - 23:10
Jonas Vingegaard, Itzuliko erregea
Jumbo Vismako txirrindulari danimarkarrak eraso erabakigarria jo du etapa bukatzeko 30 kilometro inguru falta zirenean garaipena bereganatzeko. Mikel Landak bigarren bukatu du, eta Jon Izagirre podiumean sartu da azken unean.
2023/04/08 - 21:27
Mikel Landak Itzuliko euskal txirrindulari onenaren EITB Saria jaso du
Mikel Landa bigarren geratu da 2023ko Itzulian, Jonas Vingegaard txapeldunaren atzetik. Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol Zuzendariak euskal txirrindulari onenaren EITB Saria eman dio.
2023/04/08 - 20:59
Jonas Vingegaad, Mikel Landa eta Jon Izagirre, 2023ko Itzuliko podiumean
Jonas Vingegaardek irabazidu 2023ko Euskal Herriko Itzulia. Danimarkarrarekin batera bi euskal txirrindularik osatu dute podiuma: Mikel Landa bigarren izan da eta Jon Izagirre hirugarren.
2023/04/08 - 20:58
Mikel Landa: ''Ezin izan dut Vingegaard jarraitu eta bigarren postua defendatu dut; oso pozik nago''
Mikel Landa bigarren izan da 2023ko Euskal Herriko Itzulian. Arabarrak azken etapan ezin izan dio Vingegaarden erasoari erantzunik eman eta bigarren postua defendatu du. Pozik agertu da berarentzat aproposena ez zen ibilbide batean bigarren postua eskuratuta.
2023/04/08 - 20:37
Vingegaarden ihesaldia Izuan eta podiumerako azken lehia
Izuako igoeran zehar hainbat erasoaldi jo ditu Jonas Vingegaard danimarkarrak, eta lehiakide guztiak atzean uztea lortu du Eibarko helmugara bakar-bakarrik iristeko. Jon Izagirre hirugarren helmugaratu da podiumean sartzeko.
2023/04/08 - 19:39
Jonas Vingegaardek erakustaldia eman du azken etapan eta 2023ko Itzulia irabazi du
Jumbo Vismako txirrindulari danimarkarrak eraso erabakigarria jo du etapa bukatzeko 30 kilometro inguru falta zirenean garaipena bereganatzeko. Mikel Landak bigarren bukatu du, eta Jon Izagirre podiumean sartu da azken unean.
2023/04/08 - 15:46
Landa: ''Gogotsu nago, etapa oso gogorra da eta jende asko mugituko dela uste dut''
Mikel Landa Bahrain Victorious taldeko euskal txirrindulariak EITB Mediari adierazi dio Euskal Herriko Itzuliko 6. eta azken etapa nola ikusten duen. Bigarren da sailkapen nagusian Vingegaard liderrarekiko 13 segundora.