Kolonbiako Txirrindularitza
2021/07/14 - 20:14
Col du Porteteko igoerako momenturik onenak
Tourreko 17. etapa ikusgarria izan da. Lehia bizia egon da faboritoen artean. Bideo honetan dituzu ikusgai momenturik esanguratsuenak.
2021/07/07 - 19:47
Van Aert nagusitu da Tourreko 11. etapan ihesaldi luze bat garaipenarein biribilduta
Jumbo Vismako txirrindulari belgikarra izan da ihesaldiko onena eta Mont Ventouxeko bigarren igoeran aurkariak atzean utzi ostean, bakarrik iritsi da helmugara. Tadej Pogacarrek lidergoari eutsi dio.
2021/07/06 - 13:04
Txirrindulari kolonbiarrak Tourrean
Rigoberto Uran, hirugarren postuan, hobetoen sailkatuta dagoena da. Pogacarretik 5:18ra.
2021/06/30 - 20:36
Pogacarrek erlojupekoa irabazi du eta Van der Poelek lidergoari eutsi dio
Tadej Pogacar izan da Tourreko bosgarren etapako irabazlea. Esloveniarrak 44 segundo atera dizkio Roglici eta minutu bat baino azken garaipenerako aurkari zuzenei.
2021/06/22 - 19:54
Rigoberto Uran Tourrean dena emateko prest dago
Txirrindulari kolonbiarra izango da Education-Nipporen taldeburua ekainaren 26an hasi eta uztailaren 18an amaituko den Frantziako Tourrean.
2021/06/13 - 21:06
Carapazek Suitzako Tourreko sailkapen nagusia irabazi du eta Mäderrek azken etapa
Ineos taldeko ekuadortarrak ez du arazorik izan Rigoberto Uran kolonbiarraren erasoei erantzuteko, bien artean zeuden 17 segundoak murrizteko asmoz.
2021/06/13 - 20:55
Suitzako Tourreko 8. etapako azken kilometroak
2021eko Suitzako Tourra zortzigarren etaparekin amaitu da igande honetan. Bideo honetan, azken jardunaldiko azken 16 kilometroak ikus daitezke.
2021/06/12 - 22:43
Rigoberto Uranek irabazi du erlojupekoa eta Carapazek lidergoari eutsi dio
Txirrindulari kolonbiarrak erakustaldia eman du eta sailkapen nagusian bigarren jarri da, Richard Carapazengandik 17 segundotara.
2021/06/12 - 20:23
Rigoberto Uranen erakustaldia zazpigarren etapako erlojupekoan
Rigoberto Uran (EF) txirrindulari kolonbiarrak Suitzako Tourreko zazpigarren etapa irabazi du larunbat honetan, 23,2 kilometroko erlojupekoa.
2021/06/11 - 18:48
Aberasturik garaipena lortu du Esloveniako Itzuliko hirugarren etapan
Jon Aberasturi nagusitu da esprintean, Matej Mohoric eta Matteo Trentin mendean hartuta. Tadej Pogacarrek jarraitzen du lidergoan.
2021/06/08 - 19:20
'Superman' Lopezek irabazi du Mont Ventoux klasikoa
Txirrindulari kolonbiarra nagusitu da Mont Ventoux Denivele Challenge lasterketan. Oscar Rodriguez izan da bigarren, eta Enric Mas hirugarren. Mikel Iturriak hamabosgarren postuan amaitu du.
2021/05/30 - 19:32
Bernalek bereganatu du Giroa eta Gannak azken erlojupekoa
Kolonbiarrak 1:29ko aldea atera dio sailkapen nagusian bigarren izan den Damiano Carusori, eta, hala, bere bigarren itzuli handia irabazi du, 2019ko Frantziako Tourraren ostean.
2021/05/30 - 19:27
2021eko Italiako Giroko sailkapenak
Egan Bernalek irabazi du Giroa 21. etapa jokatu ostean. Euskal txirrindulariei dagokienez, Pello Bilbao izan da onena, sailkapen nagusiko 13. postuan, 37'58"ra.
2021/05/29 - 19:48
Carusok irabazi du mendiko azken etapa, eta Bernalek erabakita utzi du lasterketa
Italiarrak bere lehen garaipen handia lortu du itzuli handi batean, Pello Bilbaoren lan bikainaren laguntzarekin. Igandean, azken etapa jokatuko dute: erlojuaren kontrako saioa.
2021/05/28 - 20:18
''Defentsiboak izan behar gara eta egiten ditugun esfortzuak kontrolatu behar ditugu''
Egan Bernal Italiako Giroko liderrak 19. etapan gertatu denaren analisia egin du. Gainera, azken bi etapei buruz ere hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/05/26 - 19:22
Dan Martinek irabazi du etapa eta Yatesek Bernalekiko zuen desabantaila murriztu du
Irlandarrak irabazi du Giroko 17. etapa. Egan Bernal liderrak txakalaldia izan du, eta hirugarren izan den Simon Yatesek 53 segundo atera dizkio kolonbiarrari.
2021/05/25 - 20:40
Aldaketak 19. etapako ibilbidean, Mottaroneko teleferikoaren istripuarengatik
Italiako Giroko antolatzaileek jakinarazi dutenez, ostiraleko etapa ez da Mottaronetik pasako. Hasieran aurreikusita zegoen azken-hirugarren mendatea Gigneseko igoerak ordezkatuko du.
2021/05/24 - 22:56
Egan Bernal: ''Yates zailtasunekin zebilela ohartzean, erasoa jotzea erabaki dut''
Egan Bernal kolonbiarrak lidergoa sendotu du Giroko 16. etapa irabazita, eta bere aurkari zuzenenei, besteak beste Simon Yatesi, denbora gehiago aterata.
2021/05/24 - 18:37
Bernalen beste erakustaldi bat Giroko etapa nagusian
Ineosek talde indartsuena dela baieztatu du gaur ere. Gorka Izagirre eguneko ihesaldian izan da, eta zortzigarren postuan amaitu du etapa.
2021/05/21 - 19:48
Nizzolok irabazi du esprintean Veronako etapa, eta Bernalek lider jarraitzen du
Italiarraren atzetik Edoardo Affini (Jumbo Visma) herrikidea eta Peter Sagan esloveniarra (Bora Hansgrohe) helmugaratu dira.