Kolonbiako Txirrindularitza
2021/05/26 - 19:22
Dan Martinek irabazi du etapa eta Yatesek Bernalekiko zuen desabantaila murriztu du
Irlandarrak irabazi du Giroko 17. etapa. Egan Bernal liderrak txakalaldia izan du, eta hirugarren izan den Simon Yatesek 53 segundo atera dizkio kolonbiarrari.
2021/05/25 - 20:40
Aldaketak 19. etapako ibilbidean, Mottaroneko teleferikoaren istripuarengatik
Italiako Giroko antolatzaileek jakinarazi dutenez, ostiraleko etapa ez da Mottaronetik pasako. Hasieran aurreikusita zegoen azken-hirugarren mendatea Gigneseko igoerak ordezkatuko du.
2021/05/24 - 22:56
Egan Bernal: ''Yates zailtasunekin zebilela ohartzean, erasoa jotzea erabaki dut''
Egan Bernal kolonbiarrak lidergoa sendotu du Giroko 16. etapa irabazita, eta bere aurkari zuzenenei, besteak beste Simon Yatesi, denbora gehiago aterata.
2021/05/24 - 18:37
Bernalen beste erakustaldi bat Giroko etapa nagusian
Ineosek talde indartsuena dela baieztatu du gaur ere. Gorka Izagirre eguneko ihesaldian izan da, eta zortzigarren postuan amaitu du etapa.
2021/05/21 - 19:48
Nizzolok irabazi du esprintean Veronako etapa, eta Bernalek lider jarraitzen du
Italiarraren atzetik Edoardo Affini (Jumbo Visma) herrikidea eta Peter Sagan esloveniarra (Bora Hansgrohe) helmugaratu dira.
2021/05/19 - 20:43
Bernal: ''Gaur helburua bete dugu, baina oraindik asko geratzen da Giroa amaitzeko''
Egan Bernal Italiako Giroko liderrak 11. etaparen analisia egin du, eta lasterketan geratzen denari buruz ere mintzatu da. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/05/19 - 19:24
Schmidentzat etapa garaipena eta Bernalek lidergoa sendotu du
Mauro Schmidek lortu du garaipena Giroko 11. etapan. Egan Bernalek aldeak handitu ditu aurkari zuzenekiko. Vlasovi 23 segundo sartu dizkio, eta bi minutu eta zortzi segundo atera dizkio Evenepoeli.
2021/05/16 - 01:52
Winner Anaconak irabazi du Andratx Saria, Mikel Iturria hirugarren dela
Winner Anacona (Arkea) kolonbiarrak Port d'Andratx-Mirador d'Es Colomer Saria irabazi du, 161,3 kilometrokoa, helmugara bakarrik iritsi ostean. Lehia bizia izan du bigarren izan den Vegard Laengen norvegiarrarekin (UAE), eta hirugarren tokian heldu den Mikel Iturria (Euskaltel-Euskadi) gipuzkoarrarekin.
2021/05/13 - 20:07
Mader, garaile mendate gainean amaitu den lehen etapan; Valter da lider berria
Gino Maderrek irabazi du 6. etapa eta Attila Valterrek jantzi du liderraren elastikoa. Bernal, Dan Martin eta Evenepoel irabazlearengandik 12 segundora helmugaratu dira. P. Bilbaok denbora galdu du.
2021/05/04 - 23:11
Castroviejo, Ineosek Girorako hautatutako zortzi txirrindularien artean
Jonathan Castroviejok 2021eko Italiako Giroan parte hartuko du Ineos Grenadiers taldearekin. Bizkaitarra izango da Egan Bernal taldeburuaren laguntzaileetako bat.
2021/05/02 - 18:35
Nairo Quintanak eskuratu du Asturiasko Itzulia
Lasterketako hirugarren eta azken etapa Pierre Latour frantziarrarentzat izan da.
2021/05/01 - 22:17
Hector Carreterok irabazi du 2. etapa eta Nairo Quintanak lider jarraitzen du
Movistarreko txirrindularia izan da azkarrena Cangas del Narceako helmugan izandako esprintean, liderraren aurretik.
2021/04/30 - 23:59
Nairo Quintana nagusitu da Asturiasko Itzuliko lehen etapan
Txirrindulari kolonbiarrak lehen etapa irabazi du eta lasterketako liderra da.
2021/04/20 - 20:46
Simon Yatesek etapa garaipena eta lidergoa eskuratu ditu, erakustaldia emanda
Britainiarrak irabazi du Alpeetako Tourreko 2. etapa Pavel Sivakovi 40 segundo eta Dan Martini 58 segundo aterata. Pello Bilbao eta Nairo Quintana irabazlearengandik 1'42ra helmugaratu dira.
2021/04/19 - 14:56
Abian da Alpeetako Tourra
Pello Bilbaok Italiako Giroa ondo prestatzeko lasterketa honetan hartuko du parte.
2021/03/24 - 20:09
Adam Yatesek irabazi du hirugarren etapa eta lider berria da
Adam Yatesek lortu du garaipena Kataluniako Voltako hirugarren etapan, eta liderraren elastikoa jantzi du.
2021/03/24 - 18:45
Etapa garaipena eta lidergoa eskuratu ditu Adam Yatesek
Britainia Handiko txirrindulariak irabazi du Kataluniako Voltako hirugarren etapa eta liderraren elastikoa jantzi du.
2021/03/21 - 13:10
Astelehenean abiatuko da Kataluniako Volta
Aurtengo edizioko zazpi etapetan denetarik izango da: esprinterrentzako aukerak, mendia eta erlojupeko bat.
2021/03/12 - 20:59
Nairo Quintanari eman diote 2017ko Asturiasko Itzuliko garaipena
Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak lau urteko zigorra ezarri dio dopinagatik Raul Alarcon urte horretan Asturiasko Itzulia irabazi zuen txirrindulariari.
2021/03/12 - 18:04
Van der Poelek lortu du etapa garaipena eta Van Aertek lidergoari eutsi dio
Mathieu Van der Poelek irabazi du Tirreno-Adriatikoa lasterketako hirugarren etapa, azken metroetan Wout Van Aert liderra mendean hartuta. Mikel Landa sailkapen nagusiko laugarren postuan da.