Kolonbiako Txirrindularitza
2021/12/20 - 17:20
Txirrindularitzak 2021ean utzi dituen une esanguratsuenak
2021. urteak hainbat une esanguratsu utzi ditu txirrindularitza munduan, gizonezkoen zein emakumezkoen mailetan. Bideo honetan bildu ditugu momentu azpimarragarrienak.
2021/11/09 - 17:38
2022ko Giroko etapa "mugituak" deiturikoen ibilbideak
Gehienak zailtasun handikoak eta gorabehera askokoak izango dira, amaiera harrigarriak bultzatzeko.
2021/10/15 - 15:15
Miguel Angel 'Superman' Lopezek Astanarekin sinatu du 2023ra arte
Kolonbiarrak sei urte eman zituen aurretik Astanan, 2015 eta 2020 artean, eta Movistarrek fitxatu zuen ondoren. Duela hilabete, baina, kontratua eten zuten, Espainiako Itzulian gertatutakoaren ondorioz.
2021/09/04 - 20:56
Miguel Angel Lopezek Vuelta utzi du etapa amaitu aurretik, podiumeko lehiatik at geratu dela ikusita
Kolonbiarra sailkapen nagusiko hirugarren postuan zegoen 20. etapa jokatu aurretik.
2021/09/04 - 20:25
Champoussinek ezustekoan eraman du etapa, Miguel Angel Lopezek lasterketa era polemikoan utzi duen egunean
Kolonbiarra hirugarren joan da sailkapen nagusian eta bizikletatik jaistea erabaki du faboritoen ihesaldian sartu ez eta podiuma galduko zuela ikusita. Orain Jack Haig da hirugarren, Roglicen eta Masen atzetik.
2021/09/02 - 23:31
Miguel Angel Lopezek irabazi du aurtengo edizioko etapa nagusia
Helmugara bera bakarrik iritsi da, Primoz Roglic liderraren eta Enric Mas sailkapeneko bigarrenaren aurretik.
2021/09/02 - 22:34
Miguel Angel Lopezek irabazi du Gamoniteirun, eta Roglicek lidergoari eutsi dio
Sailkapen nagusian, esloveniarrak 2:30eko aldea du Enric Masekin eta 2:53koa etapa garailearekin.
2021/09/01 - 22:03
2021eko Espainiako Itzuliko 17. etaparen laburpena
Bideo honetan Covadongako Aintziretan bukatu den Espainiako Itzuliko 17. etapa ikusgarriaren unerik onenak ikus ditzakezu.
2021/09/01 - 21:08
Roglicek Covadongako aintziretan lezioa eman eta kamiseta gorria berreskuratu du
Esloveniarrak Egan Bernal atzean utzi eta bakarrik iristea lortu du, 4h.34.45eko denborarekin. Sailkapen nagusiko aurkari zuzenen taldea 1.35 minututara iritsi da.
2021/08/31 - 21:40
Espainiako Itzuliko 16. etaparen laburpena
Vueltak gainditu du jada 16. etapa eta azken txanpan sartu da. Bideo honetan dituzu ikusgai eguneko momentu esanguratsuenak.
2021/08/31 - 20:12
Jakobsenek bere hirugarren garaipena lortu du Espainiako Itzulian, 16. etapan nagusituta
Fabio Jakobsen nagusitu da Vueltako 16. etapan, esprintean onena izanda. Nederlandarrak hiru garaipen erdietsi ditu jada aurtengo Espainiako Itzulian. Sailkapen nagusiko lehen postetan ez da aldaketarik egon eta Eikingek jarraitzen du lidergoan.
2021/08/25 - 21:36
Espainiako Itzuliko 11. etaparen laburpena
Vueltak gainditu du lehen erdia, eta bideo honetan duzu ikusgai hamaikagarren etapak eman duena.
2021/08/24 - 20:56
Storerren bigarren garaipena, lider aldaketa eta Roglicen erasoa eta erorikoa
Espainiako Itzuliak gainditu du jada hamargarren etapa eta bideo honetan duzu ikusgai laburpen onena.
2021/08/20 - 21:43
Valverde Vuelta uztera behartu duen erorikoa eta 7. etaparen laburpena
Espainiako Itzuliak gainditu jada zazpigarren etapa. Bideo honetan dituzu ikusgai etapako momentu esanguratsuenak.
2021/08/19 - 21:13
Espainiako Itzuliko seigarren etaparen laburpena
Vueltak gainditu du jada seigarren etapa eta bideo honetan ikus dezakezu jardunaldiaren laburpena.
2021/08/19 - 20:14
Cort Nielsenek irabazi du Espainiako Itzuliko 6. etapa eta Roglicek jantzi du liderraren elastikoa
Magnus Cort Nielsen nagusitu da Cullerako Mendian amaitu den etapan. Primoz Roglic bigarren izan da, eta esloveniarra kokatu da sailkapen nagusiko lehen postuan.
2021/08/18 - 21:51
Vueltako 5. etaparen laburpena: erorikoak, esprinta eta lider aldaketa
Espainiako Itzuliko bosgarren etapak denetarik izan du. Bideo honetan duzu ikusgai laburpenik onena.
2021/08/18 - 21:20
Philipsenek irabazi du bosgarren etapa eta Elissonde da Espainiako Itzuliko lider berria
Jasper Philipsenek garaipena lortu du Albaceten, esprintean Jakobsen eta Dainese mendean hartuta. Rein Taaramaek lidergoa galdu du eroriko baten ondorioz, eta Kenny Elissondek jantzi du jertse gorria.
2021/08/17 - 21:24
Espainiako Itzuliko 4. etaparen laburpena
Vueltak gainditu du jada laugarren etapa eta bideo honetan duzu ikusgai laburpena.
2021/08/17 - 20:24
Jakobsenek irabazi du Espainiako Itzuliko laugarren etapa eta Taaramaek lidergoari eutsi dio
Fabio Jakobsen nagusitu da Molina de Aragonen amaitu den etapan, esprintean Demare eta Cort mendean hartuta. Rein Taaramaek erorikoa izan du, baina sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.