Kolonbiako Txirrindularitza
2020/10/14 - 22:44
Nairo Quintanak amaitutzat eman du denboraldia belauneko lesioaren eraginez
"Haustura dut ezker belauneko errotulan eta ziurrenik ebakuntza egin beharko didate ahalik eta azkarren, datorren denboraldian taldearekin sasoiko egoteko", adierazi du kolonbiarrak.
2020/10/04 - 01:40
Miguel Angel Lopezek ez dauka hausturarik erlojupekoan erori eta gero
Kolonbiarrak Italiako Giroa utzi behar izan du lehen etapan erorikoa izan ondoren.
2020/10/03 - 18:56
Miguel Angel Lopezek erorikoa izan du erlojupekoan, eta erretiratu egin da
Miguel Angel Lopez kolonbiarra (Astana) erori egin da larunbateko erlojupekoan, Italiako Giroko lehen etapan, eta anbulantzian eraman behar izan dute.
2020/10/03 - 18:36
Filippo Ganna, erlojupekoan nagusi
Italiarrak garaipenarekin estreinatu du erlojupekoko munduko txapeldunaren mailota Italiako Giroan. Atzetik, Joao Almeida eta Mikkel Bjerg sailkatu dira, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.
2020/09/22 - 00:08
Zenbait atxilotu Arkearen inguruko ikerketan, dopinagatik
Frantziako Poliziak taldearen hainbat gela miatu zituen asteazkenean, horien artean Nairo Quintana kolonbiarrarena.
2020/09/21 - 15:32
Nairo Quintanaren hoteleko gela arakatu zuen Frantziako Poliziak
Bertako prentsak argitaratu duenez aurreko asteazkenean gertatu zen, Alpeetako Megeve hotelean hain zuzen ere.
2020/09/21 - 01:21
2020ko Frantziako Tourreko sailkapenak
Tadej Pogacar esloveniar gazteak eskuratu du 2020ko Tourreko azken garaipena. Mikel Landak, berriz, laugarren tokian amaitu du lasterketa.
2020/09/17 - 21:39
Quintana: ''Orain garrantzitsuena da egunak pasatzen joatea eta Parisera iristea''
Nairo Quintana Arkea taldeko txirrindulariak adierazpen hauek egin ditu Tourreko 18. etaparen ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2020/09/17 - 16:48
5 gizon, eguneko protagonista, tartean Pello Bilbao
Richard Carapaz, Michal Kwiatkowski (Ineos Grenadiers), Pello Bilbao (Bahrain-McLaren), Nicolas Edet (Cofidis) eta Marc Hirschi (Team Sunweb), ihesaldian sartu dira.
2020/09/16 - 23:10
Superman, inoiz baino gehiago
Miguel Angel Lopezek irabazi du Tourreko 17. etapa. Roglici 11 segundo atera dizkio, baina esloveniarrak 17 segundo sartu dizkio Pogacarri. Landak kale egin eta denbora galdu du.
2020/09/16 - 20:23
M.A. Lopez: ''Omar Frailek bizitza eman du niri amaieraraino laguntzeko''
Miguel Angel Lopezek irabazi du Tourreko 17. etapa. Astana taldearen lana goraipatu du, batez ere, Omar Fraile euskal txirrindulariak egindakoa.
2020/09/16 - 20:02
Col de la Lozeko igoerako azken kilometroak
Tourrak atzean utzi du jada edizio honetako etapa gogorrena eta bideo honetan duzu ikusgai Col de la Lozeko igoeraren zatirik gogorrena; azken 4 kilometroak.
2020/09/16 - 18:54
'Superman' Lopez, indartsuena etapa nagusian; Landak denbora galdu du
Astana taldeko txirrindulari kolonbiarra sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da. Mikel Landa zazpigarren helmugaratu da, irabazlearengandik 1:20ra.
2020/09/16 - 11:33
Egan Bernal kolonbiarrak Tourrean ez jarraitzea erabaki du
Frantziako etapa nagusia jokatu behar den egunean Bernalek ez du irteera hartuko. Sorbaldako mina du eta eta sailkapenean oso atzean dago jada.
2020/09/15 - 21:57
Bernal: ''Asko sufritu dut bizkarreko minaren ondorioz''
Egan Bernalek (Ineos) denbora asko galdu du Tourreko 16. etapan. Txirrindulari kolonbiarrak onartu gin du fisikoki ez dela ondo aurkitzen. (adierazpenak gaztelaniaz)
2020/09/15 - 19:35
Bernalek denbora asko galdu du hamaseigarren etapan
Egan Bernal (Ineos), egungo Tourreko irabazleak, denbora mordoa galdu du Tourreko 16. etapan, garaipena lortzeko faboritoekiko. Ez da gai izan tropelaren erritmoa jarraitzeko.
2020/09/15 - 11:18
Alpeak, Tourreko epaile
Frantziako Tourreko bigarren atseden eguna dugu gaur. Koronabirusaren PCR testak egiteko eguna eta lasterketaren hirugarren asteari begiratzeko momentua.
2020/09/13 - 22:33
Egan Bernal: 'Banekien atzean geratuko nintzela'
Egan Bernalek etsipen handiz hitz egin du 15. etaparen ostean. Izan ere, kolonbiarrak ezin izan du faboritoen erritmoa jarraitu eta atzean geratu da.
2020/09/13 - 20:36
Horrelakoak izan dira Grand Colombierreko azken 5 kilometroak
Tadej Pogacarrek irabazi du 2020ko Frantziako Tourreko 15. etapa. Horretan, Primoz Roglicek lidergoari eusti dio eta Quintana eta Bernal sailkapen nagusitik at geratu dira.
2020/09/13 - 19:55
Quintana eta Bernal atzean geratu dira Grand Colombierren
Nairo Quinana eta Egan Bernal atzean geratu dira 15. etapako azken mendatean. Kolonbiarrak sailkapen nagusia lehiatzetik urrun dira orain.