Jonathan Castroviejo
2025/10/21 - 21:01
Jonathan Castroviejo: ''Txirrindularitza kirol oso zaila da; asko ematen dizu, eta asko kendu ere''
Ziklista bizkaitarrak txirrindularitza profesionala utzi du urrian. Bere ibilbidean nagusiki nabarmendu da erlojupekoetan eta taldeka egin duen lanagitk. Azken hamabost urteetako txirrindularirik onenetako batzuekin lan egin du Castroviejok.
2025/06/01 - 23:06
Vismaren garaipen osoa: Yatesek irabazi du Giroa eta Kooijek azken etapa
Britainiarrak 2025eko Italiako Giroa irabazi du, azken etapa ezer jokoan egon gabe igaro ondoren. Bere taldekideak azken etapa garaipena lortu du.
2025/05/31 - 19:03
Simon Yatesek Giroa erabakita utzi du, Del Toro eta Caparaz Finestren birrinduta
Colle delle Finestreko igoeran, britainiarrak erasoa jo du, eta etapa ez ezik, sailkapen nagusia ere astindu du. Chris Harper australiarra nagusitu da gaurko etapan.
2025/05/30 - 21:50
2025eko Italiako Giroko 20. etaparen profila: Verres-Sestriere (205 kilometro)
Azken-aurreko etapa. Profil menditsua du eta txirrindulariek 4 mendate igo beharko dituzte: 4. mailako bat, 3. mailako bat, 2. mailako bat eta maila bereziko beste bat. Giroaren 108. edizioa erabakita geratuko da.
2025/05/30 - 20:05
Prodhommek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Del Torok lidergoari eutsi dio
Prodhommek helmugarako 28 kilometroren faltan jo du erasoa, Antonio Tiberi (Bahrain) eta Giulio Pellizzari (Red Bull) italiarrak atzean utzita.
2025/05/29 - 20:44
2025eko Italiako Giroko 19. etaparen profila: Biella-Champoluc (166 kilometro)
108. Italiako Giroko azken-hirugarren etapak 166 kilometroko ibilbidea du, eta bost mendate; horietako hiru, Col Tzecore, Col Saint-Pantaleon eta Col de Joux, 1. mailakoak dira. Hala, gakoa izan litekeen jardunaldia da.
2025/05/29 - 19:53
Denz bakarrik nagusitu da trantsizio etapan eta Del Torok lider jarraitzen du
Ostegun honetan Juan Ayusok (UAE) lasterketa utzi du, hasiera batean Giroko maglia arrosa irabazteko faboritoetako bat.
2025/05/28 - 20:00
2025eko Italiako Giroko 17. etapako azken 2 kilometroak
Italiako Giroaren 108. edizioak atzean utzi du 17. etapa, eta bideo honetan dituzu ikusgai azken bi kilometroak, oso-osorik.
2025/05/28 - 19:25
Del Torok irabazi du Giroko 17. etapa, eta segundo batzuk sartu dizkie Carapaz eta Yates aurkari zuzenei
Isaac Del Torok bereganatu du garaipena 2025eko Italiako Giroko 17. etapan. Gainera, gainsariak kontuan hartuta, 10 segundo sartu dizkio Richard Carapaz sailkapen nagusiko bigarrenari eta 25 Simon Yates hirugarrenari.
2025/05/27 - 23:33
2025eko Italiako Giroko 17. etaparen profila: San Michele all'Adige-Bormio (155 kilometro)
Hiru mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, helmugarako 48 kilometrora, Mortirolo da. Etapa gogorra da; sailkapen nagusian mina egin nahi duenak aukera bikaina izango du, profilak hala ahalbidetzen baitu.
2025/05/27 - 19:36
Scaronik eta Fortunatok Astanaren erakustaldia gidatu dute, eta Simon Yatesek 26 segundora du Del Toro, Giroan
Passo di San Valentinon amaitu den etapa ikusgarria izan da; Astana taldeak garaipen bikaina lortu du, bi gizon lehen bi postuetan jarrita, Simon Yates eta Richard Carapaz oso ondo aritu dira, Ayuso erabat jokoz kanpo gelditu da, eta Roglicek Giroa utzi behar izan du.
2025/05/27 - 13:44
Castroviejo: ''Profesionaletan emango dudan azken urte honetaz gozatzen saiatuko naiz sasoi amaierara arte''
Jonathan Castroviejok erretiroa hartuko du 2025 denboraldi amaieran. Italiako Giroko 16. etapa hasi aurretik EITB Mediari azaldu dio zegartik hartu duen txirrindularitza uzteko erabakia. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/05/27 - 02:07
2025eko Italiako Giroko 16. etaparen profila: Piazzola Sul Brenta-San Valentino (203 km)
Mendiko etapa handia, 2. mailako mendate batekin eta 1. mailako hiru mendaterekin. San Valentinoko 18,1 kilometroko igoerak emango dio amaiera egunari. Etapa zuzenean ikusi ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/05/26 - 14:03
Jonathan Castroviejok erretiroa hartuko du denboraldi amaieran
Euskal ziklistak txirrindularitza utziko du 2025 sasoi bukaeran, 17 denboraldi profesional mailan eman ostean.
2025/05/25 - 19:30
Helmugatik 40 kilometrora eraso eginez bereganatu du Carlos Veronak Giroko 15. etapa
Sailkapen nagusiko podiumean ez da aldaketarik egon, baina Primoz Roglic (Red Bull) esloveniarra hamargarren postura jaitsi da jardunaldi txar baten ostean.
2025/05/25 - 10:32
2025eko Italiako Giroko 15. etaparen profila: Fiume Veneto-Asiago (219 km)
Maiatzaren 25eko etapak hiru mendate izango ditu (4. mailako bat, 2. mailako bat eta 1. mailako bat), eta azken metroek goranzko joera dute. Etapa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en 11:15ean hasita, ETB4n 14:00etatik aurrera eta ETB1en 15:05etik aurrera.
2025/05/24 - 19:37
Asgreenek erakustaldia eman du eroriko handi batek markatutako etapan
23 kilometroren faltan, 10 txirrindulariko erorikoa izan da, besteak beste, Pello Bilbao, Mads Pedersen eta Giulio Ciccone.
2025/05/23 - 19:18
Pedersenek bere laugarren etapa irabazi du eta Del Torok abantaila handitu du
Txirrindulari danimarkarrak Van Aert gainditu du Vicenzako esprintean, eta Del Toro, berriz, lehen postuan sendotu da, hirugarren helmugaratuta.
2025/05/22 - 19:49
Olav Kooijek irabazi du Viadanan izandako esprinta, eta Del Torok Italiako Giroko lider jarraitzen du
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari herbeheretarra izan da onena probako hamabigarren etapa erabaki duen esprintean; 2024ko ekitaldian lortutakoa ere zenbatuta, Kooijek bi garaipen daramatza Italiako Giroan.
2025/05/21 - 19:25
Richard Carapazek irabazi du Castelnovo ne' Montin, Del Toro bigarren izan dela, eta lehia bizia dabil Giroan
EF Education taldeko txirrindulari ekuadortarrak eraso bikaina egin du Pietra di Bismantovarako igoeran, helmugarako bederatzi kilometro gelditzen zirela, eta aldeari eutsi dio; Isaac del Torok (UAE) oso indartsu dabilela erakutsi du berriro, eta Azparren eta Pello Bilbao ondo aritu dira.