Jagoba Arrasate
2023/05/07 - 16:17
Jagoba Arrasateren eta Osasunako jokalarien malkoak, finala bukatzean
Jagoba Arrasatek, jokalariek eta Osasunako zaleek ezin izan diete malkoei eutsi, Real Madrilen aurka Errege Kopako finala galdu ostean.
2023/05/07 - 03:07
Jagoba Arrasate: ''Batez ere, pena utzi dit finalak, gure zaleek Kopa hau merezi zutelako''
Osasunako entrenatzaileak, finala amaituta, adierazi du talde gorritxoaren jokalariek "partida eta Kopa itzela" egin dutela. Deitoratu egin du Real Madrilen bigarren gola, kontuan izanik noiz eta nola jazo den, eta Jon Moncayilaren lana nabarmendu du.
2023/05/07 - 01:59
Osasuna Koparik gabe geratu da Real Madrilen aurkako finala galdu ondoren (2-1)
Gorritxoek Rodrygoren gol bat jaso dute partida hasi eta berehala, eta Torroren golarekin markagailua berdindu arren, brasildarra izan da berriz ere borreroa, azken 2-1ekoa sartu baitu.
2023/05/06 - 16:45
Berriatuko herria, Jagoba Arrasaterekin
Entrenatzaile bizkaitarraren sorterriko bizilagunek kamiseta gorria jantzi eta Osasunaren alde egingo dute gaur, Real Madrilen aurkako Kopako finalean.
2023/05/06 - 13:14
Osasuna zaleak etengabe ari dira Sevillara iristen
Azken oruetan, zale gehiago abiatu dira Sevillara trenez eta hegazkinez, Real Madrilen aurkako finalaz disfrutatzeko asmoz.
2023/05/05 - 22:35
Osasunak historia egin nahi du Cartujan, bere lehen Kopa irabaziz
22.000 zalek baino gehiagok bultzatuko dute, Sevillako futbol zelaian, Nafarroako taldea; larunbatean, Jagoba Arrasateren gizonek Osasunaren bigarren finala jokatuko dute, Real Madrilen aurka, eta entrenatzaileak "euren onena" eman dezatela eskatu die. EITBk zuzenean emango du.
2023/05/05 - 21:09
Jagoba Arrasate: ''Irabazteko aukera bakarra gauzak ondo egitea eta zaleak gurekin izatea da''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak adierazi du "lasai" daudela "naturaltasunez" daramaten Errege Kopako finalaren aurrean. "Bertsiorik onena" eskatu die bere jokalariei.
2023/05/05 - 20:05
2023ko Kopako finala: Real Madril-Osasuna
Osasunak, Cartujan, Euskal Herritik iritsitako 20.000 zalek baino gehiagok bultzatuta, bere historiako bigarren Kopako finala jokatuko du, Real Madrilen aurka; gorritxoak, Sevillan, Kopako lehen titulua irabazten ahaleginduko dira.
2023/05/04 - 20:06
Iruñea Osasunaren kamiseta gabe geratu da
Kopako finalera heldu izanaren ilusioarekin, asko taldearen ekipamendua erosten hasi ziren. Gaur egun, ez dago Osasunaren kamiseta gehiagorik hiri osoan, eta orain egindako enkarguak maiatzaren 9ra arte ez dira hasiko entregatzen.
2023/05/04 - 13:50
Nacho Vidalek ezingo du Kopako finala jokatu, eta baja izango da Ligan Osasunari geratzen zaizkion partidetan
Atzelariak ezkerreko hankako aduktore luzea du minduta, asteleheneko entrenamendutik, eta ez du Cartujan zelairatzerik izango, larunbatean; halaber, Nafarroako taldeak Ligan dituen azken bost neurketetan ere ezin izango du jokatu.
2023/05/04 - 13:04
Luis Sabalza: ''Ez dut nahi larunbatean amaiera izatea; horrek beherakada ekarriko luke''
Radio Euskadiko "Kirol Gaua" saioan elkarrizketatu dute Osasunako presidentea, asteazkenean, Kopako finalerako hiru egun geratzen direla; Sabalzak Jagoba Arrasateren eta Braulio Vazquezen lana nabarmendu du: "Jendeari uzten badiozu dakiena egiten, jendeak bikain egiten du".
2023/05/02 - 23:52
Osasunak galdu egin du liga txapelketa ospatzear den Bartzelonaren aurka (1-0)
Jagoba Arrasateren taldeak 10 jokalarirekin jokatu du 27. minututik, epaileak Jorge Herrando debutariari txartel gorri zuzena atera ostean.
2023/05/01 - 16:55
Arrasate: ''Aste berezi batean sartzen gara, baina biharko partidan pentsatu behar dugu momentuz''
Jagoba Arrasate Osasunaren entrenatzailearen esanetan, bere taldeak Bartzelonaren aurkako partidan zentratu behar du, Kopa finala alde batera utzita.
2023/04/29 - 02:21
Arrasate: ''Ez gara partidara batere ondo sartu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailearen esanetan, bere taldea oso gaizki sartu da partidara, eta horrek eragotzi egin die bere jokalariei neurketari Realaren aurka nahi zuten bezala aurre egitea.
2023/04/29 - 00:57
Reala garaile atera da Sadarretik Osasunaren aurkako derbian (0-2)
Lehia oso parekatua izan da eta azkenean donostiarren alde erabaki da Sergio Herrerak bere atean sartutako golari eta Take Kubok azken minutuetan sartutako beste bati esker.
2023/04/27 - 19:29
Osasuna vs Reala, Europara begirako derbi bete-betea
Nafarrek, Kopako finala bertan dela, zazpigarren postua lortu nahi dute Europan jokatzeko, eta donostiarrek Txapeldunen Ligako postuetan finkatzea izango dute helburu.
2023/04/27 - 18:37
Arrasate: ''Freskotasuna bilatu behar dugu derbian gure onena emateko''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Sadarren Realaren aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du. Reala maila onean dagoen aurkari zaila dela ohartarazi du, eta partida "osoa" egin beharko dutela irabazteko.
2023/04/26 - 23:04
Real Madrilen aurkako Kopako finalean jantziko duen kamiseta aurkeztu du Osasunak
Cartujan izango duen aurkariaren kontra 80ko hamarkadan jokatutako partidak ekarri ditu gogora Nafarroako taldeak, elastiko berezi horren bidez. Darko Brasanac arduratu da ekipamendua aurkezteaz.
2023/04/26 - 20:47
David Garciari ebakuntza egingo diote sudurrean finala jokatuta, eta Chimy Avila Cartujan izateko lanean dabil
Osasunako kapitainak, asteartean, Cadizen aurkako partidan, luxazioa jasan zuen sudur trenkadan, eta maiatzaren 6ko partida erabakigarriaren ostean egingo diote ebakuntza. Aurrelari argentinarrak, aldiz, mina nabaritu zuen soleoan, beroketa ariketak egiten ari zirela.
2023/04/26 - 00:07
Ruben Garciaren gol bikainak eta Aitorren geldiketek eman diote garaipena Osasunari Cadizen (0-1)
Nafarroako taldeak 61. minutuan egin du gola, Ruben Garciaren jaurtiketa eder baten bidez, eta amaierara arte eutsi dio abantailari, Cadizek presio handia egin duen arren. Azken ordu laurdenean, Osasunak hamar jokalariz jokatu du; izan ere, Abderi txartel gorria erakutsi dio epaileak.