Jagoba Arrasate
2023/04/24 - 18:54
Arrasate: ''Espero dut Cadiz on bat, ondo dagoen taldea da; duen egoera ez da berria, lasai dabil''
Osasunako entrenatzaileak, talde gorritxoak Nuevo Mirandilla zelaian jokatu aurretik, aurreratu du taldeak egingo dituela hamaikakoan; izan ere, Betisen aurkako partidatik, alegia, larunbatetik, denbora oso laburra izan du Nafarroako taldeak atsedena hartzeko.
2023/04/21 - 15:51
Arrasatek adierazi du Betisen aurkakoa partida ''garrantzitsua'' dela eta Osasuna ez dagoela Kopan pentsatzen
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, talde gorritxoak Betisen aurka apirilaren 22an Sadarren jokatuko duen partidari buruz mintzatu da.
2023/04/15 - 02:31
Rayok Osasunaren euforia eten du (2-1)
Jagoba Arrasateren taldeak bi gol jaso ditu bi minuturen buruan, atsedenaldia heltzear zela, eta erabakigarriak izan dira partidaren bilakaeran. Moi Gomezek markagailuko aldea murriztu du bigarren zatian gorritxoen alde.
2023/04/13 - 18:52
Jagoba Arrasate: ''Rayok iaz baino erregistro gehiago baliatzen ditu, guk bezala''
Osasunak, ostiralean, 21:00etan, Vallecasen jokatuko du, Rayoren aurka; Jagoba Arrasate gorritxoen entrenatzaileak garrantzi handia ematen dio neurketari, kontuan izanik Nafarroako taldeak Lehen Mailan jarraitzeko puntuak lortu ahal dituela partida horretan bertan.
2023/04/12 - 23:44
Nafarroako Futbol Federazioak Kopako finalaren asteburuko partida guztiak atzeratu ditu
Atzeratu egin dute maiatzaren 6ko eta 7ko asteburuan Nafarroan jokatu behar zuten futbol jardunaldi osoa; izan ere, "Nafarroatik Sevillara zaleen joan-etorri oso handia" espero dute, Osasunak Real Madrilen aurka jokatuko duen finalerako.
2023/04/07 - 15:46
Arrasate: ''Elxen aurkakoa oso partida garrantzitsua da guretzat''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, talde gorritxoak Elxen aurka apirilaren 8an Sadarren jokatuko duen Santander Ligako partidari buruz hitz egin du.
2023/04/05 - 13:15
Kopako finalerdietako Athletic-Osasuna (1-1) partidako golak eta jokaldirik onenak
Bideo honetan Athletic vs Osasuna (1-1) neurketako jokaldirik onenak eta golak ikus daitezke, San Mamesen jokatu den 2023ko Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidari dagokiona.
2023/04/05 - 02:36
Jagoba Arrasate: ''Asko sufritu dugu, amaiera epikoa izan da''
Osasunako entrenatzaileak, pozarren finalerako sailkatzea lortuta, gogora ekarri du nola talde gorritxoa, bera fitxatu zuenean, Bigarren Mailan zegoen: "Esango balidate, ez nuen sinetsiko, baina lan handia dago atzean", adierazi du.
2023/04/03 - 23:35
Jagoba Arrasate, San Mameseko partidaz: ''Saiatzeko beharra dugu, eta lortzeko ilusioa''
"Merituak egin behar dira, finalera heltzeko, eta hori da nahi duguna, partida handia egin", adierazi du Osasunako entrenatzaileak, San Mameseko neurketaren bezperan. Gorritxoak eta Athletic asteartean arituko dira nor baino nor gehiago, Bilbon.
2023/04/01 - 01:28
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren zelaian (0-0), azken 25 minutuak hamar jokalariren aurka aritu ostean
Jagoba Arrasateren gizonek berdinketa baliotsua erdietsi dute, arerio zuzen baten etxean, eta Europako postuetatik oso gertu jarraitzen dute. Mallorca bigarren zatian geratu da gizon bat gutxiagorekin, eta Osasuna garaipenaren bila ibili da azken minutuetan.
2023/03/30 - 17:19
Jagoba Arrasate: ''Bi porrot izan ditugu azken bi partidetan, eta ezin gara lokartu''
Osasunak Mallorcaren aurka jokatuko du ostiralean, Visit Mallorca Estadi futbol zelaian, eta Jagoba Arrasate entrenatzaileak ohartarazi du gorritxoek nahi dutela "ilusioa sortzen duen astea ahal bezain ondo hasi".
2023/03/21 - 19:16
Chimy Avilak lesioa du soleoan eta Kopako finalerdia gal dezake
Klubak aurrelari argentinarraren lesioa baieztatu du, eta osatzeko epea bi aste eta hilabete artekoa izan ohi da.
2023/03/18 - 14:22
Arrasate: ''Ondo bagaude gure aukerak izango ditugu; sentsazio onekin heldu nahi dugu etenaldira''
Osasunak Vila-realen aurka jokatuko du igande honetan eta Jagoba Arraste prentsaurrean aritu da partidaren inguruko gakoak ematen. Arrasatek sentsazio onekin eta orain dituzten puntuak baino gehiagorekin heldu nahi du selekzioen etenaldira.
2023/03/12 - 01:37
Arrasate, Valentziaren aurkako partidako erabakien harira: 'Oso zaila egiten zait honetan sinesten jarraitzea'
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, larunbatean Valentziaren aurka galdu ostean (1-0), adierazi du partidarekin eta arbitrajearekin "oso haserre" dagoela. "Ahalegina egiten dugu, lasaitu eta zenbait gauza ulertu nahi ditugu, baina niri oso zaila egiten zait honetan sinesten jarraitzea".
2023/03/12 - 00:02
Osasunak Valentziaren aurka galdu du partida oso lehiatuan (1-0)
Kluiverten gol batek garaipena eman dio etxeko taldeari, emaitza handitu ahal izan duena Sergio Herrera atezainaren geldiketengatik izango ez balitz.
2023/03/10 - 16:03
Arrasate: ''Valentzia sailkapenean txarto dagoen taldea da, baina gure onena eman beharko dugu irabazteko''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, talde gorritxoak Valentziaren aurka larunbatean Mestallan jokatuko duen Santander Ligako 25. jardunaldiko partidarui buruz hitz egin du.
2023/03/07 - 00:12
Osasunak denboraldian lehen aldiz berdindu du Sadarren, Celtaren aurka (0-0)
Nafarroako taldea lehiakor ibili da, arerioa haren zelaian sartu du eta partida ona egin du. 24 partida jokatuta, Arrasateren gizonak zortzigarren postuan daude, 34 puntu lortuta, eta seigarren postua hiru puntura dute.
2023/03/05 - 15:19
Arrasate: ''Celta momentu onean dago; maila eman beharko dugu garaipena lortzeko''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Celtaren aurka jokatuko duten Ligako partidaz hitz egin du. Une onean dagoen taldea dela adierazi du, baina nafarrek garaipena lortu nahi dutela.
2023/03/02 - 00:46
Jagoba Arrasate: ''Ilusioak aurrera jarraitzen du beste hilabetez''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea gustura agertu da bere taldeak Athleticen aurka Errege Kopako finalerdietako joanekoan lortutako emaitzarekin (1-0), eta itxaropentsu dago itzuliko lehiarako.
2023/02/28 - 21:12
Ikusmin handia Osasuna-Athletic partidarako: Kopako finalerdia abian da
Sadar jendez lepo izango da kanporaketako joaneko neurketan. Nafarroako eta Bizkaiko taldeak asteazkenean arituko dira nor baino nor gehiago, 21:00etatik aurrera.