Jagoba Arrasate
2024/01/04 - 21:10
Arrasate: ''Garaipen oso garrantzitsua, behar genuena''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 19. jardunaldian Almeriaren aurka lortutako garaipenaren ostean hitz egin du. Taldeak egindako lana goraipatu du, "oso partida ona" egin duelako.
2023/12/16 - 10:35
Jagoba Arrasate: ''Gaurko partidak gauza asko ditu etxera zoriontsu joateko''
Osasunak azken unean irabazi du ostiral honetan Rayo Vallecanoren aurka Sadarren jokatu duen EA Sports Ligako 17. jardunaldiko lehen partida, 1-0. "Gaurko partidak gauza asko ditu etxera zoriontsu joateko", adierazi du Arrasatek norgehiagoka amaitu eta gero.
2023/12/10 - 22:11
Jagoba Arrasate: ''Lehen zati oso txarra egin dugu eta puntua garrantzitsua da''
Osasunak bana egin du Cadizekin Nuevo Mirandilla zelaian, EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partidan.
2023/12/10 - 22:01
Puntu bana Osasuna eta Cadizentzat, Nuevo Mirandilla zelaian (1-1)
Roger Martik, lehen zatian, eta Budimirrek, bigarrenezn, penaltiz, egin dituzte partidako golak.
2023/12/03 - 00:39
Osasunak eta Realak bana egin dute Sadarren jokatutako derbian
Moi Gomezek aurretik jarri ditu gorritxoak partidako 2. minutuan, eta Umar Sadiqek berdinketa lortu du 41.ean, gol ikusgarria sartuta.
2023/12/01 - 14:52
Arrasate: ''Eraginkorragoak izan behar gara aurkaria baino gehiago garen momentuetan''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Realaren aurkako euskal derbiari buruz hitz egin du. Gorritxoen eta txuri-urdinen arteko neurketa Sadarren jokatuko da, abenduaren 1ean, 21:00etan.
2023/11/26 - 17:40
Arrasate: ''Lehen golera arte partida oso ona egin dugu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 14. jardunaldian Vila-realen aurka jasotako porrotaren balorazioa egin du. Ondo hasi direla nabarmendu du, baina lehen golarekin dena aldatu dela.
2023/11/11 - 22:04
Osasunak berdinketarekin konformatu behar izan du Las Palmasen aurka (1-1)
Moleirok aurretik jarri ditu bisitariak 70. minutuan, baina Budimirrek banakoa egin du hiru minutu geroago.
2023/11/04 - 18:44
Arrasate: ''Azkenengo urteetan talde sendoa izan gara defentsan, eta hori berreskuratu behar dugu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Sadarren Gironaren aurka jasotako porrotaz hitz egin du. Taldeak lehen golari buelta emateko izan duen jarrera ona azpimarratu du, baina defentsan sendotasun handiagoa falta zaiela argitu du.
2023/10/29 - 17:48
Arrasate: ''Porrot krudela da, golak nola izan diren ikusita''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka azken minutuan galdu ostean hitz egin du. Golak nolakoak izan diren eta zein unetan heldu diren ikusita, porrota "krudela" izan dela adierazi du.
2023/10/25 - 19:25
Osasunak urtarrilaren 11n jokatuko du, Bartzelona aurkari, Superkopako finalerdia, Saudi Arabian
Osteguna da egun hori, eta partida Euskal Herriko 20:00etan jokatuko dute, Riad Saudi Arabiako hiriburuan. Real Madril-Atletico Madril finalaurrekoa urtarrilaren 10erako dago iragarrita, eta finala urtarrilaren 14an jokatuko dute.
2023/10/21 - 11:10
Jagoba Arrasate: ''Garaipen honek emango digu konfiantza puntu hori gauzak hobeto egiteko''
Osasunak 2-0 irabazi dio Granadari ostiral honetan EA Sports Ligako 10. jardunaldian. Jagoba Arrasatek adierazi duenez, "gaurko partida irabazi behar zen, bai ala bai". "Garaipen honek emango digu konfiantza puntu hori gauzak hobeto egiteko", gaineratu du Osasunako entrenatzaileak.
2023/10/20 - 19:20
Arrasatek, Iturregik eta Mujikak Espainiako Futbol Federazioaren Ramon Cobo saria jasoko dute
Sariak 2022-2023 denboraldiko kirol emaitzak aitortzen ditu, eta, horrez gain, entrenatzaile bezala izandako jarrera, jokabidea, errespetua eta kiroltasuna. espiritua.
2023/10/07 - 20:44
Arrasate: ''Porrot mingarria izan da; ilusio handia geneukan''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Real Madrilen aurka jasandako porrotaz hitz egin du, EA Sports Ligako 9. jardunaldian. Bigarren zati txarrak eta akatsek porrotera zigortu dituztela adierazi du.
2023/10/01 - 21:27
Osasuna garaile, Mendizorrotzan Alavesen aurka jokatutako derbian (0-2)
Arnaizen aurretik jarri ditu gorritxoak 36. minutuan egindako gol bikainaren bidea. 90.ean, eta Alaves bigarren zati ia osoa 10 jokalarirekin jotzen ari zenean, Budimirren bigarrena sartu du.
2023/10/01 - 21:14
Arrasate: ''Ez da gure partidarik onena izan, baina gauzak alde izan ditugu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Alavesen aurka irabazitako derbiaz hitz egin du. Sufritzen jakin dutela nabarmendu du, eta golak eta bat gehiagorekin jokatzeak lasaitasuna eman dietela.
2023/10/01 - 21:07
Budimir: ''Gaurko hiru puntuekin sailkapenean egon nahi dugun tokian jarriko gara, eta hortik gora''
Alavesen aurkako derbian lortutako garaipenari buruz hitz egin du Osasunako jokalariak. "Pozik nago sartutako golagatik, eta partida bakoitza ahalik eta gehien ematen saiatzen naiz" adierazi du. "Gaurko hiru puntuekin egon nahi dugun tokian jartzen gara, eta hortik gora begiratzera", gehitu du.
2023/09/30 - 15:39
Jagoba Arrasate: ''Alavesek Lehen Mailara itzuli berria den taldearen gosea du''
Osasunak euskal derbia jokatuko du igandean Mendizorrotzan, Alavesen aurka, LaLiga EA Sportseko 8. jardunaldian.
2023/09/30 - 12:06
Alavesek eta Osasunak puntuetan berdinduta ekingo diote derbiari, gorantz egiteko helburuarekin
Arabako taldearen eta talde gorritxoaren arteko norgehiagoka igande honetan izango da, Mendizorrotzan, 16:15ean.
2023/09/29 - 21:17
Bi neurketako zigorra ezarri diote Jagoba Arrasateri Atleticoren aurkako lehian ikusi zuen txartel gorriagatik
Lehiaketa Batzordeak erabaki du Osasunako entrenatzaileari bi partida zigorra ezartzea. Arrasatek txartel gorria ikusi zuen Atletico Madrilen kontrako partidan epaileari protesta egiteagatik, hark gorritxoen gola baliogabetu ostean.