Jagoba Arrasate
2024/03/03 - 14:46
Arrasate: ''Partida garrantzitsua da, aurrera begiratu behar dugu, eta jokoa badaukagu hobetzeko''
Jagoba Arrasatek martxoaren 4an, astelehenean, Osasunak etxean Alavesen aurka jokatuko duen euskal derbiaz hitz egin du.
2024/02/25 - 22:08
Jagoba Arrasate: ''Puntua ontzat eman behar dugu''
Osasunak bana egin du Las Palmasekin, LaLiga EA Sportseko 26. jardunaldian jokatutako partidan.
2024/02/14 - 20:11
Osasuna, lider geldikako jokaldietan
Real Madrilekin batera, Osasuna EA Sports Ligan geldikako jokaldietan gol gehien sartu dituen taldea da. Orain arte bederatzi gol sartu dituzte 24 jardunalditan eta honek, 10 puntu gehiago izatea ahalbidetu die.
2024/02/12 - 18:04
Luis Sabalza: ''Arrasateren berritzeaz aritu aurretik, ziurta dezagun Lehen Mailan jarraitzea''
Osasunako presidenteak ez du argitu nahi izan Jagoba Arrasate entrenatzailearen kontratua berritzeko asmoa duen ala ez. Bizkaitarraren kontratua 2024ko ekainean bukatzen da.
2024/02/10 - 22:25
Osasuna garaile, Realaren aurka jokatutako euskal derbian (0-1)
Partidako gol bakarra Ante Budimirrek egin du bigarren zatiaren hasieran. Txuri-urdinek hiru partida daramatzate ligan golik sartu gabe; lau, Errege Kopako azkena kontuan izanda.
2024/02/09 - 18:36
Arrasate, Reala-Osasuna derbiaz: ''Meritu handia dauka Reala egiten ari den denboraldiak''
Osasunak Reale Arenan jokatuko du larunbatean, aurreko igandean Celtaren aurka 0-3 galdu ostean. Entrenatzailearen esanetan, Donostian emaitza ona lortzeko, Osasunak erakutsi egin behar du talde lehiakorra dela.
2024/02/04 - 19:55
Arrasate: ''Etxean 0 eta 3 galtzen dugunean, balorazioa ezin da ona izan''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde gorritxoak Celtaren kontra 0-3 galdu ostean, Sadarren, EA Sports Ligako 23. jardunaldiko neurketa.
2024/01/30 - 22:24
Jagoba Arrasate, Chimy Avilaz: ''Ostegunean, taldearekin entrenatuko da; inork ez dit beste ezer esan''
Fitxaketak egiteko epea bi egun barru amaituko da, eta zurrumurru askok Betisekin lotzen dute Chimy Avila; Osasunako entrenatzaile Jagoba Arrasatek, baina, nabarmendu du espero duela ostegunean izatea jokalaria prest, bi egunez bakarka entrenatu ostean.
2024/01/28 - 22:11
Jagoba Arrasate: ''Berdinketa ontzat eman behar dugu''
Sevillak eta Osasunak bana egin dute LaLiga EA Sportseko 22. jardunaldiko partidan.
2024/01/21 - 18:35
Arrasate: ''Behar genuen Ligara bueltatu eta irabazi, 25 puntu, beheko postuak pixka bat urrun ikusi''
Osasunako entrenatzaileak talde gorritxoak Getaferen aurka eskuratutako garaipena izan du hizpide prentsaurrekoan. Jagoba Arrasateren iritziz, hiru puntuek lasaitasuna emango diote Osasunari.
2024/01/18 - 10:40
Realak Osasuna kanporatu du, eta final-laurdenetara sailkatu da (0-2)
Oyarzabalek, penalti puntutik, eta Merinok, 11 metroetatik egindako beste jaurtiketa baten aldaratzea aprobetxatuta, bigarren zatian lortutako golek sailkapena eman die txuri-urdinei.
2024/01/18 - 02:01
Arrasate: ''Ez gara Reala baino gutxiago izan, baina jokaldi batzuk erabakiorrak bihurtu dira''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailearen aburuz, bere taldea lehiakor agertu da realaren aurkako Kopako kanporaketan, baina epaileak hartutako erabakiek neurketa baldintzatu dute uste du.
2024/01/16 - 18:09
Arrasate: ''Une onean gaude, eta ahal dugu Realaren aurkako partida aurrera atera''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea sinetsita dago bere taldeak Reala kanporatu dezakeela Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketan, eta berriro ere "gau magiko" bat bizi ahal izateko, aurreko denboraldian gertatu legez.
2024/01/12 - 00:25
Arrasate: ''Arean gehiago asmatzea falta izan zaigu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Superkopako finalerdian Barçaren aurka galdu ostean hitz egin du. Kontrako golak partida aldatu duela uste du, eta eraginkortasun faltak kalte egin diela.
2024/01/11 - 23:02
Osasuna lehiakor batek porrot egin du Barçaren aurka Superkopan (2-0)
Gorritxoek partida ona egin dute, baina Lewandowskik eta Lamine Yamalek sartutako golei esker Kataluniako taldeak lortu du finalerako txartela.
2024/01/11 - 09:00
Osasuna titulu bat lortzeko aukera berri baten aurrean dago
Lortzen badu, Real Madril izango du aurkari finalean, beste finalerdian Atletico Madril mendean hartu ondoren (5-3).
2024/01/11 - 00:33
Arrasate: ''Irabazteko lehen pausua sinistea da''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea baikor agertu da Bartzelonaren aurkako Superkopako finalerdietako dueluari dagokionez. Garaipena lortzeko "argumentuak" badituztela dio, eta gakoa "sinistea" izango dela.
2024/01/10 - 12:12
Osasunak Chimy Avilaren bajarekin bidaiatu du Riadera
Gorritxoek Arabia Saudin jokatuko dute Espainiako Superkopa, Errege Kopako txapeldunorde gisa. Chimy Avila Jagoba Arrasateren deialditik kanpo geratu da, giharretako arazoak dituelako.
2024/01/07 - 20:37
Jagoba Arrasate: ''Lasaitua hartu dut, sailkatzea lortu dugu eta''
Osasunako entrenatzailea pozik azaldu da prentsaurrekoan, Castelloren aurka 0-1 irabazita gorritxoek Errege Kopako final-zortzirenetarako sailkatzea lortu baitute. Arrasate eta Osasuna Superkopari begira daude dagoeneko.
2024/01/07 - 19:49
Arnaizek Kopako final-zortzirenetan sartu du Osasuna, Castelloren aurka gola luzapenean eginda (0-1)
Jagoba Arrasateren gizonek partida ona jokatu dute Nou Castalian, eta aukerak izan dituzte kanporaketa lehenago ere erabakitzeko; dena den, 108. minutuan gauzatu dute zelaian erakutsitako nagusitasuna, Jose Arnaizek orduan egin baitu gol erabakigarria.