Jagoba Arrasate
2023/09/29 - 11:24
Aimar Oroz: ''Gimenezek bultza egiten dit eta, atzera joatean, hatzekin Witsel ukitzen dut''
Osasunak 0-2 galdu du, Sadarren, Athletico Madrilen aurka. Epaileak hartutako erabaki polemiko batek markatu du partida, David Garciaren gola baliorik gabe utzi baitu. "Nire ustez gola legala da" adierazi du Aimar Orozek, "Gimenezek bultza egin dit, eta atzera joatean hatsekin Witsel ukitu dut".
2023/09/29 - 01:39
Osasunak partida ausarta jokatu du Sadarren Atletico Madrilen aurka, baina ezin izan du punturik batu (0-2)
Griezmannek, 20. minutuan, eta Riquelmek, 81.ean, Atletico Madrilen golak egin dituzte. Nafarroako taldeak bigarren zati bikaina jokatu du, eta gutxienez berdinketa merezi izan du; Martinez Munuera epaileak, 77. minutuan, gol bat baliorik gabe utzi dio David Garciari, erabaki polemiko batean.
2023/09/23 - 21:15
Jagoba Arrasate: ''Puntuari balorea ematen diot, baina erabat gustura ez nago''
Osasunak eta Sevillak ezin izan dute markagailua ireki larunbat honetan Sadarren, eta bakoitza puntu bakarrarekin joan da etxera. "Partida parekatua izan da, baina aukera garbiak izan ditugu, eta hori da nire pena gaur, erabat konforme ez nago" adierazi du, besteak beste, gorritxoen entrenatzaileak.
2023/09/17 - 18:54
Arrasate: ''Jokaldi puntualetan ez dugu ondo lehiatu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea haserre agertu da Getaferen aurka galdu ostean. Markagailua bi aldiz berdindu ondoren, jokaldi gakoetan partidak ihes egin diela adierazi du.
2023/09/01 - 01:07
Hauek izan dira Brujas-Osasuna Konferentzia Ligako partidan izandako lau golak (2-2)
Mojicak eta Budimirrek 0-2koa ezarri dute, eta Jagoba Arrasateren taldeak alde izan du kanporaketa, hainbat minututan, baina Thiagok eta Skov Olsenek berdinketa jarri dute markagailuan, eta neurketa 2-2 amaitu da.
2023/09/01 - 00:41
Osasunak gertu izan du sailkapena Brujasen, baina Konferentzia Ligatik kanpo geratu da (2-2)
Brujas nagusi izan da neurketan, baina gorritxoak izan dira aurrea hartu dutenak kanporaketan, Mojicaren eta Budimirren bi golekin. Hala ere, Belgikako taldeak presioa egiten jarraitu, eta partida berdindu du hiru minuturen buruan, Thiagoren eta Olsenen golekin.
2023/08/31 - 16:42
Osasunaren jarraitzaileak baikor eta ilusioz, Brujasen
Osasunaren jarraitzaile askok ez dute hutsik egin, eta Brujasera bidaiatu dute. Zaila dela jakin arren, pozik eta itxaropentsu agertu dira, joaneko emaitzari buelta emateko asmoz.
2023/08/31 - 10:10
Osasunak itxaropentsu helduko dio Brujasen aurkako itzuliko partidari
Gorritxoen 1.000 zale baino gehiago izango dira Brujasen kontrako neurketa bertatik bertara ikusten. Horrez gain, zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/08/31 - 01:11
Jagoba Arrasate: ''Gure hurrengo erronka da Europan gau magikoa bizi izatea, saiatuko gara horrela izaten''
Osasunako entrenatzaileak, Brujasen aurkako bueltako partidaren atarikoan, adierazi du konfiantza handia duela jokalariengan. Arrasatek ez du uste Brujas, joanekoaren 1-2koa kontuan izanik, atzean sartuko denik, talde erasokorra baita.
2023/08/28 - 00:17
Arrasate: ''Garaipen handia lortu dugu, asko sufrituta''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Valentziaren aurka azken minutuan lortutako garaipenaz hitz egin du. Bi porrotetik etorrita, beharrezkoa zitzaien garaipen bat dela adierazi du.
2023/08/25 - 13:47
Oroz: ''Akatsak ordaindu ditugu, baina kanporaketa zabalik dago oraindik''
Aimar Oroz Osasunako jokalariak akatsak ordaindu dituztela azaldu du Brujasen aurka porrota jaso ondoren, baina oraindik gogotsu daudela itzuliko partidan emaitzari buelta emateko.
2023/08/25 - 13:42
Arrasate: ''Partida parekatua izan da, baina jasotako goletan gehiago egin genezakeen''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak partidaren analisia egin du Konferentzia Ligako joaneko partidan Brujasen aurka galdu ondoren. Ondo jokatu arren, erraztasunak eman dituztela adierazi du.
2023/08/25 - 00:31
Osasunak galdu egin du Brujasen aurka eta itzuliko partidan markagailua irauli beharko du (1-2)
Olsenek aurretik jarri du Belgikako taldea, eta Chimyk markagailua berdindu duen arren, Brujasek irabazi du partida Cuyperren golari esker.
2023/08/24 - 11:05
Osasuna, Brujasen aurkako kanporaketa Sadarren bideratzeko asmoz
Talde gorritxoa 16 urte geroago itzuliko da Europara, eta lehia hori zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 20:30etik aurrera.
2023/08/23 - 21:36
Jagoba Arrasate: ''Europan lehiatzeko gai garela erakutsi nahi dugu aurkari on baten aurka''
Osasunako entrenatzaileak Konferentzia Ligako play-offeko joaneko partidari heldu orduko prentsaurrekoa eman du. Berriatuako entrenatzaileak kanporaketa gogorra espero du Brujasen aurka, baina bere taldearen aukerez sinetsita dago.
2023/08/21 - 21:47
Osasunaren eta Brujasen arteko kanporaketa osoa, EITBn zuzenean
Gorritxoek Konferentzia Ligan Belgikako taldearen aurka jokatuko dituzten bi norgehiagokak EITBn izango dira ikusgai, telebistaz (ETB1) eta Internetez (eitb.eus).
2023/08/20 - 12:56
Arrasate: ''Ez da gure egunik onena izan, erraztasunak eman ditugu lehen zatian''
Jagoba ARrasate Osasunako entrenatzaileak tale gorritxoak Athleticen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du EA Sports Ligako 2. jardunaldiko euskal derbia amaitu ostean.
2023/08/18 - 16:09
Jagoba Arrasate: ''Badakigu gauzak ondo egin beharko ditugula emaitza ona lortzeko''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak bihar Athleticen aurka jokatuko duten derbia nola ikusten duen azaldu du gaurko prentsaurrekoan. Lehen jardunaldian lortutako garaipenaren ostean, gogotsu daudela azpimarratu du.
2023/08/13 - 21:26
Jagoba Arrasate: ''Oso pozik gaude, ligako lehenengo partida izan da eta hasteko erarik onena''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Celtaren aurka lortutako garaipenari buruz hitz egin du. Talde gorritxoak hasiera bikaina eman dio Ligari.
2023/08/12 - 15:31
Jagoba: ''Denboraldia hastean beti gogotsu gaude; irribarrea mantentzeko gauzak ondo egin behar dira''
Jagoba Arrasatek, Osasunako entrenatzaileak, Celtaren aurkako partidari buruz aritu da. Denboraldi hasieraz ere mintzatu da, lehiaketa ezberdinak aipatu ditu eta bere sentsazioez aritu da.