Golak
2025/10/20 - 11:55
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 9. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 9. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/10/20 - 11:44
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/10/19 - 20:37
Realak puntu eskasa lortu du hamarren kontra Balaidosen, eta zuloan segitzen du (1-1)
Txuri-urdinak 1-0 galtzen hasi dira, baina Celta hamar jokalarirekin geratu da atsedenaldia heldu baino lehen. Realak partidaren azken minutuan berdindu du markagailua, Carlos Solerrek buruz gola eginez.
2025/10/19 - 18:53
Athleticek puntu bat atera du Elxen partida eskasa jokatuta, eta erasoan arriskurik sortu gabe (0-0)
Zuri-gorriak ez dira Eder Sarabiaren taldea estutzeko gain izan, eta Unai Simonen geldiketek etxekoen garaipena saihestu dute.
2025/10/19 - 17:46
Reala nagusitasunez gailendu da Ipuruan (0-3)
Eibarrek ondo eutsi dio Realari lehen zatian, baina Edna Imadek partida erabakita utzi du atsedenaldiaren ostean, bi gol sartuta. Hirugarrena Lavogezek egin du, neurketaren azken minutuan.
2025/10/19 - 01:05
Osasunak ezin izan dio eutsi Atleticoren erasoari, eta etxetik kanpo punturik lortu gabe jarraitzen du (1-0)
Almadak sartu du partidako gol bakarra, eta gorritxoek kanpoan punturik lortu ezinik jarraitzen dute.
2025/10/18 - 22:14
Athleticek irabazi ezinda jarraitzen du (0-0)
Zuri-gorriek golik gabeko berdinketa lortu dute Alhama igo berriaren etxean. Ondorioz, lehenengo geldialdira garaipenik gabe iritsi dira, 5 berdinketa eta 3 porrot erdietsita.
2025/10/14 - 10:22
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 9. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/10/12 - 22:53
Real Madrilek Athletic garaitu du San Mamesen, eta jaitsiera postuetan da (1-4)
Real Madrilek Athletic jipoitu du, 1-4, San Mamesen, ia 10.000 zaleren aurrean, F Ligako 7. jardunaldian. Hortaz, zuri-gorriak azken-aurreko postuan dabiltza.
2025/10/12 - 21:43
Eibarrek eta Castellok hutsean amaitu dute Ipuruan (0-0)
Bi taldeek gola egiteko aukera argiak izan dituzte, baina Magunagoitiaren geldiketa bikainek eta aurrelarien punteria faltak ezinezko bihurtu dute gola egitea.
2025/10/12 - 16:55
Eibarrek azken minutuetan irabazi du Teneriferen aurkako partida (0-1)
Denboraldiko partidarik biribilena egin dute armaginek Kanaria aldean, eta Carmen Alvarezek 86. minutuan egindako golari esker eskuratu dituzte hiru puntuak.
2025/10/11 - 22:52
Carrerak eta Astiazaranek jaitsieratik atera dute Sanse (3-0)
Carreraren bi golek eta Astiazaranen beste batek eman diete garaipena txuri-urdinei Andorraren aurka. Bisitariek jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute azken ordu erdia.
2025/10/11 - 16:57
Realari azken hatsean ihes egin dio garaipenak Granadan (2-2)
Galtzen hasi arren, markagailua irauli dute txuri-urdinek, eta, hiru puntuak Donostiara eramango zituztela zirudienean, batekin konformatu behar izan dute.
2025/10/07 - 10:34
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/10/06 - 01:24
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 8. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 8. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/10/05 - 22:44
Partida txarra eta emaitza okerragoa Realarentzat Anoetan, Rayoren aurkako partidan (0-1)
Donostiarrek neurketa oso txarra egin dute eta bosgarren porrota jaso dute jokatutako zortzi jardunaldietan. Gipuzkoarrak sailkapeneko beheko postuetan dira.
2025/10/05 - 01:17
Sansek ahazteko partida izan du Granadan (5-2)
Txuri-urdinek bost gol jaso dituzte ordu erdian eta Hypermotion Ligako azken postura jaitsi dira.
2025/10/04 - 23:01
Eibarrek galdu egin du Bartzelonaren aurka (0-4)
Eibarrek ezin izan dio aurre egin Bartzelona liderrari eta 0-4 galdu du F Moeve Ligako 6. jardunaldian.
2025/10/04 - 22:47
Asko sufritutako garaipena, bolada txarrari amaiera emateko (2-1)
Iñaki Williamsek, penaltiz, eta Regok egindako golek behar-beharrezkoa zuen garaipena eman die bilbotarrei. Jagoba Arrasateren Mallorcak asko estutu ditu bilbotarrek bigarren zatian.
2025/10/04 - 17:14
Denboraldiko lehen porrota jaso du Realak Costa Adeje Teneriferen aurka (1-2)
Realak 1-2 galdu du Costa Adeje Teneriferen aurka gaur goizean Zubieta Estadioan. Txuri urdinak behetik gora egin dute eta, bigarren zatian aukera garbiak izan dituzten arren, denboraldiko lehen porrota jaso dute.