Golak
2024/12/23 - 09:48
Alavesek zapore gazi-gozoko puntua bereganatu du Mestallan (2-2)
Babazorroak bi aldiz jarri dira aurretik markagailuan. Lehen gola partida hasi eta berehala egin dute, eta bigarrena, azken txanpan. Valentziak, berriz, 97. minutuan sartu du berdintzeko gola.
2024/12/23 - 00:25
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 21. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita batgarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2024/12/23 - 00:12
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 18. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hemezortzigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2024/12/22 - 20:39
Ezustekoa Caceresen: Athletic Kopatik kanpo (2-1)
Athletic Erreginaren Kopatik at geratu da final-zortzirenetan Cacereñoren aurka 2-1 galduta. Lezcanok aurretik jarri ditu etxekoak partida hasi eta berehala, baina Amezagak markagailua parekatu du penaltiz. Okumak sartu du gol erabakigarria luzapenean.
2024/12/21 - 21:34
Athleticek derbia irauli du Osasuna garaitzeko (1-2)
Torrok aurretik jarri ditu gorritxoak, baina Guruzetaren eta Berenguerren bi golek hiru puntuak eman dizkiete zuri-gorriei urteko azken partidan.
2024/12/21 - 19:21
Realaren partida kaskarra eta porrota, urtea amaitzeko (2-0)
Realak partida txarra jokatu du Balaidosen. Celtaren bi golak Pablo Duranek sartu ditu, bata bestearen atzetik, atsedenaldira heldu baino lehen.
2024/12/21 - 18:41
Eibarrek 1-1 amaitu du azken minutuak 10 jokalarirekin egin dituen Granadaren aurka
Antonio Puertasek aurretik jarri ditu armaginak 15. minutuan. Andaluziarren gola, aldiz, Insuak egin du, 82. minutuan.
2024/12/20 - 00:37
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 20. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2024/12/19 - 20:11
Iñaki Williams Athleticekin partida gehien jokatu dituzten futbolarien sailkapeneko 10. postuan kokatuko da
Iñakik 444 partida jokatu ditu Athleticekin eta larunbatekoa 445.a izango da aurrelariarentzat, Osasunaren aurkako derbian jokatuz gero.
2024/12/19 - 09:27
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 13. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hamahirugarren jardunaldiko partida guztientako golak eta laburpenak.
2024/12/16 - 10:08
Reala eta Las Palmas ez dira sortutako aukerak aprobetxatzeko gai izan (0-0)
Donostiako taldeak eta Kanarietakoak puntu bana lortu dute, hainbat aukera izan dituen neurketan.
2024/12/16 - 10:08
Puntu banaketa Alavesen eta Athleticen artean, derbi oso parekatuan (1-1)
Unai Gomezek aurretik jarri ditu zuri-gorriak lehen zatian, baina Joan Jordanek berdinketa jarri du bigarrenean.
2024/12/16 - 00:17
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 17. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hamazazpigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2024/12/15 - 22:15
Eibarrek berriro irabazi du 10 jardunaldiren ostean
Eibarrek, F Ligako bigarren jardunalditik ez zuenak irabazten, garaipenarekin egin du topo berriro Levante Badalonaren aurka. 0-1 irabazi du Andrea Abigail Alvarezen golari esker.
2024/12/14 - 22:51
Realak Costa Adeje Tenerife menderatu du Zubietan (2-0), nagusitasunez
Amaiur Sarriegik eta Nerea Eizagirrek sartu dituzte Realaren bi golak, lehenengo zatian. Horrenbestez, garaipena lortuta, txuri-urdinek bi puntura dituzte Txapeldunen Ligako postuak.
2024/12/14 - 21:59
Eibarrek Zaragoza garaitu du 2-1 Ipuruan, eta sailkapenean gora begira dago berriro ere
Antonio Puertasek eta Madak sartu dituzte, 21. eta 53. minutuetan, Joseba Etxeberriaren taldearen golak, eta Lisok egin du, 80.ean, Zaragozarena. Talde armaginak merezitako garaipena eskuratu du, 27 puntu ditu sailkapenean, eta bi puntura ditu play-offeko postuak.
2024/12/14 - 17:30
Osasunak berdinketa lortu du Espanyolen etxean (0-0), eta sailkapeneko goialdean sendo jarraitzen du
Nafarroako taldeak puntu bat lortu du RCDE Stadium futbol zelaian, Bartzelonan, gol aukera gutxi izan diren neurketa batean; Sergio Herrerak geldiketa oso ona egin du 78. minutuan, eta hori gakoa izan da berdinketa ziurtatzeko.
2024/12/10 - 01:31
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 18. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hemezortzigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2024/12/10 - 01:31
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 16. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hamaseigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2024/12/08 - 21:51
Alavesek puntu garrantzitsua bereganatu du Sadarren, Kike Garciak bi gol sartuta (2-2)
Babazorroak jarri dira aurretik markagailuan, Kike Garciak 40. segundoan gola sartuta. Osasunak bigarren zatian lortu du neurketari buelta ematea, baina Kike Garciak bigarrena egin du, gorritxoak hobeto ari zirenean.