Golak
2025/03/02 - 21:46
Kike Garciak puntu bat eman dio Alavesi, Mallorcan (1-1)
Mallorcak hartu du aurrea markagailuan, Asanok boleaz gol ikusgarria eginda. Alavesek hobeto jokatu du bigarren zatian. Kike Garciak sartu du berdinketaren gola.
2025/03/02 - 19:10
Bartzelona ahalguztiduna jaun eta jabe izan da Ipuruan (1-8)
Eibarrek ezin izan du ezer egin Bartzelonaren kontra gaur Ipuruan jokatu duen partidan. Kataluniako taldearen maila izugarria da, eta neurketa hasi eta berehala ipini da aurretik markagailuan. Golak bata bestearen atzetik sartu ditu. Armaginen gola Monnecchik egin du, bigarren zatiaren hasieran.
2025/03/02 - 17:01
Athleticek porrota jaso du Real Madrilen kontra (1-2)
Athleticek 1 eta 2 galdu du Real Madrilen kontra San Mamesen. Talde zuri-gorriak partida txukuna egin du, baina aurkaria hobea izan da.
2025/03/01 - 00:13
Eibarrek garaipena lortu du azken sailkatua den Cartajenaren aurka (0-2)
Babazorroek sei jardunaldi geroago lortu dute garaipena, Pascualek eta Cuñatek bere atean sartutako golei esker.
2025/02/27 - 00:32
Endrickek sartu du Real Madrili garaipena eman dion gola, Realaren aurka, joaneko partidan, Kopan (0-1)
Real Madrileko jokalari brasildarrak Bellinghamek bidali dion pase sakon ederra baliatu du; eta, Alex Remiroren aurrean, 0-1ekoa egin du, Reale Arenan.
2025/02/26 - 11:07
Bartzelonak eta Atletico Madrilek 4-4 berdindu dute Kopako finalerdietako joaneko partidan
Bartzelonak eta Atletico Madrilek Montjuicen jokatutako Errege Kopako finalerdietako joaneko neurketa 4-4 berdinduta amaitu da. Bideo honetan ikus ditzakezu norgehiagokako gol guztiak eta jokaldi onenak.
2025/02/25 - 00:27
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 25. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita bosgarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/02/24 - 00:33
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 28. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita zortzigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/02/24 - 00:04
Reala nagusitasunez gailendu zaio Leganesi (3-0)
Zakharyan, Take eta Olasagasti izan dira golegileak, eta txuri-urdinek argi eta garbi erakutsi dute euren nagusitasuna.
2025/02/23 - 19:42
Gol festa San Mamesen (7-1)
Athleticek gozatu egin du etxean Valladoliden aurka jokatutako norgehiagoka, Mikel Jauregizarrek, Nico Williamsek (2), Maroan Sannadik, Oihan Sancetek, Gorka Guruzetak eta Iñaki Williamsek egindako golekin.
2025/02/22 - 20:28
Eibarrek puntu bakarra atera du Beñat San Jose entrenatzailearen debutean (2-2)
Bautistak bi aldiz jarri du aurretik talde armagina, baina Aranak eta Andres Martinek egindako golek puntu bat eman diote Santanderreko Racingi.
2025/02/22 - 17:10
Espanyolek gehiago hondoratu du Alaves (0-1)
Gasteizko taldea aurkaria baino hobea izan da, eta ez dute partida galtzea merezi izan. Alabaina, neurketaren hondarrean, defentsa lanetan huts egin dute, eta Calerok gola sartu du, Espanyoli garaipena emateko.
2025/02/22 - 00:04
Herreraren geldiketak ez dira nahikoa izan Osasunaren porrota ekiditeko Celtaren aurka (1-0)
Herrera izan da gorritxoen artean onena, funtsezko geldiketak egin baititu, baina horrek ere ezin izan du Nafarroako taldearen porrota saihestu, Aspasek sartutako penalti bat nahikoa izan baita partida irabazteko.
2025/02/18 - 10:18
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 24. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita laugarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/02/18 - 00:01
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 27. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita zazpigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/02/17 - 00:09
Ahazteko partida izan du Realak Betisen aurka, hiru gol eta bi txartel gorri jasota (3-0)
Remirok gelditutako penaltiak ez du punturik lortzeko balio izan. Txuri-urdinek ezin izan dute lehiatu eta Zubeldiak eta Beckerrek txartel gorria ikusi dute.
2025/02/16 - 17:13
Athleticek aukera aparta galdu du Espanyolen aurka berdinduta (1-1)
Zuri-gorriek aukera ezin hobea zuten garaipen batekin mahai gainean kolpe bat emateko, aurkari zuzenen emaitzak aldeko baitzituzten, baina berdinketa baino ezin izan dute lortu Sanceten golari esker, Unai Simonek akats handi bat egin ostean.
2025/02/15 - 22:13
Eibarri partidaren hondarrean egin dio ihes garaipenak Tenerifen (1-1)
Eibar sendo aritu da Costa Adeje Teneriferen etxean, eta garaipena lortzear izan dira Carmen Alvarezek lehen zatian penaltiz egindako golari esker. Alabaina, partida amaitzeko sei minutu falta zirenean, Bloomek berdinketa jarri duen gola sartu du.
2025/02/15 - 19:25
Alavesek puntu bat eskuratu du erotzeko moduko partida batean, Butarquen (3-3)
Leganes bi aldiz jarri da aurretik markagailuan, polemika eragin duten bi penaltirekin. Alavesek emaitza iraultzea lortu du bigarren zatian, baina neurketaren azken txanpan Munirrek berdinketaren gola sartu du.
2025/02/15 - 19:24
Osasunak aurre egin dio Real Madrili, eta berdinketa lortu du Sadarren (1-1)
Mbappek aurretik jarri du Madrilgo taldea lehen zatian, baina Budimirrek penaltiz jarri du berdinketa markagailuan, eta gorritxoek puntu bat lortu dute horrela.