FC Bartzelona
Lisci: "Dena gerta daiteke futbolean, eta Bartzelonaren aurka saiatuko gara"
Osasuna taldeko entrenatzaileak larunbatean Bartzelonaren aurka EA Sports ligako 16. jardunaldian jokatuko duen partidaz hitz egin du.
Boyomok, Lucas Torrok, Aimar Orozek eta Arguibidek Bartzelonaren aurka jokatu ahalko dute, larunbatean
Osasunako lau jokalariek arazo fisikoak zituztela amaitu zuten Levanteren aurkako partida, aurreko astelehenean, baina Alessio Liscirendako eskuragarri egonen dira, Camp Noun jokatuko den partidan.
Chacho Coudet: ''Buru aldetik azkarrak izan behar dugu''
Celtaren aurkako kolpearen ostean, taldea ondo dagoela adierazi du Coudetek, eta bederatzi urte joan eta gero Camp Noun irabazteko gogotsu dira babazorroak. Erronka zaila da eta argentinarraren ustetan, zerbait positiboa poltsikoratzeko buru aldetik azkarrak izan beharko dutela aitortu du.
Zale babazorroek ostiralean jakingo dute Spotify Camp Nourako 470 sarrera izango dituzten ala ez
Ligak jarraitzaile arabarren kokapena onartu beharko du, larunbat honetan bi taldeen artean jokatuko den neurketari begira.