EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Boyomok, Lucas Torrok, Aimar Orozek eta Arguibidek Bartzelonaren aurka jokatu ahalko dute, larunbatean

Osasunako lau jokalariek arazo fisikoak zituztela amaitu zuten Levanteren aurkako partida, aurreko astelehenean, baina Alessio Liscirendako eskuragarri egonen dira, Camp Noun jokatuko den partidan.

Aimar Oroz (Osasuna).
Aimar Oroz minduta

Boyomok, Lucas Torrok, Aimar Orozek eta Arguibidek Osasunarekin Bartzelonaren aurkako partida jokatu ahalko dute, larunbat honetan 18:etik aurrera, Camp Noun. Lau jokalariek arazo fisikoak zituztela amaitu zuten Levanteren aurkako partida, aurreko astelehenean, baina Alessio Liscirentzat eskuragarri egonen dira, Bartzelonaren aurkako partidarako.

Gainera, Iker Benitok lesioaren sendatze prozesuarekin jarraitu du, eta Kike Barjak berriz, bere lan programatuaren plan espezifikoarekin jarraitu du. Beste alde batetik, Aitor Fernandezek ez du entrenamenduan parte hartu, sukarraren ondorioz. Osasuna Promesas taldeko jokalariak diren Stamatakisek, Unai Santosek eta Roberto Arroyok, berriz, entrenamendua osatu dute.

Partida horren ondoren, Osasuna Huescara bidaiatuko da, hurrengo asteazkenean, Errege Kopako final hamaseirenak jokatzeko; eta 20an, larunbata, urtea itxiko du Alavesen aurkako partidarekin, Sadarren.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X