Errege Kopa
Emaitzak
Errege Kopa
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Errege Kopari buruzko albisteak
2025/01/05 - 19:48
Turrientes: ''Urtea hasteko modurik onena''
Beñat Turrientes Realeko jokalariak Ponferradinaren aurka Kopan lortutako garaipenaz (0-2) hitz egin du. Pozik agertu da Reala final-zortzirenetara igaro delako, eta txapelketako formatuak dakarren zailtasuna azpimarratu du.
2025/01/05 - 10:07
Logroñes-Athletic Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (0-0; 3-4)
Athleticek penaltietara arte borrokatu behar izan du Logroñesen aurka larunbatean, Errege Kopako final-hamaseirenetan, garaipena eskuratu eta txapelketan aurrera egiteko (0-0; 3-4). Ikusi hemen partidako laburpena eta golak.
2025/01/05 - 01:58
Valverdek kanporaketa gainditzeko arazoak izan dituztela esan du
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak UD Logroñesen aurka penaltietan lortutako garaipenaz hitz egin du. Aurkariak partida bikaina egin duela eta penaltietan zoria euren alde izan dutela esan du.
2025/01/05 - 01:32
Athletic penaltietan pasatu da final-zortzirenetara, estutasunetan jarri duen Logroñesen aurka (0-0; 3-4)
Bi taldeetako bat ere ez da gola sartzeko gai izan, ez arauzko 90 minutuetan, ez luzapenean, eta lehia penalti puntutik erabaki behar izan da.
2025/01/04 - 20:49
Tenerife-Osasuna Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (1-2)
Osasunak 1-2 garaitu du Tenerife Errege Kopako final-hamaseirenetako partidan. Herrandok sartu du gorritxoen lehen gola, bigarrena Leonek egin du bere atean, eta Boyomok bere atean sartu du etxeko taldearen gola. Ikusi hemen partidako laburpena eta golak.
2025/01/04 - 20:04
Moreno: ''Partida zaila aurreikusten genuen''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzailea Errege Kopako final-hamaseirenetan Teneriferen aurka lortutako garaipenaz aritu da (1-2). Jokalariak zoriondu ditu, eta lehen zatia "kontrolpean" izan dutela eta bigarrena "zailagoa" izan dela esan du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/01/04 - 19:42
Osasunak aurrera egin du Kopan, Tenerife 1-2 menderatuta
Nafarroako taldeak Heliodoro Rodriguez Lopezen hartu du mendean Tenerife. Horrela, gorritxoak final-zortzirenetarako aurkariaren zain dira jada.
2025/01/04 - 15:51
Giro ederra Logroñon, Logroñesen eta Athleticen arteko kanporaketaren atarian
Zale zuri-gorri ugari bildu da Logroñon, Athleticek bertako taldearen aurka jokatuko duen Errege Kopako final-hamaseirenetako partidaren atarian.
2025/01/02 - 18:37
Unai Marrero: ''Egunez egun egoten naiz zentratuta, nire esku dauden gauzak egiten''
2024ko urtarrilaren 2an, alegia, duela urtebete, Unai Marrerok Lehen Mailan egin zuen debuta Realarekin, Alavesen aurkako derbian, Reale Arenan. Igandean, Errege Kopan, Ponferradinaren kontrako kanporaketan, baliteke atezain gipuzkoarrak beste aukera bat izatea atepean hamaikakoan zelairatzeko.
2024/12/12 - 19:54
Data aldaketa Kopako Logroñes-Athletic partidan: urtarrilaren 4an jokatuko da
Hilaren 5erako aurreikusita zegoen final-hamaseirenetako partida eun bat lehenago jokatuko da Las Gaunasen, 21:30ean.
2024/12/09 - 15:10
Logroñes-Athletic, Ponferradina-Reala eta Tenerife-Osasuna, final-hamaseirenetako kanporaketak
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira, urteko lehen asteburuan (urtarrilak 3-4-5), maila txikiena duen taldearen zelaian.
2024/12/06 - 14:47
Reala Kopako final hamaseirenetarako sailkatu da, eta Alaves eta Barakaldo txapelketatik kanpo gelditu dira
Bigarren kanporaketan, ostegunean, Realak 0-1 menderatu du Conquense luzapenean, Alavesek ezin izan du Deportiva Mineraren aurka penaltietan, eta Barakaldo Racing Ferrolek utzi du Errege Kopatik kanpo.
2024/12/06 - 14:46
Barakaldo-Racing Ferrol Errege Kopako partidaren golak
Barakaldo Errege Kopatik kanpo geratu da, Racing Ferrolen aurka etxean, Lasesarren, 1-2 galduta. Bizkaiko taldea aurretik jarri da markagailuan, baina Galiziakoak emaitza irauli du.
2024/12/06 - 13:18
Deportiva Minera-Alaves Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (2-2)
Gasteizko taldeak penaltietan galdu du Deportiva Mineraren aurka, luzapena 2-2 amaitu ostean. Kike Garciak egin ditu Alavesen bi golak.
2024/12/06 - 12:31
Conquense-Reala Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (0-1)
Donostiako taldeak Conquense luzapenean 0-1 garaituta egin du aurrera, Brais Mendezen golari esker.
2024/12/05 - 23:57
Ceuta-Osasuna Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (2-3)
Osasuna Errege Kopako final hamaseirenetarako sailkatu da; izan ere, bigarren kanporaketan, Ceuta menderatu du, markagailua iraulita. Budimirrek eta Raul Garciak egin dituzte Nafarroako taldearen lehen bi golak, eta Ceutako jokalari batek bere atean sartu du hirugarrena.
2024/12/05 - 22:19
Osasunak irauli egin du Ceutaren aurkako kanporaketa (2-3), eta Errege Kopako final hamaseirenetan da
Nafarroako taldea 2-0 ari zen galtzen 84. minutuan, baina, neurketako azken txanpan, Budimirrek 2-1ekoa sartu du, Raul Garcia de Harok 2-2koa egin du, eta, luzapenean, Ceutako jokalari batek bere atean sartu du Osasunaren hirugarrena.
2024/12/05 - 14:57
Kopako Pontevedra vs Vila-real (1-0) partidako laburpena eta gola
Pontevedrak Vila-real kanporatu du Errege Kopatik, Castelloko taldeari 1-0 irabazita bigarren kanporaketan. Neurketako gol bakarra 87. minutuan heldu da, eta Dalisson izan da golegilea.
2024/12/05 - 14:36
Kopako UD Logroñes-Girona (4-5) partidako laburpena eta penalti jaurtiketak
UD Logroñesek Girona kanporatu du Errege Kopatik. Partida, luzapena barne, golik gabeko berdinketarekin amaitu da (0-0). Pol Arnau jokalariak atezain lanak egin ditu amaieran, eta penalti jaurtiketetan erabakigarria izan da.
2024/12/05 - 12:01
Vila-real eta Girona, Kopatik at
UD Logroñesek Girona kanporatu du Errege Kopatik eta Pontevedrak txapelketatik at utzi du Vila-real. Leganesek eta Rayo Vallecanok asko sufritu dute aurrera egiteko.