Edin Terzić
Edin Terzicek aurreneko aldiz zuzendu du entrenamendua Lezaman
Asteartean aurkeztu zuten entrenatzaile alemaniarraren esanetan, Athleticeko 29 jokalari aritu dira, denboraldiaurrean lehenengoz, klub zuri-gorriaren instalazioetan.
Edin Terzic Athleticen entrenatzaile berria, bere aurkezpenean: “Lehenengo erantzuna Lezama da”
Alemaniarrak, asteartean, aurrenekoz egin du agerraldia talde zuri-gorriaren entrenatzaile bezala, Bilbon. Terzicek nabarmendu du ez duela fitxaketarik eskatu, uste baitu jokalari onak dituela bere esanetara, eta azpimarratu du ilusio handia duela Athleticen lan egiteagatik eta taldea San Mamesen zuzendu ahal izateagatik.
Athleticek denboraldiaurreari ekin dio, jokalariei lehenengo mediku azterketak eginda
Edin Terzic entrenatzaile berriaren esanetara, talde zuri-gorriko futbolariei, Lezaman, denboraldi hasierako azterketa mediku ohikoak egiten hasi zaizkie.
Oscar de Marcos Athleticen talde teknikoan izango da, Edin Terzicek berak eskatuta
Guardiako futbolaria izan zen 573 partida jokatu zituen 2009 eta 2025 bitartean talde zuri-gorriarekin. Bilboko klubak orain zabaldu duenez, lan bikoitza izango du Lezaman: “jokalariak garatzea eta aldagelarekin konektatzea”.
Jon Uriarte, Athleticen gizonezkoen taldeak 2025-2026 denboraldian egindakoaz: “Etsigarria izan da”
Bilboko klubearen presidenteak eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendariak agerraldia egin dute, asteartean, San Mamesen, denboraldiaren gaineko hausnarketa egitea helburu. Uriartek eta Gonzalezek, Athleticen lehen taldeak egindakoaz gain, Edin Terzic entrenatzaile berria eta Nico Williams ere izan dituzte hizpide, besteak beste.
Edin Terzić egokia al da Athleticen entrenatzaile izateko?
Mendeneko entrenatzailea, San Mamesko aulkiko maizter berria eta Ernesto Valverderen ordezkoa, Athleticen historiako bigarren entrenatzaile alemaniarra izango da Jupp Heynckesen atzetik. Terzićek aita bosniarra eta ama kroaziarra ditu, eta Dortmunden Kloppen oinordekotzat hartzen dute.
Edin Terzić izango da Athleticen entrenatzailea datozen bi denboraldietan
Talde zuri-gorriak X kontuan argitaratutako ohar baten bidez eman du entrenatzaile alemaniarraren fitxaketaren berri. Mendeneko entrenatzailea Athleticen historiako bigarren entrenatzaile alemaniarra izango da Jupp Heynckesen atzetik. Alemaniarra da, baina aita bosniarra eta ama kroaziarra ditu.