IDK Euskotren
2024/12/11 - 10:01
Charnay-IDK Euskotren partida, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Gipuzkoako taldeak Frantzian jokatuko du Eurokopako final-hamaseirenetako joaneko partida, asteazken honetan, 20:00etan. Neurketa zuzenean ikusi ahalko duzu ETB4n eta eitb.eus-en.
2024/11/29 - 15:20
IDK Euskotrenek Charnay Basket izango du aurkari, Eurokopako hurrengo kanporaketan
Joaneko partida Frantzian jokatuko dute, abenduaren 12an, eta itzulerakoa, Gascan, abenduaren 18an.
2024/11/27 - 23:11
IDK Euskotrenek beste garaipen bat batuta amaitu du Eurokopako lehen fasea, Proteas Voulas aurkari (85-43)
Donostiako taldeak txapelketako fase honetan jokatu dituen sei partidak irabazi ditu, eta, abenduaren 12an eta 19an egingo duen play-off txandan, kanporaketako bigarren norgehiagoka Gascan izango da. Asteazkeneko neurketan, Azu Muguruzaren taldea oso nagusi izan da.
2024/11/20 - 23:04
IDK Euskotrenek argi menderatu du Sepsi SIC Gascan (68-53), eta bost partidatatik bost eskuratu ditu Eurokopan
Azu Muguruzaren jokalariek merezita irabazi dute; izan ere, ez dute estutasunik izan erakusteko aurkariak baino kalitate handiagoa dutela. Hala, txapelketako fase erregularreko bost jardunaldi jokatuta, IDK Euskotrenek ezin hobeto jarraitzen du, eta garaipenak besterik ez du izan.
2024/11/20 - 10:05
IDK Euskotrenek Europako lidergoa ziurtatu nahi du
Endesa Ligan ez dira fin ari donostiarrak, sailkapeneko azken postuetan baitaude; hala ere, IDK Euskotren liderra da Eurokopako multzoen fasean. Norgehiagoka zuzenean izango da ikusgai, ETB4n eta eitb.eus-en.
2024/10/30 - 20:46
IDK Euskotren Belgraden ere nagusitu da, Izar Gorria aurkari, eta bikain jarraitzen du Eurokopan (78-80)
Azu Muguruzaren taldeak ezin izan dio partidari ondo heldu, baina suspertu egin da, eta berriro ere garaile irten da txapelketan. Eurokopako multzo faseko lau jardunaldi jokatuta, IDK Euskotrenek, oraingoz, partida guztiak irabazi ditu.
2024/10/24 - 23:36
IDK Euskotrenek aise irabazi dio Proteasi (48-73), eta bere multzoko lider jarraitzen du
Azu Muguruzaren taldea oso nagusi izan da Grezian jokatutako neurketa trabatuan, eta Eurokopako C multzoko buruan dago hiru garaipen kateatuta.
2024/10/24 - 13:30
Taldeko lehen postuari eutsi nahi dio IDK-k Grezian, Proteas Voulasen kontra
ETB4k eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute partida, 19:30ean. Azu Muguruzak gidatzen duen taldeak ez du partidarik galdu multzoen fasean, bai Izar Gorria Belgrad bai Sepsi SIC mendean hartu zituelako lehen bi jardunaldietan.
2024/10/17 - 22:29
IDK Euskotrenek Sepsi SIC menderatu du, 54-62, eta oso sendo jarraitzen du Eurokopan
Fase erregularreko lehenengo bi jardunaldiak jokatuta, Gipuzkoako taldea C multzoko aurreneko postuan dabil, bi garaipen lortuta. Errumanian izandako neurketan, Azu Muguruzaren jokalariek kontrolpean izan dute aurkaria, ia hasieratik.
2024/10/16 - 13:09
IDK Euskotrenek fase erregularreko bigarren garaipena nahi du, Errumaniako Sepsiren kontra
Donostiako taldeak errumaniarrei bisita egingo die ostegun honetan. Norgehiagoka ETB4n eta eitb.eus-en egongo da ikusgai, 19:30etik aurrera.
2024/10/10 - 00:53
IDK Euskotrenek Izar Gorria Belgrad menderatu du, 70-64, eta indarrez ekin dio Eurokopari
Gipuzkoako taldeak mendean hartu du Serbiakoa, Gascan, Eurokopako fase erregularreko lehenengo jardunaldian; atsedenaldira arte, IDK Euskotren nagusitasun handiz aritu da, baina, azken txanpan, zailtasun handiagoa izan du garaipena bermatzeko.
2024/10/08 - 14:07
IDK Euskotren eta Izar Gorriaren arteko Eurocupeko partida, EITBn
Norgehiagoka 20:00etan hasiko da, eta zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk: telebistaz, ETB4en, eta streamingez, eitb.eus-en.
2024/09/26 - 23:21
IDK Euskotrenek hastear dagoen 2024-25 denboraldirako taldea aurkeztu du
Azu Muguruzak entrenatzen duen Gipuzkoako taldea, aurretik, Euskal Kopan lehiatuko da, Kutxabank Araskirekin eta Lointek Gernikarekin batera; Ligan, urriaren 5ean jokatuko du aurrenekoz IDK Euskotrenek, Jairis aurkari.
2024/07/18 - 16:48
IDK Euskotrenek ACS Sepsi-SIC, Izar Gorria eta AEO Proteas Voulas izango ditu aurkari EuroCupeko multzo fasean
Gipuzkoako taldeak, beraz, jokatuko du Sfantu Gheorghen (Errumania), Belgraden (Serbia) eta Voulan (Grezia), urrian hasiko den txapelketako lehen hilabeteetan. IDK Euskotren C multzoan arituko da.
2024/06/13 - 14:21
IDK Euskotrenenek Louice Halvarsson fitxatu du 24-25 denboraldirako
Suediarrak pibot postuan jokatzen du, eta Donostiako taldeak datorren sasoirako ekarri duen seigarren fitxaketa da.
2024/06/11 - 15:25
Niyah Beckerrek IDK Euskotrenen jokatuko du datorren denboraldian
Jokalari kanadiarra Esloveniako ligan jokatzetik dator, eta talde donostiarrak iragarritako bosgarren jokalaria da.
2024/06/06 - 15:21
Delicia Washington, IDK Euskotreneko jokalari berria
Taldearen laugarren fitxaketa da amerikarra. Orain arte, Roso Buch, Nastja Claessen eta Lola Pendane iragarrari ditu Donostiako taldeak.
2024/06/04 - 16:47
IDK Euskotrenek Lola Pendane fitxatu du
Jokalari almeriarrak Donostian taldean jokatuko du datorren denboraldian, 2024-25. Taldeak iragarritako hirugarren fitxaketa da, Rosó Buchekin eta Nastja Claessenekin batera.
2024/05/29 - 14:34
Iris Mbulitok IDK Euskotrenen jarraituko du beste denboraldi batez
Jokalari kanariarrak Donostian segiko du 2025era arte; beraz, bigarren denboraldia osatuko du taldean, asteazken honetan klubak jakinarazi duenez.
2024/05/23 - 15:07
IDK Euskotrenek Nastja Claessen fitxatu du datorren denboraldirako
Jokalari belgikarra, Becky Masseyren herrikidea, Donostiako taldeari 'gaztetasuna eta bertikaltasuna' ematera etorriko da, klubak azaldu duenez.