IDK Euskotren
2025/09/18 - 22:54
IDK Euskotrenek taldearen aurkezpen ofiziala egin du
Azu Muguruzuak zuzenduko du aurten ere talde donostiarra. Zazpi fitxaketa egin dituzte denboraldi honetarako eta iazko mailari eustea dute helburu.
2025/08/26 - 14:42
IDK Euskotrenek gogotsu eta ilusioz beteta ekin dio denboraldiaurreari
IDK Euskotrenek denboraldiaurreari ekin dio. Jokalariak gogotsu daude, eta hasi dira 2025-2026 sasoia prestatzen. Jokalari berri askorekin hasi da lanean Gipuzkoako taldea.
2025/06/10 - 23:29
Irene Murua, IDK Euskotrenek fitxatuta: ''Moldakortasuna eman ahal diot taldeari, bai eta indarra ere''
Gipuzkoako taldeak jokalari arrasatearra fitxatu du. Murua "oso pozik" dabil, eta ilusio handia du lanean hasteko.
2025/06/10 - 14:50
Irene Muruak IDK Euskotrenen jokatuko du datorren denboraldian
Hala, Donostiako taldeak 2025-26 sasoirako seigarren fitxaketa iragarri du astearte honetan. Arrasateko jokalariak hainbat denboraldiz jokatu du Estatu Batuetan.
2025/06/04 - 12:15
Eraunzetamurgilek eta Buchek IDK Euskotrenen jarraituko dute datorren denboraldian
Maria Eraunzetamurgil eta Roso Buch jokalariek Donostiako taldean segituko dute 2025-2026 sasoian.
2025/06/02 - 15:24
IDK Euskotrenek Itziar Ariztimuño fitxatu du
Bilboko jokalariak Donostiako taldean jokatuko du 2025-2026 denboraldia, Lointek Gernika Bizkaia tadean bederatzi urte eman ostean.
2025/05/27 - 14:38
IDK Euskotrenek Veronika Remenarova fitxatu du
Eslovakiako hegaleko jokalariak 28 urte ditu, eta 1,86 metro garai da. Belgikako Royal Castors taldean jokatu du 2024-2025 denboraldia.
2025/05/22 - 14:53
IDK Euskotrenek Paige Robinson fitxatu du datorren denboraldirako
Jokalari estatubatuarra da Donostiako taldeak 2025-26 sasoirako egindako lehen fitxaketa. Illinoisko Unibertsitatean graduatuta dago, eta Ugandako selekzioarekin jokatzen du.
2025/04/18 - 15:12
Eraunzetamurgil: ''Ez dago gure esku bakarrik, baina irabazi beharra daukagu salbazioa lortzeko''
María Eraunzetamurgil IDK Euskotreneko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Donostiako taldeak Ensinoren aurka jokatuko duen Endesa Ligako azken jardunaldiko partidari buruz. IDK Euskotrenek mailari eustea du jokoan. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/03/29 - 23:12
Ardoik maila galdu du IDKren aurka huts eginda (81-74)
Nafarrek partida ona egin dute, eta 16 puntuko aldea ere izan dute, baina luzapenean gipuzkoarrak gehiago izan dira. Donostiarrek mailari eusteko aukerei eusten diete.
2025/02/03 - 19:22
IDK Euskotrenek Maria Eraunzetamurgil fitxatu du, 2027ra arte
Hegal-pibot donostiarra, IDK Euskotreneko harrobiko jokalaria bera, Gipuzkoako taldera itzuli da. Valentziatik fitxatu du klubak, "ilusioa ekarri eta taldeari sendotasuna ematea helburu".
2025/01/16 - 10:44
Lara Gonzalez (IDK Euskotren): ''Orain, arreta Ligan jarri behar dugu, orokorrean ondo ibili gara Eurokopan''
IDK Euskotrenek agur esan dio Eurokopari, Dinamo Sassariren aurkako final-zortzirenetako kanporaketa galduta; 10 puntugatik galdu zuen joaneko neurketa, eta itzulikoan ere porrota jaso du (71-83). Lara Gonzalez IDK Euskotreneko jokalariak taldeak Eurokopan egindako lanaren balorazioa egin du.
2025/01/15 - 23:33
IDK Euskotrenek ezin izan du Dinamo Sassariri irabazi (71-83), eta Eurokopatik kanpo gelditu da
Azu Muguruzaren taldeak, final laurdenetarako sailkatzea eskuratzeko, hamar puntuko aldea irauli behar zuen, baina, itzuliko partidan ez du aukerarik izan; Dinamo Sassari gehiago izan da.
2025/01/11 - 15:50
Adut Bulgak IDK Euskotrenera itzuliko da
Adut Bulgak 2016-2017 denboraldian aritu zen Donostian, eta azken urteetan hainbat taldetan jokatu du, Errusian, Israelen eta Frantzian, besteak beste.
2025/01/09 - 00:39
IDK Euskotrenek 10 puntu irauli beharko ditu Sassariren aurka, Europan jarraitzeko (60-50)
Azu Muguruzaren taldeak emaitza gaizto bati egin beharko dio aurre astebete barru Gascan jokatuko den itzulerako partidan.
2025/01/07 - 18:27
Delicia Washingtonek IDK Euskotren utzi du
Washingtonek eta IDK Euskotrenek akordioa lotu dute, eta jokalariak ez du Donostiako taldean jarraituko. Delicia Washington 2024ko udaran iritsi zen IDK Euskotrenera.
2024/12/18 - 23:26
IDK Euskotrenek Charnay kanporatu du (73-66), gau magiko batean, eta Eurokopako final zortzirenetan da
Euskal taldeak historia egin du; izan ere, historian lehen aldiz jokatuko du IDK Euskotrenek Europako txapelketako final zortzirenetan. Gascan egin du, Charnay aurkari, emozio handia izan duen partidan; azken laurdenean zehaztu da zein taldek egingo zuen txapelketan aurrera.
2024/12/18 - 11:12
Eurokopako final-hamaseirenetako itzuliko IDK Euskotren vs Charnay partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Gipuzkoako taldearen eta Frantziakoaren arteko joaneko neurketa 68-68 berdinduta amaitu zen; beraz, Donostian erabakiko da kanporaketa. Irabazlea final-zortzirenetara sailkatuko da. Norgehiagoka 20:00etan hasiko da.
2024/12/13 - 14:00
IDK Euskotrenek Laura Cornelius fitxatu du
Eskolta eta joko-antolatzaile postuetan joka dezake 28 urteko herbeheretarrak. Perfumerias Avenidarekin kontratua eten ostean iritsi da Donostiako taldera. Bere bigarren aroa biziko du IDK Euskotrenen, 2021-2022 denboraldian talde gipuzkoarrean jokatu baitzuen.
2024/12/12 - 00:11
IDK Euskotrenek Gascan erabaki ahalko du Charnayren aurkako play-offa, joanekoan berdinduta (68-68)
Oso parekatua izan den neurketan, Azu Muguruzaren jokalariek, kanporaketako lehen partidan, final zortzirenak eskura utzi dizkien emaitza lortu dute: itzuliko partidan, Donostian, edozelako garaipenak emango lioke sailkatzea IDK Euskotreni.