IDK Euskotren
2024/04/22 - 16:47
Emakumezkoen Endesa Ligako titulua irabazteko play-offetako partidak eta egutegia
Euskal ordezkari bakarrak, IDK Euskotrenek, Valentzia Basket egungo txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan. Joaneko partida apirilaren 25ean izango da, eta itzulikoa, apirilaren 28an.
2024/03/21 - 23:52
IDK Euskotrenek Valentzia Basketen aurka galdu du, 63-55, Erregina Kopako final laurdenetan
Azu Muguruzaren taldeak ez du amore eman, Huelvan jokatutako kanporaketan, aurkariak maila ona eman badu ere, baina ezin izan du hori gainditu, eta, horrenbestez, Kopatik kanpo gelditu da.
2024/03/20 - 15:08
Lara Gonzalez: ''Kopa desberdina da, aparteko motibazioa ematen du''
Lara Gonzalez IDK Euskotren taldeko jokalariak Erregina Kopa jokatzea ikaragarria dela azpimarratu du elkarrizketa honetan. Valentziaren kontrako neurketa du talde donostiarrak final laurdenetan.
2024/01/19 - 20:27
Gracia Alonso de Armiñok ez du jarraituko IDK Euskotrenen
Bilboko hegalekoak (31 urte) 2023-24 denboraldiko amaierara arteko kontratua zuen Gipuzkoako taldearekin, baina, klubak iragarri duenez, bi aldeak ados jarri dira kontratua bertan behera uzteko. Movistar Estudiantesek fitxatu du.
2024/01/05 - 18:01
IDK Euskotren taldeak Iris Junio Mbulito jokalaria fitxatu du
Espainiarekin nazioarteko partidak jokatu ditu beheko kategorietan, Europako eta munduko txapelketetan.
2023/12/30 - 17:20
Jori Davis jokalariak ez du IDK Euskotren taldean jarraituko
Estatubatuarra azaroaren 28an iritsi zen Donostiako taldera.
2023/12/23 - 15:47
Maria España, IDK Euskotren taldeko jokalaria: ''Kopan egon nahi dugu, bai ala bai''
Mallorcako hegalekoa aurreko jardunaldiko MVPa izan da, eta taldeak aurten dituen helburuez hitz egin du.
2023/11/28 - 18:33
IDK Euskotrenek Jori Davis eskolta fitxatu du
34 urte ditu, 1,75eko altuera du, eta Asvel Lyonetik iritsiko da Donostiara; Frantziako talde horrekin, 2023-24 denboraldiko Euroligan aritu da.
2023/09/18 - 17:35
IDK Euskotrenek Erin Whalen eta Laura Westerik aurkeztu ditu
Donostiako taldeak asko espero du bi jokalari horien aldetik. IDK Euskotrenek larunbatean ekingo dio Endesa Ligari, denboraldiaurrea amaituta.
2023/09/13 - 14:13
IDK Euskotren saskibaloi taldea prest dago denboraldiari ekiteko
IDK Euskotren saskibaloi taldeak aurkezpen ekitaldia egin du asteazken honetan Donostiako Nautikoan. Ekipoa indartuta, Azu Muguruza entrenatzaileak denboraldia nola ikusten duen azaldu du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2023/06/07 - 15:17
Westerikek IDK Euskotrenen jokatuko du 2023-2024 denboraldian
Laura Westerik hegaleko jokalariak denboraldi baterako kontratua sinatu du Donostiako taldearekin. Herbeheretarra Bembibre taldetik fitxatu du IDK Euskotrenek.
2023/06/05 - 21:01
IDK Euskotrenek Dulcy Fankam pibota fitxatu du, 2023-24 denboraldirako
Donostiako klubak puntuak, erreboteak eta barnealdeko jokoan sendotasuna lortzeko asmoz fitxatu du jokalaria. Fankam kamerundarra da, 1,93ko altuera du eta 23 urte ditu. Aurreko denboraldian, NCAAn aritu da, South Floridan, eta batez beste 16,5 puntu sartu eta 12,3 errebote hartu ditu.
2023/06/02 - 18:12
IDK Euskotrenek Gracia Alonso de Armiñorekin indartu du taldea
Bilbotarra Casademont Zaragozatik dator, joan den denboraldian Erreginaren Kopako txapeldun izan zelarik.
2023/05/31 - 20:09
IDK Euskotrenek Jewel Tunstull fitxatu du, 2023-24 denboraldirako
Tunstullek 1,90eko altuera du, eta 30 urte ditu. Azken bi denboraldietan, Cadi La Seu taldean ibili da; 2022-23 denboraldian, batez beste, 9,3 puntu sartu eta 4,4 errebote hartu ditu, partidako, Endesa Ligan.
2023/05/29 - 18:18
IDK Euskotrenek Becky Massey pibot belgikarra fitxatu du
Masseyk Belgikako selekzioan jokatzen du, eta Movistar Estudiantes taldean aritu da orain arte. Madrildarrekin 32 partida jokatu ditu Ligan, eta batez beste 6,3 puntu, 2,9 errebote eta 1,7 asistentzia egin ditu.
2023/05/26 - 15:28
IDK Euskotrenek Erin Whalen fitxatu du 2023-2024 denboraldirako
Jokalari estatubatuarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Donostiako taldearekin. Kanpoaldean zein barnealdean joka dezake.
2023/05/24 - 17:10
Coulibalyk, Adamsek, Sorianok eta beste bost jokalarik ez dute jarraituko IDK Euskotrenen
Dembele, Cardaño, Natalia Rodriguez, Cuic eta Estebas dira Donostiako taldeak baieztatu dituen beste bost bajak.
2023/05/23 - 13:51
Lara Gonzalez fitxatu du IDK Euskotrenek
Joko-antolatzaile gipuzkoarrak Donostiako taldean jokatuko du 2023-2024 denboraldia. Hala, 2013-2014 denboraldian debuta egin zuen taldera itzuliko da.
2023/05/18 - 19:29
Alba Prietok IDK Euskotrenen jokatuko du
Azken denboraldian batez beste 11,9 puntu, 4,3 errebote, 3,4 asistentzia, 2,9 lapurreta, % 41,2 landa-jaurtiketetan, % 31,8 hirukoetan lortu ditu.
2023/05/16 - 19:15
Azu Muguruzarekin elkarrizketa IDKren denboraldiari buruz: Europako debuta, baina lesio gehiegi
Azu Muguruza IDK Euskotreneko entrenatzaileak bere taldeak izan duen denboraldiari buruz hitz egin du. Ibaeta Basketek une oso onak izan ditu denboraldi honetan, baina baita lesioz betetako beste batzuk ere.