Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Crystal Bradfordek Lointek Gernikako jokalari izateari utzi dio

Hegaleko pibota irailean fitxatu zuen, aldi baterako, lesionatuta zegoen Maya Dodson ordezkatzeko. Dodson sendatuta dago jada, eta, beraz, Bradfordek ez du Gernika-Lumoko taldean jarraituko.
Crystal Bradford
Crystal Bradford. Argazkia: @GKesb

Crystal Bradfordek Lointek Gernika taldeko jokalari izateari utzi dio. Hala jakinarazi du klubak abenduaren 31n, X (lehengo Twitter) sare sozialean publikatutako mezu baten bidez. 

Bradford 2023ko irailean fitxatu zuen Gernika-Lumoko taldeak, aldi baterako, orduan min hartuta zegoen Maya Dodson ordezkatzeko. Dodson jokatzeko prest da jada, eta, ondorioz, Crystal Bradfordek ez du taldean jarraituko.

Klubak eskerrak eman dizkio azken hiru hilabeteetan egindako ekarpenagatik, eta zorterik onena opa dio arlo pertsonalean zein bere kirol ibilbidean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X